Api 11 11
Kirmen Uriberen hitzaldia Eibarren
Zortzi idazle errepublikako hitzaldia eskainiko du Kirmen Uribek apirilaren 11n (astelehena) 19:00etan Eibarko Portalean.
Api 11 11
Zortzi idazle errepublikako hitzaldia eskainiko du Kirmen Uribek apirilaren 11n (astelehena) 19:00etan Eibarko Portalean.
Api 11 11
Mikel Antzaren Ospitalekoak nobelaz ariko dira apirilaren 11an (astelehena) 19:00etan Igorreko kultur etxean.
Api 09 11
Bitsa eskuetan poema liburuaz jardungo du Miren Agur Meabek apirilaren 9an (larunbata) 10:00etan Bergarako Eskolan.
Api 08 11
Orgasmus liburuaz mintzatuko dira apirilaren 8an (ostirala) 20:00etan Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean.
Api 07 11
Bergarako Idazle Eskolak antolatutako Ilunabar literarioa irakurraldia izango da apirilaren 7an (osteguna) 19:30ean Donostian Udal Liburutegiko sotoan.
Api 07 11
Eider Rodriguezen Haragia ipuin liburuaz ariko dira apirilaren 7an (osteguna) 19:30ean Tolosako kultur etxean.
Api 06 11
Andoni Egañaren Pausoa noiz luzatu nobelari buruz solas egingo dute apirilaren 6an (asteazkena) 19:30ean Bartzelonako Euskal Etxean. Gidatzailea: Aritz Galarraga.
Api 06 11
Mikel Antzaren Ospitalekoak nobelaz jardungo dute apirilaren 6an (asteazkena) 19:30ean Durangoko liburutegian.
Api 06 11
3 Mariak nobelaz mintzatuko da Arantxa Urretabizkaia apirilaren 6an (asteazkena) 10:30ean Gasteizen, EHUko Letren Fakultatean.
Api 05 11
Oier Guillan eta Asier Sarasolak Hura ez da lekua errezitaldia egingo dute apirilaren 5ean (asteartea) 20:00etan Gasteizko Ignacio Aldecoa kultur etxean. Musika: Ander Fernandez. Pintura: Idoia Beratarbide. Aktorea: Iñigo Ortega.
Api 05 11
Quebecen jaio zen Saul Bellow 1915ean, Errusiatik joandako gurasoen semea; bederatzi urte zituela aldatu ziren Chicagora. 1944an plazaratu zuen lehen nobela, oso ezaguna egin zen 1953an Augie March-en abenturak eleberriarekin eta Herzog (1964) izenekoa jotzen da bere lanik osoentzat. Vladimir Nabokovi erdipurdikoa iruditzen zitzaion Bellowen literatura, Martin Amisek esan izan du inoizko idazle amerikarrik onena zela. Juan Mari Mendizabalek euskarari ekarri zion Heldu orainari nobela laburra, 1956koa, aita-seme juduen arteko istorio komiko bezain maluros bat kontatzen duena, New Yorkeko Gloriana Hotelean. Saul Bellowek Nobel Saria hartu zuen 1976an eta duela sei urte hil zen apirilaren 5ean.
Api 03 11
Hatsaren Poesia bilduma aurkeztuko du Hatsa elkarteak apirilaren 3an (igandea) 12:00etan Senpereko Larraldea etxean. Arratsaldean errezitaldiak izango dira.
Api 01 11
Patxi Zubizarretak eta Joserra Senperenak Joan liburuan oinarritutako errezitaldia egingo dute apirilaren 1ean (ostirala) 19:30ean Donostiako Victoria Eugenia antzokiko Club aretoan.
Mar 31 11
Patxi Santamaria aktoreak Errusiako hainbat idazleren lanen irakurraldia egingo du martxoaren 31n (osteguna) 21:30ean Zarauzko Euskalduna tabernan. Musika: Nekane Igarza.
Mar 31 11
Iñaki Segurolaren Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo liburuaz jardungo dute martxoaren 31n (osteguna) 20:00etan Gasteizko Hikaateneoan. Gidatzailea: Iban Zaldua.