maiatza
28
22
Ane Labaka eta Beatriz Egizabalek idatzitako Ganbila bildumako Erradikalak aurkeztuko dute Arantzazu Fernandezekin maiatzaren 28an (larunbata) 18:30ean Zarauzko Garoa liburudendan. Literaturia.

maiatza
28
22
Ana Galarraga eta Pettik Frankenstein agurgarria eskainiko dute maiatzaren 28an (larunbata) 18:00etan Zarauzko Modelo aretoan. Literaturia.
maiatza
28
22
Imanol Epelde, Intza Alkain, Uxue Ostolaza eta Nerea Lasa Berrabiaraziko dugu literatura eskolan? mahai inguruan arituko dira maiatzaren 28an (larunbata) 12:30ean Zarauzko Modelo aretoan. Literaturia.
maiatza
28
22
Joseba Sarrionandiak Ametsak ekarriko ditu bere berbaldira maiatzaren 28an (larunbata) 12:00etan Durangoko Arte eta Historia Museoan. Hitzez eta ahotsez.
maiatza
27
22
Oier Guillan eta Lutxo Egia idazleek, Pelax, Telmo Trenor eta Elena Ramirez musikarien laguntzarekin Istanbul ikuskizun literario musikala eskainiko dute maiatzaren 27an (ostirala) 20:15ean Zarauzko Modelo aretoan. Literaturia.
maiatza
27
22
Ana Malagon idazleak Manifestua irakurriko du maiatzaren 27an (ostirala) 20:00etan Zarauzko Modelo aretoan, 2022ko Literaturiari hasiera emateko.
maiatza
27
22
Leire Bilbao idazlea eta Bego Montorio itzultzailea, Sorkuntza poetikotik itzulpengintzara izenburupean Ahots planeta podcastaren zuzenekoa egiten arituko dira maiatzaren 27an (ostirala) 19:30ean Bilboko Euskararen etxean. Gidariak: Garazi Albizua eta Idoia Carramiñana.

maiatza
27
22
Alberto Barandiaran idazlearen Gurea falangista zen saiakera lanari buruz arituko dira maiatzaren 27an (ortzirala) 19:30ean Iruñeko Zaldiko maldiko elkarteko irakurle taldean.

maiatza
27
22
Antton Lukuk plazaratu duen azken liburua Garazin antzerki 3 aurkeztuko du maiatzaren 27an (ostirala) 18:00etan Donibane Garaziko Luisenea ostatuan. Argitaletxea: Maiatz.

maiatza
27
22
Piztia izenburupean egingo du aurtengo jarduna Literaturiak, 2022ko maiatzaren 27tik 29ra. Gure literaturan piztien peskizan gehiegi jardun behar izan gabe, Zarautzen bertan aurkitu dugu Jesus Mari Olaizola Txiliku-k ondu zuen Piztiarioa, 2012an Elkar argitaletxearen eskutik plazaratutako liburua. Piztia literario eta ez-literarioak, mitologikoak, hezur-haragizkoak, historikoak… aurkituko dituzu online jarri ditugun atal hauetan.

maiatza
26
22
Karmele Jaiorekin Aitaren etxea nobelari buruz solas egingo dute maiatzaren 26an (osteguna) 19:30ean Algortako Azebarri elkartean. Irakurzaleen txokoa.
maiatza
26
22
Eider Rodriguezen Eraikuntzarako materiala nobelari buruz solas egingo dute maiatzaren 26an (osteguna) 18:30ean Zarauzko liburutegian.

maiatza
26
22
Itziar Ugarteren Gu gabe ere poema liburuari buruz artikuko dira maiatzaren 26an (osteguna) 18:30ean Arrasateko kulturaten.

maiatza
26
22
Izaskun Igoa Jaimerenak Hotza bazkatzen poema liburu berria aurkeztuko du maiatzaren 26an (osteguna) 12:00etan Donostiako udal liburutegiko bigarren solairuan. Argitaletxea: Balea Zuria.
maiatza
26
22
Lizar Begoñak Gepardo japoniarrak poema liburua aurkeztuko du maiatzaren 26an (osteguna), goizeko 11etan, Tobacco Days liburu-dendan. Argitaletxea: Susa literatura.
