maiatza 23 25
Izarrek argi ematen badute poema errezitaldia Hernanin
Izarrek argi ematen badute poema errezitaldia egingo dute maiatzaren 23an (ostirala) Hernaniko a(letu) irakurle taldean. Vladimir Maiakovskiren heriotzaren 90. urteurrean.

maiatza 23 25
Izarrek argi ematen badute poema errezitaldia egingo dute maiatzaren 23an (ostirala) Hernaniko a(letu) irakurle taldean. Vladimir Maiakovskiren heriotzaren 90. urteurrean.

maiatza 22 25
Iban Zaldua eta Ibil bedi taldeak Bihar, atzo, gaur, bihar irakurraldi musikatua egingo dute maiatzaren 22an (osteguna) 20:00etan Gasteizko Izaskun Arrue kulturgunean.
maiatza 22 25
Hatsaren poesia liburuaren aurkezpena egingo dute maiatzaren 22an (osteguna) 19:00etan Irungo Zentroko auzo Elkartean.

maiatza 22 25
Iñigo Astizen Monogamoak libururi buruz arituko dira maiatzaren 22an (osteguna) 19:00etan Donostiako Intxaurrondon.

maiatza 21 25
“Ezinbestekoak dira grabitatea eta zorua / biguntzeko haien kontra”. Talkaren ordez, frikzioa. Zartaren ordez, igurtzia. Hainbeste gauzaren kontra dagoela esatetik, sekula ukituko ez dituen azalerez jabetzera egiten du Ane Zubeldia Magriñáren Kontra poema liburuko ahotsak. Uraren temaz, behin eta berriro itzultzen den paisaia du jomugan, munduaren marruskadura, genealogia, buztinezko gorputz bat, esan nahiko lituzkeen guztien bila. Eskuz ukitu ezin dena, hitzez haztatu nahiko balu bezala. Mirari txikiez jabetzea, geldi-geldi egonda, edo dantza betean, ingurua izendatuz, agurtuz, gerorako lur bat malgutuz. Osorik irakur dezakezue sarean.

maiatza 21 25
Amaia Lasa eta bere obra irakurri eta komentatuko dute maiatzaren 21ean (asteazkena) 19:00etan Azpeitiko APOA ekitaldian.
maiatza 21 25
Ane Zubeldia Magriñák kontra poema liburua aurkeztuko du maiatzaren 21ean (asteazkena) 11:30ean Donostiako liburutegi zaharrean. Argitaletxea: Susa.

Azalaren egilea Clàudia Borràs da.
maiatza 20 25
Miren Agur Meabe idazlea Itzulerak nobela aurkeztuko du maiatzaren 20an (asteartea) 19:00etan Eibarko liburutegian. Gidaria: Ainhoa Aldazabal.

maiatza 20 25
Eñaut Etxamendiren obra literarioa eta mundu ikuskerari buruz arituko da Itziar Madina maiatzaren 20an (asteartea) 19:00etan Donoztiriko Sorhapurun. Euskaraldia.

maiatza 20 25
Eneko Bidegain idazlearen Bichta Éder nobelari buruz arituko dira maiatzaren 20an (asteartea) 19:00etan Bilboko Biran.

maiatza 19 25
Miren Agur Meabe idazlea Begiak zerumugan liburuari buruz arituko da maiatzaren 19an (astelehena) 19:00etan Soraluzeko liburutegian. Gidaria: Ainhoa Aldazabal.

maiatza 19 25
Yolanda Arrietaren Etxe bat norberarena nobela izango dute hizketagai maiatzaren 19an (astelehena) 17:00etan Donostiako Lugaritz kultur etxean.

maiatza 15 25
Iñaki Petxarromanen Lehendakariaren alaba solasgai izanen dute maiatzaren 15ean (ortzeguna) 19:30ean Iruñeko Zaldiko Maldiko elkarteko irakurle taldean.
maiatza 15 25
Nerea Loiola idazlearen Zebrak eta bideak liburuaz arituko dira maiatzaren 15ean (osteguna) 19:00etan Larrabetzun.

maiatza 15 25
Miren Agur Meabe Nola gorde errautsa kolkoan poema liburuari buruz arituko da solasean maiatzaren 15ean (osteguna) 19:00etan Hondarribiko liburutegian. Gidaria: Yurre Ugarte.
