maiatza
06
09
Joseba Gabilondok Apokalipsia guztioi eskainia eta Xabier Altubek Ihes-lerroak liburuak aurkeztuko dituzte maiatzaren 6an (asteazkena) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaldaria: Erein.
maiatza
06
09
Gaurko eleberria zikloan, Nobela eta generoa hitzaldia egingo du Anjel Lertxundik maiatzaren 6an (asteazkena) 10:30ean Gasteizko EHUko Letren Fakultatean.
maiatza
04
09
Datorren astean egingo da Oreretako Mikelazuloko 9. Poesia Astea, maiatzaren 12tik 17ra bitartean. Aurtengo edizioan BatBada proiektua abiaraziko dute: sortzaile berrien lanei bidea egiten laguntzeko ale bakarreko argitalpenak. Asier Sarasolaren Poems everybody, poems! (Idoia Beratarbide pintoreak atondua) eta Ion Olanoren Ebaki dira lehendabizikoak. Liburu horien ale bakarra Mikelazuloko liburutegian irakurri ahal izango duzue, edo interneten emana bestela. Poesia Asteko egitarauan izango dira: maiatzaren 12an Itxaro Bordaren errezitaldia; maiatzaren 14an Mahmud Darwishen poemen irakurketa; maiatzaren 16an BatBada proiektuaren aurkezpena; maiatzaren 17an Hedoi Etxarteren Suzko lilia errezitaldia.
maiatza
01
09
Giovannino Guareschi idazle italiarra 1908ko maiatzaren 1ean jaio zen. Bigarren Mundu Gerran, Italia gobernu faxistaren menpe zegoela erabaki behar izan zuen noren alde jarri: faxisten, erregearen edo partisanoen alde. Erregea aukeratu zuen, erdibidearen eta tradizioaren ordezkaria zelakoan, eta lerro nazi-faxistetan borrokatzeari uko egin zionez, Poloniako kontzentrazio-esparru batera bidali zuten. Gerra amaitutakoan, demokristauen aldera jo zuen. Propaganda antikomunista egitearren idatzi zituen Guareschik On Camilloren istorioak. Peppone alkate komunistaren eta On Camillo apaizaren arteko tirabirak irakurriko dituzue Koldo Bigurik 2001ean itzulitako liburu honetan.
(gehiago…)
Api
30
09
Iñaki Lasak ipuinak kontatuko ditu apirilaren 30ean (osteguna) 20:00etan Derioko Larrabarri baserrian.
Api
30
09
Kirmen Uribek Xabier Lizardiren poemak irakurriko ditu apirilaren 30ean (osteguna) 19:00etan Bilbon, Euskaltzaindiaren areto nagusian. Antolatzailea: Lizardi euskaltegia.
Api
29
09
Iñigo Aranbarri Zulo bat uretan nobelari buruz mintzatuko da apirilaren 29an (asteazkena) 19:00etan Basaurin, Euskarabila elkartean (Leon kalea).
Api
29
09
Markos Zapiainek Talatik tiroka liburu berria aurkeztuko du apirilaren 29an (asteazkena) 12:00etan Bilboko Elkar aretoan (Poza kalea).
Api
29
09
Galo Martinez de la Perak Musu truk saiakera aurkeztuko du apirilaren 29an (asteazkena) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegian. Argitaldaria: Alberdania.
Api
29
09
Aurten bost urte beteko dituen Literatura Eskolak ekainaren 5, 6 eta 7an Literaturia izeneko asteburua antolatu du Larrabetzun. Lehen edizio honetan hitzaldiak, liburu aurkezpenak, irakurraldiak eta mahai-inguruak izango dira idazleekin, eta euskal literaturaren azoka bat ere bai, argitaletxe garrantzitsuenen parte hartzearekin. Hori Bai gaztetxean musika eta antzerki emanaldiak egingo dira: Mirande Kabareta, Kukubiltxoren obra berri bat… Literaturiaren egitarau osoa maiatzaren 8an (ostirala) 12:00etan aurkeztuko dute Bilboko Kafe Antzokian.
Api
27
09
Joxean Agirreren La lutte finale nobela izango dute aztergai apirilaren 27an (astelehena) 19:30ean Donostiako literatur solasaldietan (Udal Liburutegiko sotoan).
Api
26
09
Koldo Amestoyk helduentzako ipuin kontaketa egingo du apirilaren 26an (igandea) 19:00etan Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean.
Api
24
09
Esanen aduanan testu-irakurketa egingo dute Yolanda Arrietak, Leire Bilbaok eta Miren Agur Meabek apirilaren 24an (ostirala) 20:00etan Usurbilgo Sutegi aretoan.
Api
24
09
Aingeru Epaltzaren liburuetako testuen irakurketa egingo dute apirilaren 24an (ostirala) Iruñeko Biurdana institutuan, goizeko 9:00etan hasi eta 14:00ak arte, Euskal Liburuaren X. Irakurketa Publikoa ekitaldian.
Api
23
09
Aingeru Epaltzaren eleberrigintzaren koordenadak hitzaldia egingo du Ibon Egañak apirilaren 23an (osteguna) 20:00etan Iruñeko Udaleko kultura aretoan (Descalzos 72).