Ots 17 11
Xake nobela Bermeon
Stefan Zweigen Xake nobela aztertuko dute otsailaren 17an (osteguna) 18:30ean Bermeoko liburutegian.
Ots 17 11
Stefan Zweigen Xake nobela aztertuko dute otsailaren 17an (osteguna) 18:30ean Bermeoko liburutegian.
Ots 17 11
Nobela grafikoak boladako bilakatzen ari dira, nahiz eta aspaldikoak diren halako albumak eta kontakizun moldeak. Gustavo Adolfo Becquer idazlearen gidoiaz bere anaia Valerianok margotutako liburua duzu adibide xume bat: Los Borbones en pelota (1868). Liburu hartako Becquer satirikoa duzu, baina Becquer erromantikoa da guretzat ezagunagoa. Becquer jaio zela gaur 175 urte bete direla aitzakiatzat hartuta, Manu Lopez Gasenik 1991n itzulitako bi ipuin eskaintzen dizkizugu: Sorrera (1861) eta Ilargi-errainua (1862), biak El Contemporaneo agerkarian plazaratuak.
Ots 16 11
Paolo Giordanoren Zenbaki lehenen bakardadea nobelari buruz mintzatuko dira otsailaren 16an (asteazkena) 19:30ean Iurretako herri bibliotekan.
Ots 16 11
Xabier Mendigurenen Vikingoen sorterrira ipuin liburuaren inguruan arituko dira otsailaren 16an (asteazkena) 19:30ean Las Karrerasko udal aretoan.
Ots 13 11
Komuneko paperean errezitaldia egingo dute Imanol Epeldek eta Mattin Epeldek otsailaren 13an (igandea) 19:00etan Oñatiko Guria tabernan.
Ots 09 11
Anphora baita poema liburuan oinarriturik, Pello Otxotekok eta Esther Barandiaranek errezitaldia egingo dute otsailaren 9an (asteazkena) 19:30ean Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean.
Ots 09 11
Komuneko paperean errezitaldia egingo dute Imanol Epeldek eta Mattin Epeldek otsailaren 9an (asteazkena) 19:30ean Orioko gaztetxean.
Ots 09 11
Fiodor Dostoievski jokalari amorratua zen, diru parrastak galduta jo izan zuen erreka. Eta zorrak ordaintzeko eta berriz ere jokoan jarraitzeko idatzi egin behar! Halaxe, bada, 1866an Anna Grigorievnari diktatu zion Jokalaria nobela pesimista baina irrigarria, Dostoievskiren alter ego modukoa den Alexei Ivanovitxek kontatzen duen istorio zoro hau. Europa erdi-erdian, Ruletenburgo hirian, hotel batean bizi den familia errusiarreko patriarka (zorpetua eta hipotekatua) bere izeba aberats gaixoa noiz hilko zain dago, herentzia jasotzearren; ustekabean, ordea, Antonida Vasilievna amona Ruletenburgon agertuko da Moskutik etorria, eta inork espero baino gehiago gustatuko zaio kasinoa.
Ots 08 11
Gotzon Barandiaranen Errotik nobelaz solas egingo dute otsailaren 8an (asteartea) 20:00etan Erratzuko elkartean.
Ots 08 11
Jon Mirande ikuskizuna eskainiko dute Kandido Urangak eta Fran Lasuenek otsailaren 8an (asteartea) 19:30ean Koldo Mitxelena kulturunean.
Ots 08 11
Koldo Izagirrek Autopsiarako frogak hitzaldia egingo du otsailaren 8an (asteartea) 19:00etan Pasaiako Basari elkartean.
Ots 07 11
Suzko lilia poema liburuan oinarriturik, Hedoi Etxartek eta Andoni Arcillak errezitaldia egingo dute otsailaren 7an (astelehena) 19:30ean Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean.
Ots 04 11
Itxaro Bordak poemak errezitatuko ditu eta Maddi Oihenart kantuz ariko da otsailaren 4an (ostirala) 20:00etan Irungo Kabigorri ostatuan. Musika: Jeremi Garat.
Ots 04 11
Castelao, gure bertsolaria hitzaldia eskainiko du Koldo Izagirrek otsailaren 4an (ostirala) 19:00etan Oiartzungo kultur etxean.
Ots 03 11
HankaHutsik poesia eta musika emanaldia izango da otsailaren 3an (osteguna) 21:00etan Bilboko 7Katu gaztetxean.