maiatza 20 09
Etxe hutsean, Karlos Linazasoro
Karlos Linazasorok Etxe hutsean poema liburua aurkeztuko du maiatzaren 20an (asteazkena) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaldaria: Alberdania.
maiatza 20 09
Karlos Linazasorok Etxe hutsean poema liburua aurkeztuko du maiatzaren 20an (asteazkena) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaldaria: Alberdania.
maiatza 19 09
Jon Maiak Abestetik idaztera: esperientzia bat hitzaldia emango du maiatzaren 19an (asteartea) 20:00etan Zarauzko Azken Portuko literatur egunetan (auzoko elkartean).
maiatza 18 09
Anjel Lertxundik Lehendabizi, irakurle hitzaldia egingo du maiatzaren 18an (astelehena) 20:00etan Zarauzko Azken Portuko literatur egunetan (auzoko elkartean).
maiatza 18 09
Haginetako mina ipuin bilduma izango dute aztergai maiatzaren 18an (astelehena) 19:30ean Donostiako literatur solasaldietan (Udal Liburutegiko sotoan).
maiatza 18 09
Mario Benedetti hil zen atzo Montevideon, 88 urte zituela. Bezpera ezabaezina poema bilduma (1945) izan zen argitaratu zuen lehen liburua. Marcha astekariko erredaktore jardun zuen 1945-1974 urteetan, Juan Maria Bordaberriren diktadurak aldizkaria itxi zuen arte, eta erbesteratu egin zen. 1968an Habanako Casa de las Americas-eko literatur ikerketen saila sortu eta zuzendu zuen hiru urtez. 1971n Movimiento 26 de Marzo taldearen sortzaileetako bat izan zen. Poesia, ipuin, eleberri eta saiakera ugariren egilea da Benedetti, horien artean ezagunenak Menia (1960) eta Mila esker suagatik (1965) nobelak, zinemara eramanak. Intxixu taldearekin, Josu Makuso eta Joxe Mari Carrere antzezleek 1987an taularatu zuten Mario Benedettiren Pedro eta Kapitaina obra, Iñaki Alberdik euskaratua. Lau agerraldiko antzezlana osorik duzu Susaren webgunean.
maiatza 17 09
Hedoi Etxartek Suzko lilia poema liburuan oinarritutako emanaldia egingo du maiatzaren 17an (igandea) 19:00etan Oreretako Mikelazulo kultur elkartean. Musika: Andoni Arcilla.
maiatza 16 09
BatBada proiektuaren aurkezpena izango da maiatzaren 16an (larunbata) 19:00etan Oreretako Mikelazulo kultur elkartean. Asier Sarasolaren Poems everybody, poems!, Ion Olanoren Ebaki eta Oscar Mansoren Breve historia de los conquistadores liburu ale bakarren aurkezpena.
maiatza 16 09
Koldo Etxabek Baroja etxearekin 1986an Lautada sutan ipuin sortaren itzulpena plazaratu eta urte batzuetara, Pedro Paramo euskaratu zuen Juan Garziak 2002an, Literatura Unibertsala bildumarako. Juan Rulfok 1955ean argitaratutako eleberri labur honek Mexikoko herri txiki bateko jendearen bizimodua kontatzen du. Honela hasten da: “Nire aita, Pedro Paramo delako bat, hemen bizi zela esan zidatelako etorri nintzen Comalara. Amak esan zidan. Eta nik promes egin nion bera hil bezain laster etorriko nintzela haren bila”. Nobela amaitu ostean, Carlos Blanco Aguinagak idatzitako epilogoak Juan Rulfori buruzko argigarri ederrak dakartza.
maiatza 14 09
Imanol Epeldek eta Mattin Epeldek. Komuneko paperean idatzitako poemen errezitaldia egingo dute maiatzaren 14an (osteguna) 22:00etan Zarauzko Arrano tabernan.
maiatza 14 09
Palestina: maitasuna eta bakearen lurraldea, Mahmud Darwishen poemen irakurraldia egingo dute maiatzaren 14an (osteguna) 20:00etan Oreretako Mikelazulo kultur elkartean.
maiatza 14 09
Gotzon Garateren New York, New York kronika liburuaren berrargitalpena aurkeztuko dute maiatzaren 14an (osteguna) 11:00etan Destuko Unibertsitatean (016 gelan).
maiatza 13 09
Mikelazuloko 9. Poesia Astean irakurriko diren poemak oparituko dituzte maiatzaren 13an (asteazkena) arratsalde osoan, Irakurle bat bada ekimenean (Oreretako Mikelazulo kultur elkartean).
maiatza 13 09
Zarauzko Itxaropenan inprimatua, Orixek duela 75 urte argitaratu zuen Barne-muinetan, bere aurreneko poesi liburua, hemezortzi poema mistiko biltzen dituena (sei ataletan hiruna pieza), Xabier Lizardi zenari egindako eskaintzarekin eta Jose Maria Estefaniaren hitzaurrez. Garai hartan idazten ari zen Euskaldunak poema luzea ere, baina gerra ostera arte ez zuen argia ikusi, 1950ean. Antonio Maria Labaien Ayanbek agertu zuen Barne-muinetan liburuari buruzko lehen iruzkina 1934ko maiatzaren 16 eta 17an El Dia egunkarian, eta bigarrena Lauaxetak maiatzaren 26an eta ekainaren 8an Euzkadin.
maiatza 12 09
Hitzak musikan poesia eta musika emanaldia egingo dute Itxaro Bordak, Kattalin Totorika eta Pantxix Bidartek maiatzaren 12an (asteartea) 20:00etan Oreretako Mikelazulo kultur elkartean.
maiatza 12 09
Joan Perez de Lazarragaren eskuizkribuei buruzko jardunaldiak egingo dira maiatzaren 12tik 14ra bitartean Iruñeko Erraldoien Txokoan (Descalzos kalean), arratsaldeko 19:30ean. Asteartean Iñaki Aldekoak eta Aingeru Epaltzak egingo dituzte hitzaldiak, asteazkenean Aitzpea Leizaolak eta Pruden Gartziak, eta ostegunean Gidor Bilbaok (irakurraldia Gerardo Markuletarekin).