Api 23 09
Haragia Gasteizen
Eider Rodriguezen Haragia narrazio liburuaz mintzatuko dira apirilaren 23an (osteguna) 20:00etan Gasteizko irakurle klubean (Hikaateneoan).
Api 23 09
Eider Rodriguezen Haragia narrazio liburuaz mintzatuko dira apirilaren 23an (osteguna) 20:00etan Gasteizko irakurle klubean (Hikaateneoan).
Api 23 09
Mikel Peruarenaren Ez obeditu inori nobela berriaz jardungo dute apirilaren 23an (osteguna) 20:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean, literaturaz berbetan saioan.
Api 23 09
Esanen aduanan testu-irakurketa egingo dute Yolanda Arrietak, Leire Bilbaok eta Miren Agur Meabek apirilaren 23an (osteguna) 20:00etan Santurtziko Kresala aretoan.
Api 22 09
Uxue Alberdik Aulki-jokoa nobela berria aurkeztuko du apirilaren 22an (asteazkena) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegian (sarrera Konstituzio plazan). Argitaldaria: Elkar.
Api 22 09
Gaurko eleberria zikloan, Oroimenaren ura hitzaldia egingo du Iñigo Aranbarrik apirilaren 22an (asteazkena) 10:30ean Gasteizko EHUko Letren Fakultatean.
Api 21 09
Philip Rothen Suminez nobela aurkeztuko du Nagore Tolosa itzultzaileak apirilaren 21ean (asteartea) 11:30ean Donostiako Udal Liburutegian (sarrera Konstituzio plazan). Argitaldaria: Meettok.
Api 21 09
Mikel Peruarenak Ez obeditu inori nobela berria aurkeztuko du apirilaren 21ean (asteartea) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegian (sarrera Konstituzio plazan). Argitaldaria: Susa.
Api 21 09
Gaurkoa bezalako egun batez baina 1910ean hil zen Mark Twain, 75 urte zituela. Gaztetan inprimategi batean egin zuen lana, ondoren ontzi gidari Mississippi ibaian, urre bilatzaile, egur tratulari, eta azkenean kazetari eta idazle. Aintzane Ibarzabalek 1990ean euskaratutako Huckleberry Finn-en abenturak eskaintzen dizugu asteon, honela hasten dena: “Ez duzu nire berri izango, baldin eta ez baduzu Tom Sawyerren abenturak izeneko liburua irakurri (…) Zera, hauxe da liburuaren amaiera: Tom eta biok lapurrek leize-zuloan gordetako dirua aurkitu genuen, eta hala aberastu egin ginen. Sei mila dolar hartu genituen bakoitzak… dena urrea. Ikaragarrizko diru ikuskizuna zen dena batera pilaturik zegoenean. Bada, Thatcher epaileak dirua hartu eta interesak emateko moduan jarri zuen, eta egunean dolar bana ematen zigun”.
(gehiago…)
Api 18 09
Piarres Larzabalen Ibañeta antzezlana jokatu du Oztibarreko taldeak apirilaren 18an (larunbata) 21:00etan Aulestiko Torrealdai frontoian.
Api 16 09
Juan Bautista Bengoetxeak Cyborgaren otzantasuna saiakera aurkeztuko du apirilaren 16an (osteguna) 11:00etan Donostiako Elkar dendan (Fermin Calbeton).
Api 15 09
Kubako gerratik maingu itzulitako Sotero Mujika bertsolaria Baroja inprimategira joan denean, hango enkargatuak tipografo berria aurkeztu dio: “Frantsesa da. Oraindik ez du bertsorik inprimatu, baina ikasi beharko du”. Halaxe ezagutu du Emile, eta ondoren Alberto estudiantea. Hiruren artean arrisku handiko asmo bat darabilte: dinamita lapurtu eta Maria Cristina erreginari eraso egitea. Mikel Peruarenaren lehen nobela duzu Ez obeditu inori, Susa argitaletxearen eskutik datorren apirilaren 21ean Donostiako Udal Liburutegian aurkeztuko duena.
Api 14 09
Kemen Lertxundiren Galdutako zubixkak olerki eta musika emanaldiarekin abiatuko da aurtengo Literaldia Bartzelonako Euskal Etxean (Placeta Montcada 1) apirilaren 17an (ostirala) 22:30ean. Castillo Suarezen Mugarri estaliak poema liburuan oinarritutako errezitaldia izango da apirilaren 24an (ostirala) 19:30ean. Eta Eider Rodriguezek hitzaldia egingo du apirilaren 30ean (osteguna), Universitat Autonomako letren fakultatean 13:00etan eta Euskal Etxean 20:00etan. Datorren hilabetean: maiatzaren 6an Eider Rodriguezen Haragia ipuin liburua izango dute mintzagai; maiatzaren 20an Edorta Jimenezen hitzaldia gerra eta literaturaz; maiatzaren 22an Castillo Suarez eta Leire Bilbaoren errezitaldia; eta bukatzeko, maiatzaren 23an, Hedoi Etxarteren Suzko lilia poema liburuan oinarritutako emanaldia.
Api 07 09
1959ko apirilean 32 ahapaldiko bertso sorta bat argitaratu zuen Gabriel Arestik Egan aldizkarian Bizkaitarra izenburuarekin. Bere nobia Meli Estebani eskainiak dira, 1958ko abenduan idatziak. Beste sorta bat 1959ko neguan argitaratu zen, Iñaki Irigoieni eskainiak (uztailean idatziak); oso ezaguna da ahapaldi hau: “Baña egun baten deitzen badeuste / Erria defendietan / Prest arkituko nabe ni beti / Euskerearen aldean / Armarik eztut artun egingo / Egundo nire eskuetan / Nire plumea nire izerdia / Eskeintzen deutsat benetan”. Geroago, 1960ko martxoan idatziko zuen hurrengo sorta (Justo Garateri), eta lehen lerroetan jakingo dugu hau bosgarren Bizkaitarra dela. Non dira orduan beste bi sorta gehiago? Karmelo Landak aurkitu zituen eta 1986an Susak argitaratu: bat Andoni Kaierori eskainia, bestea Juan Ormaetxeri.
Api 06 09
Melankolia eta tristezia Hiriaren melankolia poemarioan aurki daitezkeen hitzak eta batez ere sentimenduak dira. Liburuari darion muinaren adierazle dira, adierazle nagusiak agian, baina ez bakarrak. Existentziaz eta denboraz gogoeta egiten du Juaristik bere bigarren poema liburu honetan, baina baita beste hainbat gaiz ere, idaztea, horien artean (Teletipoak eta beste poemak atalean). Idazleaz eta idaztearen ekintzaz gogoeta egiten du: “Teklen espazio ilargitar eta burnizkoekin urtuta / behatzak ez ote dira errealitatea deitzen den patura / zuzentzen nauten untzi nagiak?”. 1987an Baroja argitaletxearekin publikatua, hementxe duzue Hiriaren melankolia.
Api 04 09
Piarres Larzabalen Ibañeta antzezlana jokatu du Oztibarreko taldeak apirilaren 4an (larunbata) 22:00etan Seguran.