Aza 28 11

Koldo Izagirreren
nobela berria

Egarri egunak portualdean nobela aurkeztuko du Koldo Izagirrek azaroaren 30ean. Egarri egunak, bai, 1977ko uda hartakoak: asean gozatu nahi ditu gazteria matxinatu batek askatasuna, maitasuna, berdintasuna, edertasuna. Egarri anitz honek gatazkan murgilduko du heziketa sozial eta sentimentalean aurreneko pausoak ematen ari den protagonista, hats kolektiboaren eta indibidualismoaren artean bere ezintasun, ahuldade eta ametsekin. Liburua Durangoko Azokara iritsi baino lehen eskaintzen dizugu sarean.

Aza 25 11

Marta maitea Iruñean

Miquel Marti i Polen Marta maitea poema liburuan oinarritutako errezitaldia eginen dute azaroaren 25ean (ostirala) 19:30ean Iruñeko Auzolan dendan.

Aza 25 11

Ataramiñe berria

Ataramiñe literatura koaderno berria eta Ibon Muñoaren Ametsen txokoan bizi naiz liburua aurkeztuko dituzte azaroaren 25ean (ostirala) 11:00etan Bilboko Kalderapekon.

Aza 24 11

Argi-itzalen neurria Larrabetzun

Argi-itzalen neurria liburua aurkeztuko du Xabier Artolak 111 Akademiaren Kilkerren Soka jardunaldietan, azaroaren 24an (osteguna) 20:00etan Larrabetzuko Angulerin.

Aza 24 11

Ogi hutsa Gasteizen

Mohamed Xukriren Ogi hutsa nobela aztertuko dute azaroaren 24an (osteguna) 20:00etan Gasteizko Ignacio Aldecoa kultur etxean. Gidatzailea: Iban Zaldua.

Aza 24 11

Zamaontzia Algortan

Iñigo Aranbarriren Zamaontzia nobela izango dute hizpide azaroaren 24an (osteguna) 20.00etan Algortako Aldai patronatuan.

Aza 24 11

Autopsiarako frogak Donostian

Autopsiarako frogak saiakeran oinarrituta, Koldo Izagirrek Artseniko aztarnak gure hizkuntzan hitzaldia egingo du azaroaren 24an (osteguna) 19:30ean Donostiako Larrotxene kultur etxean.

Aza 24 11

Kartzelako poemak Erromon

Joseba Sarrionandiaren Kartzelako poemak liburuan oinarrituta, errezitaldia egingo dute Mitxel Sarasketak eta Laura Mintegik azaroaren 24an (osteguna) 19:30etan Erromoko Branka elkartean.

Aza 24 11

Neure buruaren alde, Koldo Zuazo

Koldo Zuazok Neure buruaren alde nobela aurkeztuko du azaroaren 24an (osteguna) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaldaria: Alberdania.

Aza 24 11

Laugarren Ahotsenea

Durangoko Azokan egunero zabalduko da Ahotsenea. Musikari eta idazle, 350 sortzaile inguruk parte hartuko du 95 ekitaldiko egitarauan. Idazle hauek izango dira: abenduaren 4an Yolanda Arrieta, Xabier Mendiguren, Pako Sudupe, Leire Bilbao, Fernando Morillo, Iñigo Aranbarri; abenduaren 5ean Xabier Artola, Daniel Landart, Joseba Azkarraga, Gaizka Zabarte; abenduaren 6an Kepa Larrea, Martin Etxeberria, Unai Elorriaga, Irati Jimenez, Jeremias Erro, Tere Irastortza, Goizalde Landabaso, Asel Luzarraga, Lutxo Egia; abenduaren 7an Juan Gorostidi, Ana Urkiza, Xabier Suobelet, Casado da Rocha, Fito Rodríguez, Harkaitz Cano; abenduaren 8an Mitxelko Uranga, Xipri Alberbide, Eñaut Etxamendi, Jimenez Maia.

Aza 23 11

Koaderno gorria Zarautzen

Arantxa Urretabizkaiaren Koaderno gorria nobelaz ariko dira azaroaren 23an (asteazkena) 18:30ean Zarauzko liburutegian. Gidaria: Ane Mayoz.

Aza 22 11

Etxeko hautsa Donostian

Anjel Lertxundi Etxeko hautsa eleberriaz mintzatuko da azaroaren 22an (asteartean) 19:30ean Donostiako Udal Liburutegi zaharreko sotoan.

Aza 22 11

Esku ezkerraz Oreretan

Esku ezkerraz poema liburuaz mintzatuko da Antonio Casado da Rocha 111 Akademiaren Kilkerren Soka jardunaldietan, azaroaren 22an (asteartea) 19:30ean Oreretako Mikelazulon.

Aza 22 11

Jack Londonen Sua piztu

Jack Londonek 1908an argitaratutako kontakizuna da Sua piztu (To Build a Fire), Iñaki Ibañezen itzulpenez eskaintzen dizuguna. 1970ean pelikula egin zuen David Cobhamek, Ian Hogg aktorearekin eta Orson Wellesen offeko ahotsarekin. Henderson errekaren ezker adarreko meategi zaharra zeukan jomugatzat gizonak, husky zakur batek jarraitzen ziola. Ilundu eta pixka bat geroago, seietan iristea zen helburua; sua piztuta egongo zen han, afari beroa prest. Hotza ikaragarrizkoa zen arren, 50 gradu zero azpitik gizonarentzat horixe besterik ez zen: 50 gradu zero azpitik. Hori baino zerbait gehiago izan litekeela, buruan sartzen ez zitzaion ideia zen.

Aza 22 11

Eta orain badakit Lazkaon

Tere Irastortzaren Eta orain badakit poema liburuaz solas egingo dute azaroaren 22an (asteartea) 18:30ean Lazkaoko Gerriko Txokoan.

Agenda

Efemerideak

Kritikak