Urr 28 11

Suite frantsesa, Irene Nemirovski

Irene Nemirovskiren Suite frantsesa nobela aurkeztuko du Anjel Lertxundik urriaren 28an (ostirala) 10:30ean Donostiako Udal Liburutegi zaharreko Mandas aretoan.

Urr 27 11

Mea culpa Gasteizen

Uxue Apaolazaren Mea culpa nobela aztertuko dute urriaren 27an (osteguna) 20:00etan Gasteizko Ignacio Aldecoa kultur etxean. Gidatzailea: Iban Zaldua.

Urr 27 11

Galerna Getarian

Iratxe Esnaolaren Galerna nobelaz solas egingo dute urriaren 27an (osteguna) 18:30ean Getariako Alondegian. Gidatzailea: Uxue Alberdi.

Urr 27 11

Tranströmer suediarraren zortzi poema

Naturaren edertasunak sortutako durduza agertuz eta bizitzaren laburraz hausnartuz murgiltzen da Tomas Tranströmer giza kondizioaren muinean. 1931ko urriaren 15ean jaio zen Stockholmen eta Literaturako Nobel Saria izan da 2011n. Zeru amaitu gabea eta beste poema batzuk izenburupean, Kirmen Uribek zazpi poema eta haiku sorta bat itzuli ditu Armiarmarako, Tranströmerren poesigintzara amiñi bat hurbiltze aldera, datorren urtean haren liburu bat euskaraturik argitaratu bitartean.

Urr 26 11

Ihes betea Zarautzen

Anjel Lertxundiren Ihes betea nobelaz ariko dira urriaren 26an (asteazkena) 18:30ean Zarauzko liburutegian. Gidaria: Ane Mayoz.

Urr 23 11

Biodiskografiak Gasteizen

Iban Zalduak Biodiskografiak liburua aurkeztuko du urriaren 23an (igandea) 19:00etan Gasteizko Karrika tabernan. Musika: Xabier Montoia eta Ibon RG.

Urr 21 11

S. Unzueta eta K. Eleizegi idazleei buruz Donostian

Sorne Unzueta eta Katalina Eleizegi idazleez jardungo dute Igone Etxeberriak eta Amaia Alvarezek urriaren 21ean (ostirala) 19:30ean Donostiako San Telmo Museoan.

Urr 21 11

Marina Suredaren amets urratuak Ean

Joxe Belmonteren Marina Suredaren amets urratuak nobelaz ariko dira urriaren 21ean (ostirala) 19:30ean Eako Behe kaleko lokalean.

Urr 21 11

Ipar haizearen kontra, Daniel Glattauer

Daniel Glattauer-en Ipar haizearen kontra nobela aurkeztuko dute Alberdania eta Erein argitaletxeek urriaren 21ean (ostirala) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.

Urr 20 11

Aurpegirik gabeko hiltzaileak Bermeon

Henning Mankellen Aurpegirik gabeko hiltzaileak nobelaz jardungo dute urriaren 20an (osteguna) 18:30ean Bermeoko liburutegian.

Urr 20 11

Zaharrak ez zuen hil nahi, Gaizka Zabarte

Gaizka Zabartek Zaharrak ez zuen hil nahi nobela aurkeztuko du urriaren 20an (osteguna) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaldaria: Susa.

Urr 19 11

Hilobiko isiltasuna Iurretan

Arnaldur Indridasonen Hilobiko isiltasuna nobelaz ariko dira urriaren 19an (asteazkena) 19:00etan Iurretako liburutegian.

Urr 19 11

3 Mariak Zumarragan

Arantxa Urretabizkaiaren 3 Mariak nobelaz ariko dira urriaren 19an (asteazkena) 19:00etan Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean.

Urr 19 11

Antzararen bidea Altsasun

Jokin Muñozen Antzararen bidea nobelaz solas egingo dute urriaren 19an (asteazkena) 18:00etan Altsasuko Lortia kultur gunean.

Urr 19 11

Zaharrak ez zuen hil nahi

Gaizka Zabartek bere lehen nobela aurkeztuko du urriaren 20an Susa argitaletxearekin. Heriotzazkoa eta maitasunezkoa da Zaharrak ez zuen hil nahi, ustekabez eta umorez zipriztindua eta dotoreziaz ondua. Ehorzleak larunbat goizeko zortzietan deitzen badizu, esanez zurekin hitz egin nahi duela eta ordubete barru hilerrira joateko, harritu egingo zara. Baina, kanposantuan zaudela, zure aitaren hobi gainean eserarazi eta ehorzleak esaten badizu kontu bitxi bat daukala zure aitari buruzkoa, orduan hunkitu egingo zaitu. Horixe gertatu zaio nobela honetako kontalariari, eta aitaren misterioa argitzearren bazterrak nahasten hasiko da. Hain da demasa! Kontakizuna osorik eskaintzen dizugu sarean.

Agenda

Efemerideak

Kritikak