Urr 19 11

Narrazio tailerra, Mikel Hz. Abaitua

Mikel Hernandez Abaituak Narrazio tailerra liburua aurkeztuko du urriaren 19an (asteazkena) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.

Urr 18 11

Zamaontzia Arrasaten

Iñigo Aranbarriren Zamaontzia nobelaz mintzatuko dira urriaren 18an (asteartea) 18:30ean Arrasateko Kulturaten. Gidatzailea: Mikel Aierbe.

Urr 17 11

Etxeko hautsa Donostian

Anjel Lertxundiren Etxeko hautsa nobelaz solas egingo dute urriaren 17an (astelehena) 19:30ean Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Gidatzailea: Iñigo Aranbarri.

Urr 17 11

Atakak, Hasier Larretxea

Hasier Larretxeak Atakak poema liburua aurkeztuko du urriaren 17an (astelehena) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.

Urr 15 11

Arestiren Zuzenbide debekatua Bilbon

Gabriel Arestiren Zuzenbide debekatua lan poetikoa aztertuko du Karmelo Landak urriaren 15ean (larunbata) 10:00etan Bilboko La Bolsa aretoan, Literatura Eskolan.

Urr 14 11

Joan Tolosan

Patxi Zubizarretak Joan nobelan oinarritutako irakurraldia egingo du urriaren 14an (ostirala) 20:30ean Tolosako Topic-en. Musika: Joserra Senperena.

Urr 14 11

Paradisuaz errezitaldia Iruñean

Bernardo Atxagak eta Jabier Muguruzak Paradisuaz errezitaldia eskainiko dute urriaren 14an (ostirala) 20:00etan Iruñeko Planetariumen

Urr 12 11

Aitzol eta Jose Markiegi
hil zituzten duela 75 urte

Ondarretako kartzelan gatibu egondako Jean Pelletier frantsesak, torturatzen ari ziren gizon baten sufrimendua deskribatu zuen (6 meses en las prisiones de Franco). Koldo Izagirreren Sua nahi, Mr. Churchill? liburuko Martiria narrazioan ere honela irakurriko duzu: “eta orduan ikusi nian Aitzol, aurpegi osoa handitua, maspildua, eskuineko begia hutsik (…) Hidalgok saltarazi ziok begia, nire aurrean. (…) Giltza ingeles batekin jota lehertu zioan begia”. Biharamunean fusilatu zuten Aitzol, Hernaniko hilerrira eramanda, 1936ko urriaren 17an, duela 75 urte. Astebete geroago, urriaren 24 eta 25 arteko gauean, Lizardiren Itz-lauz liburuari hitzaurrea idatzi zion Jose Markiegi eraman zuten Ondarretatik Oiartzungo kanposantura; Telesforo Monzonek La delación olerkian ekarri zuen gogora Markiegiren hilketa.

Urr 11 11

Fikzioaren izterrak Seguran

Ur Apalategiren Fikzioaren izterrak ipuin liburuaz jardungo dute urriaren 11n (asteartea) 19:00etan Segurako irakurle taldean.

Urr 10 11

Rock’n’roll Igorren

Aingeru Epaltzaren Rock’n’roll nobelaz solas egingo dute urriaren 10ean (astelehena) 19:00etan Igorreko kultur etxean.

Urr 10 11

Duela 200 urte jaio zen Xaho

Gaur berrehun urte dira Agosti Xaho jaio zela, Atharratzen 1811ko urriaren 10ean. Revue des voyants (1838), Ariel (1844) eta Uskal Herriko Gaseta (1848) agerkariak sortu zituen. Frantsesez idatzi zuen batik bat, liburuok adibidez: Paroles d’un voyant (1834), Voyage en Navarre pendant l’insurrection des basques (1836), Histoire primitive des Euskariens-Basques (1847) edo Biarritz entre les Pyrénées et l’Océan (1855). Xahoren euskarazko artikuluen bilduma Azti-begia eta Xahok apailatu baina sekula argitaratu ez zen Kantutegia, biak Patri Urkizuk plazaratu zituen 1992an eta 2006an.

Urr 07 11

Haragizkoa Lizarran

Haragizko amoreak poema liburuan oinarrituta, Omar Nabarrok eta Rafa Ruedak Haragizkoa errezitaldia egingo dute urriaren 7an (ostirala) 21:00etan Lizarrako Pinupe gaztetxean.

Urr 07 11

Atzorako geratu dena, Ana Urkiza

Ana Urkizak Atzorako geratu dena liburua aurkeztuko du urriaren7an (ostirala) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaldaria: Alberdania.

Urr 06 11

Harkaitz Canoren hitzaldia Gasteizen

Harkaitz Canok “Literatura DJen garaian” hitzaldia eskainiko du urriaren 6an (osteguna) 20.00etan Gasteizko Ignacio Aldecoa kultur etxean.

Urr 06 11

Zamaontzia Donostian

Zamaontzia nobelaz mintzatuko da Iñigo Aranbarri urriaren 6an (osteguna) 19:30ean Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.

Agenda

Efemerideak

Kritikak