Aza 09 11
Eulien bazka Oreretan
Hasier Etxeberriaren Eulien bazka nobelaz ariko dira azaroaren 9an (asteazkena) 19:00etan Errenteriako Xenpelar kultur etxean.
Aza 09 11
Hasier Etxeberriaren Eulien bazka nobelaz ariko dira azaroaren 9an (asteazkena) 19:00etan Errenteriako Xenpelar kultur etxean.
Aza 09 11
Hitzezko txalupak, Josu Martinez eta Alfonso Etxegarairen arteko gutunak aurkeztuko dituzte azaroaren 9an (asteazkena) 11:00etan Donostiako Elkar aretoan.
Aza 09 11
Bost urteko espetxealdian (1980-1985) idatzitako poemez eta presondegitik ihes egin osteko pieza batzuez agertu zuen gatibu esperientzia Joseba Sarrionandiak, 1992an argitaratutako Kartzelako poemak liburuan. Orain edizio berrituan plazaratu du Susak, gaurko grafiara aldaturik eta sei poema gehiagorekin. Liburuan oinarrituta, errezitaldia egingo dute Joxemari Iturraldek, Jon Benitok, Mikel Etxaburuk, Oier Guillanek eta Jose Luis Otamendik azaroaren 10ean (osteguna) 19:00etan Donostiako Doka kafe antzokian.
Aza 07 11
Ur Apalategiren Fikzioaren izterrak ipuin liburua aztertuko dute azaroaren 7an (astelehena) 19:00etan Igorreko kultur etxean.
Aza 06 11
Katamalo errezitaldia izango da azaroaren 6an (igandea) 20:00etan Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
Aza 05 11
Aurrerantzean Literatur Emailuak twitter bidez ere zuzenean jaso ahalko dituzue.
@armiarma helbidean automatikoki argitaratuko dira, egunez egun.
Aza 04 11
Iñaki Irasizabalen Igelak benetan hiltzen dira nobelaz solas egingo dute azaroaren 4an (ostirala) 20:00etan Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean.
Aza 04 11
Duela 30 urte, 1981eko urriaren 29an hil zen George Brassens poeta, chanson izenekoaren ordezkari gorenetako bat. Fedegabea, libertarioa, irreberentea, probokatzailea… ziento bat kantu osatu eta abestu zituen, eta erreferentzia bilakatu munduko entzule askorentzat. Xabier Letek haren 3 kantu moldatu zituen, eta Anje Duhaldek 2001ean George Brassens Kantari diskoa plazaratu zuen 9 abestiz. Horiez gainera, Josu Landak euskaratutako bi eta 1985ean Akademia Sekretuaren Egutegia-n agertutako bat eskaintzen dizkizuegu denak batera.
(gehiago…)
Aza 03 11
Bitsa eskuetan errezitaldia egingo du Miren Agur Meabek azaroaren 3an (osteguna) 20:00etan Iruñean, Nafarroako Antzerki Eskolako Xake aretoan. Musika: Ibone Ibazeta.
Aza 03 11
Xabier Artolaren Argi-itzalen neurria liburuaz mintzatuko dira azaroaren 3an (osteguna) 20:00etan Tolosako kultur etxean.
Aza 03 11
Susa literatura argitaletxeak poesia eta narratiba bildumetako liburuak e-book moldean aurkeztuko ditu azaroaren 3an (osteguna) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko Mandas aretoan.
Aza 02 11
Nancy Hustonen Jaiotze markak nobelaz solas egingo dute azaroaren 2an (asteazkena) 19:30ean Durangoko liburutegian.
Aza 02 11
Anjel Lertxundiren Eskarmentuaren paperak liburuaz ariko dira azaroaren 2an (asteazkena) 19:30ean Bartzelonako Euskal Etxean. Gidatzailea: Aritz Galarraga.
Aza 02 11
Poesia eta narratiba bildumetako liburuak e-book moldean eskainiko ditu aurrerantzean Susa literatura argitaletxeak. Katalogoa 66 idazleren 142 libururekin abiatu da, bi formatutan emanak: epub eta pdf. Deskargak DRM kontrolik gabe egingo dira, irakurleak testuak kontsultatu ahal izango ditu erosketa egin aurretik, eta titulu guztiek prezio berbera izango dute: 3,54 euro.
Urr 29 11
Ur Apalategiren Fikzioaren izterrak ipuin liburua aztertuko dute urriaren 29an (larunbata) 14:30ean Miarritzeko Mediatekan.