Mar 25 21

Sally Rooney, Jende normala Getarian

Sally Rooney idazlearen Jende normala liburuari buruz arituko dira martxoaren 25ean (osteguna) 18:30ean Getariako irakurle taldean.

Mar 25 21

Mari Luz Esteban, Andrezaharren manifestua Eskoriatzan

Mari Luz Estebanen Andrezaharren manifestuari buruz berbetan arituko dira martxoaren 25ean (osteguna) 18:00etan Eskoriatzako irakurle taldean.

Mar 25 21

Miren Agur Meabe, Nola gorde errautsa kolkoan Gernikan

Miren Agur Meabe Nola gorde errautsa kolkoan liburuari buruz mintzatuko da martxoaren 25ean (osteguna) 18:00etan Gernikako Euskal Herria museoan.

Mar 24 21

Miren Agur Meabe, Beñat Sarasola eta Olga Novo Gutun Zurian

Miren Agur Meabe, Beñat Sarasola eta Olga Novo Txikitik idaztea handi gaiaren bueltan arituko dira martxoaren 24an (asteazkena) 17:00etan Bilboko Gutun Zuria jaialdian.

Mar 24 21

Duela 20 urte aurkeztu zen Literatur Aldizkarien Gordailua eta Armiarma

2001eko martxoaren 24an Zarauzko liburutegian aurkeztu genuen Literatur Aldizkarien GordailuaIbinagabeitia proiektua izena hartu zuen literatur aldizkariak digitalizatu eta sarean eskaintzeko egitasmoak, Andima Ibinagabeitia idazle, erbesteratu eta euskal aldizkarietako sustatzailearen omenez.

Euskal literatura modernoko lehen aldizkaria Ustela dela esan liteke: Bernardo Atxagak eta Koldo Izagirrek sortu eta osorik idatzia aurreneko zenbakia, 1975eko urtarrilean: Panpina Ustela. Beste bi zenbaki argitaratu ziren 1976an: Zorion Ustela eta Mermelada Ustela.

Ondorengoak dira: Pott (1978-80), Oh! Euzkadi (1979-83), Susa (1980-94), Xaguxarra (1980-81), Txistu y Tamboliñ (1983-93), Kandela (1983-84), Korrok (1984-89), Ttu-Ttuá (1984-85), Txortan (1984-85), Porrot (1984-90), Literatur Gazeta (1985-89), Mazantini (1991-93), Garziarena (1992-94), Zantzoa (1996-98). Aldizkari hauek izan ziren digitalizatu eta sareratutako lehendabizikoak. Bigarren urrats batez, Gernika (1945-53), Olerti (1959-95), Idatz & Mintz (1981-…), Maiatz (1982-…), Stultifera Navis (1982-83), Pamiela (1983-93), Plazara (1985-92), Zintzhilik (1986-94), Enseiucarrean (1986-99), Garziarena Berria (1997-98) eta Vladimir (1997-2000) aldizkariak gehitu genituen 2002ko urtarril-otsailean. Hurrengo urteetan sarean jarri genituen Euzko-Gogoa,   Olerti edota Egan-en 1987 bitarteko zenbaki guztiak. Horrela sortu zen egun armiarma.eus bezala ezagutzen dugun literatur edukien sarea.

Mar 24 21

Mikel Taberna, Arkanbele kantak

Mikel Tabernak Arkanbele kantak poema liburua aurkeztuko du martxoaren 24an (asteazkena) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko Duque de Mandas aretoan, eta saretik jarraitzeko modua egongo da. Argitaletxea: Susa.

Mar 24 21

Mikel Tabernaren Arkanbele kantak

Arkanbele kantak deitzen da Mikel Tabernaren poema liburu berria, zeinak erretolika esan nahi baitu. Nork berea du, arkanbele kanta. Eta erraz antzemango dio irakurleak poemotan Tabernaren eskuari. Izan ere, geografia fisiko eta bital batean barnako bidaian sartuko gaitu liburuak, Bidasoaldera bezala Iruñeko atzerrira eramango gaituena, haurtzarora eta 36ko gerrara, solastatzeko eta isiltzeko modu batera, gaztaroko lagunartera eta aurreneko sexu-jolasetara, gure baitako izaera gordera, bizitza gozatzeko modu batera… Desagertzeko arriskuan omen dago arkanbelea, baina zaila da sinestea, bizitza zelan zukutzen duen ikusita, haren kantak adituta. Osorik eskaintzen dizkizugu arkanbele kantak sarean.

Mar 23 21

Anari eta Iñigo Astiz Inon izatekotan Gutun Zurian

Anari eta Iñigo Astiz Inon izatekotan elkarrizketan arituko dira martxoaren 23an (asteartea) 19:00etan Bilboko Alhondegian. Gutun Zuria jaialdia.

Mar 23 21

Ulu, ala, ele, Abere ba Donostian

Itziar Aranburu, Jon Ander Garcia osatutako Bigara-k, Amorante eta Okene Abrego musikariekin Abere ba palindromo ilustratuen piztegia liburuan oinarrituta Ulu, ala, ele, Abere ba emanaldia eskainiko dute martxoaren 23an (asteartea) Donostiako Victoria Eugenia antzokian. Poesiaren astea.
(Sarrerak aspaldi agortu direnez, beste saio bat egingo dute martxoaren 26an (ostirala) 19:00etan toki berean; sarrerak eskuratzeko: donostiakultura.eus)

Mar 23 21

Karmele Jaio, Aitaren etxea Aurizberrin

Karmele Jaioren Aitaren etxea liburuari buruz mintzaturen dira martxoaren 23an (asteartea) 18:00etan Aurizberriko liburutegian.

Mar 22 21

Itxaro borda, Hitzen abaroan Donostian

Itxaro Borda, Hitzen abaroan arituko da Iratxe Retolazarekin elkarrizketan eta ostean errezitaldia egingo du martxoaren 22an (astelehena) 19:00etan Donostiako Ernest Lluch kultur etxean. Donostiako Poesiaren astea.

Mar 22 21

Emily Bronte, Gailur ekaiztsuak Aramaion

Charlote Bronteren Gailur ekaiztsuak berbagai hartuko dute martxoaren 22an (astelehena) 18:00etan Aramaioko liburutegian.

Mar 22 21

Ane Labaka, Algara mutilatuak

Ane Labaka Mayozek Algara mutilatuak saiakera liburua idatzi du Lisipe bildumarako eta martxoaren 22an (astelehena) 11:00etan aurkeztuko du Donostiako Udal liburutegian. Argitaletxea: Susa / Lisipe.

Mar 21 21

Mari Luz Esteban, Andre zaharraren manifestua Oreretan

Mari Luz Esteban idazleak eta Metrokoadroka kolektiboak Andre zaharraren manifestua irakurraldi performancea egingo dute martxoaren 21ean (igandea) 19:00etan Nazioarteko poesiaren egunarekin Oreretako Niessen antzokian.

Mar 21 21

Gaua, ausentziaren itzala Harkaitz Canoren poemak Antton Valverderen ahotsean Iruñean

Antton Valverdek Gaua, ausentziaren itzala Harkaitz Canoren poemetan oinarritutako lana kantuz eskainiko du martxoaren 21ean (igandea) 19:00etan Iruñeko Iturramako Civivoxen.

Agenda

Efemerideak

Kritikak