maiatza 26 08

Haize kontra Donostian

Patxi Iturregiren Haize kontra narrazio liburua izango dute mintzagai maiatzaren 26an (astelehena) 19:30ean Donostiako literatur solasaldietan, Udal Liburutegiko Sotoan. Gidatzailea: Xabier Gantzarain.

maiatza 25 08

Katamalo Leitzan

Katamalo poesia eta musika emanaldia egingo du bihotz bakartien klubak maiatzaren 25ean (igandea) 19:00etan Leitzako zinema zaharrean.

maiatza 24 08

Katamalo Faltsezen

Katamalo poesia eta musika emanaldia egingo du bihotz bakartien klubak maiatzaren 24an (larunbata) 19:00etan Faltsezko kultur etxean.

maiatza 23 08

Katamalo Atarrabian

Katamalo poesia eta musika emanaldia egingo du bihotz bakartien klubak maiatzaren 23an (ostirala) 20:00etan Atarrabiako Gune Eszenikoa aretoan.

maiatza 23 08

Oraina galdua, Juan Ramon Makuso

Juan Ramon Makusok Oraina galdua liburua aurkeztuko du maiatzaren 23an (ostirala) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan. Argitaldaria: Erein.

maiatza 22 08

Erlojuen mekanika Zarautzen

Jose Luis Otamendik Erlojuen mekanika poema liburuan oinarritutako errezitaldia egingo du maiatzaren 22an (osteguna) 20:00etan Zarauzko Azken Portuko ekitaldi aretoan.

maiatza 22 08

Breytenbachen Gaizkile arrunt baten bi aldizko heriotza

Hegoafrikarra, familia afrikaner bateko semea, apartheid-aren aurkako militante politikoa, pintorea eta, batez ere, idazlea, poeta. Denek osatzen dute Breyten Breytenbach-en izaera, eta denetarik hartu du Breytenbach idazleak bere obra osatzeko. Parisko erbestean eta Hego Afrikan bizi izandakoa, baita espetxealdia ere, bi munduren arteko zubian, hala bizi izan da Breytenbach, eta hala idatzi, afrikaanez nahiz ingelesez, bi munduren arteko zubian. Gaizkile arrunt baten bi aldizko heriotza liburua euskaratu zuen Felipe Juaristik, eta Baroja argitaletxeak plazaratu 1986an. Bi narraziok osatua —liburuari izenburua ematen diona eta Balen gainean kontakizuna—, orain osorik eskaintzen dizugu Breytenbachen liburua. (gehiago…)

maiatza 22 08

Oihartzunak, Lauaxeta

Miren Billelabeitiak Lauaxetaren poesia gazteengana hurbilduko dituen era gaurkoagora moldatu ditu, eta Oihartzunak izenburupean apailatu 30 poema. Liburua maiatzaren 22an (osteguna) 12:30ean aurkeztuko du Bilboko FNACen. Argitaldaria: Utriusque Vasconiae.

maiatza 22 08

Labirintoaren orduak, Amaia Iturbide

Amaia Iturbidek Labirintoaren orduak poema liburua aurkeztuko du maiatzaren 22an (osteguna) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan. Argitaldaria: Erein.

maiatza 16 08

Bi hitz, Garazi Goia

Garazi Goiak Bi hitz nobela berria aurkeztuko du maiatzaren 16an (ostirala) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan. Argitaldaria: Alberdania.

maiatza 16 08

Infernuko hesteetan, Charles Bukowski

Charles Bukowskiren Infernuko hesteetan poema bilduma euskaratu du Mikel Olanok, eta maiatzaren 16an (ostirala) 11:00etan aurkeztuko du Donostiako Elkar liburudendan. Argitaratzailea: Elkar.

maiatza 16 08

Souvenir, Castillo Suarez

Castillo Suarezek Souvenir poema liburua aurkeztuko du maiatzaren 16an (ostirala) 11:00etan Donostiako Elkar liburudendan. Argitaldaria: Elkar.

maiatza 15 08

Ertzetako komunukazioak, Gorka Setien

Gorka Setienek Ertzetako komunukazioak poema liburua aurkeztuko du maiatzaren 15ean (osteguna) 19:30ean Oreretako Mikelazulo elkartean.

maiatza 15 08

Luigi Anselmiren poesia kaiera

Zoo ilogikoa (1985, Pamiela) liburuarekin abiatu zuen bere mundu poetikoa Luigi Anselmik. Piztiak ziren protagonista: lipuek hiria setiatzen dute, ihes egiten dute hegaztiek, izar bat da armiarma… Hurrengo poema batzuetan ardoa maila liriko batean kokatu zigun: egarria asetzeko edaten du eta, hala ere, berriz edatera behartua da; poetaren egarria, hau da, maitasun premia eta edertasun nahia ase-ezina delako. Ardoak gure oinazea eztitu du, kontsolagarri izan zaigu, eta idazlea edan-urrien aurka mintzatuko da, uler bedi zuhurtzia burgesaren kritikan. Koldo Izagirrek Anselmiren obraren antologia bat apailatu zuen 2002an XX. mendeko poesia kaierak bilduman, eta huraxe duzu asteon osorik sarean emana.

maiatza 14 08

Erlojuen mekanika Oreretan

Jose Luis Otamendik Erlojuen mekanika poema liburuan oinarritutako errezitaldia egingo du maiatzaren 14an (asteazkena) 19:30ean Oreretako Mikelazulo elkartean.

Agenda

Efemerideak

Kritikak