Abe 17 11
Gema Lasarteren hitzaldia Donostian
Literatura Eskolan Gema Lasartek “Emakume anitza euskal narratiba garaikidean” hitzaldia egingo du abenduaren 17an (larunbata) 10:00etan Donostiako Ernest Lluch kultur etxean.
Abe 17 11
Literatura Eskolan Gema Lasartek “Emakume anitza euskal narratiba garaikidean” hitzaldia egingo du abenduaren 17an (larunbata) 10:00etan Donostiako Ernest Lluch kultur etxean.
Abe 16 11
Gaizka Zabarteren Zaharrak ez zuen hil nahi nobelaz mintzatuko dira abenduaren 16an (ostirala) 20:00etan Iruñeko Zaldiko Maldikon.
Abe 16 11
Joxean Agirreren Zwei Frauen nobelaz jardungo dute abenduaren 16an (ostirala) 19:30ean Eako Zakili elkartean.
Abe 16 11
Santi Leonek Vargas Llosaren Pantaleon eta bisitariak nobela aurkeztuko du abenduaren 16an (ostirala) 11:00etan Donostiako Elkar aretoan.
Abe 15 11
Iñigo Aranbarriren Zamaontzia nobelaz ariko dira abenduaren 15ean (osteguna) 20:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.
Abe 15 11
Oier Guillanen Herio heroi antzezlanaren irakurketa egingo du abenduaren 15ean (osteguna) 19:00etan Markina-Xemeingo liburutegian.
Abe 15 11
Eider Rodriguezen Katu jendea ipuin liburuaz solastatuko dira abenduaren 15ean (osteguna) 19:00etan Arizkungo Herriko Etxeko elkartean.
Abe 15 11
Anne Beresten Bere aitaren alaba liburuaz solas egingo dute abenduaren 15ean (osteguna) 18:30etan Getariako Alondegian. Gidatzailea: Uxue Alberdi.
Abe 15 11
Pierre Urte, J. Bautista Agirre, Etxahun, J. Ignazio Iztueta, J.M. Hiribarren, J.P. Arbelbide, Kirikiño, Larreko, Emeterio Arrese, Orixe, A.M. Labaien, Nemesio Etxaniz, Telesforo Monzon, Lotsati, Piarres Larzabal, Mariano Izeta, Salbatore Mitxelena, Martin Ugalde, Jon Mirande, Mikel Zarate, Manex Erdozaintzi-Etxart… euskal literaturako 127 klasiko gehiago ekarri ditugu Armiarmako Liburu Elektronikoa gunera: 39 poesiazko, 32 antzezlan, 19 narratibazko, 19 kronika eta saiakera, 18 erlijiozko. Gisa honetan, joan den urtarrilean abiatu genuen egitasmoan orain 377 liburu elektroniko dauzkazu guztira, epub eta pdf formatuetan doan emanak.
Abe 14 11
Jon Alonsoren Camembert helburu liburuaz ariko dira abenduaren 14an (asteazkena) 19:30ean Bartzelonako Euskal Etxean. Gidatzailea: Aritz Galarraga.
Abe 14 11
Jasone Osororen Gretanobelaz jardungo dute abenduaren 14an (asteazkena) 19:30ean Durangoko liburutegian.
Abe 13 11
Ur Apalategiren Fikzioaren izterrak ipuin liburuaz ariko dira abenduaren 13an (asteartea) 19:30ean Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.
Abe 12 11
Jon Benitoren Bulkada poema liburuaz ariko dira abenduaren 12an (astelehena) 19:00etan Igorreko kultur etxean.
Abe 09 11
Jose Basterretxea “Oskillaso” 1911ko abenduaren 9an jaio zen Madrilen. Matematika eta Fisika ikasketak egin zituen, Parisera alde egin zuen gerra sasoian, eta 1955ean Iruñera etorri zen bizitzera, 1996an hil zen arte. Hiru nobela ezagutzen dizkiogu liburutan argitaratuak: Kurloiak, Gabeko atorra eta Euskaldunak Madrilen, baina bada beste bat 1964an idatzi eta 1967an Egan aldizkarian plazaratua: Akats bako gizonaren heriotza, detektibe generokoa, etengabe umore zipriztinez gozotua, gaurko grafiara egokiturik eskaintzen dizuguna. Horrez gain, Eganen argitaratutako narrazio laburrak ere irakur ditzakezu.
Abe 02 11
Joseba Sarrionandiaren testuen irakurraldia antolatu du Berbaizu elkarteak abenduaren 2an (ostirala) 20:00etan Deustuko Müllerrenean.