Ots 08 12
Tere Irastortzaren errezitaldia Irunen
Tere Irastortzak errezitaldia egingo du otsailaren 8an (asteazkena) 19:00etan Irungo Kabigorri Ateneoan. Musika: Aitor Furundarena.
Ots 08 12
Tere Irastortzak errezitaldia egingo du otsailaren 8an (asteazkena) 19:00etan Irungo Kabigorri Ateneoan. Musika: Aitor Furundarena.
Ots 08 12
Karmele Jaioren Amaren eskuak nobela aztertuko dute otsailaren 8an (asteazkena) 19:00etan Errenteriako Xenpelar Etxean. Gidatzailea: Ane Mayoz.
Ots 07 12
Gaurko egunez, duela 200 urte jaio zen Charles Dickens idazle ingelesa, 1812ko otsailaren 7an. Esan ohi dugu literaturak ez dezakeela errealitatea aldatu, baina Dickensen kontakizunek injustizia sozialak salatu zituzten, arrakastatsuak izan ziren haren liburu, hitzaldi eta irakurketa publikoak, eta eragin handia izan zuten Ingalaterra industrializatu berriaren erreformetan. Bleak House (1852), Hard Times (1854), Little Dorrit (1855) eta beste eleberri andana baten egilearen liburuetatik batzuk baditugu euskaraz. Garai latzak nobela, Javi Cillerok itzulia, 1994an agertu zen Literatura Unibertsala bilduman, xehetasun ugariko hitzaurre batekin. Edo Opor eleberria, Elkar etxearentzat 1998an Xabier Mendigurenek egina. Alabaina, Dickensen obretatik euskaratutako lehena Luzearri zor diogu: Eguarri abestia, 1931ko martxo-apirilean 25 emanalditan El Dia egunkarian plazaratua (2003an Inazio Mujikak apailaturik EIZIEk berrargitaratua). Kontakizun hori, A Christmas Carol, birritan itzuli izan da gero: Gabon kanta bat Xabier Mendigurenenek (1990); Eguberri kanta Nerea Mujikak (2003); eta Iñaki Mendigurenek ere egin zuen bertsio labur bat 1993an. Moldatu edo laburtuak dituzu, bestalde: David Copperfield, Oskillasok egina; Oliver Twist, Iñaki Zubirik. Eta Juan Garziak Seinalaezina narrazioa euskaratu zuen Ipuin gogoangarriak bildumarako (Erein, 1997).
Ots 04 12
Ur Apalategik Euskal literatura globalizazioaren garaian hitzaldia egingo du otsailaren 4an (larunbata) 16:30ean Parisko Expolanguesen.
Ots 02 12
Iban Zalduak Biodiskografiak emanaldia egingo du otsailaren 2an (osteguna) 19.00etan Bilboko Euskaltzaindiaren egoitzan. Musika: Xabier Montoia eta Ibon Rodriguez.
Ots 02 12
Iratxe Esnaolaren Galerna nobelaz ariko dira otsailaren 2an (osteguna) 19:00etan Basauriko Pozokoetxe kultur etxea.
Ots 02 12
88 urte zituela hil zen, 2012ko otsailaren 1ean, Wislawa Szymborska poeta poloniarra. XX. mendeko ahots funtsezkoetako bat, II. Mundu Gerra ostean hasi zen liburuak argitaratzen. Maiakovskiren jarraitzaile estreinako urteetan, poesia intimista eta liriko bat jorratu izan du, baina beti ere bere munduaren –naziek okupatu Polonia aurrenik, Polonia komunista ondoren– inguruko gogoeta etikoez bustia. Hainbat sari eta errekonozimendu jasoa, 1996an Literatura Nobel saria eman zioten. Urte hartan bertan Juan Garziak bost poema itzuli zituen gazteleratik. Hurrengo urtean, Hegats aldizkariaren 17-18. zenbakian, bederatzi poema ekarri zituzten euskarara Kirmen Uribek, Rikardo Arregi Diaz de Herediak eta Magdalena Wegrzyn-ek. 2011n, berriz, Hedoi Etxartek itzuli zituen hiru poema eta Zuzeu albistegi digitalean argitaratu. Denak batera bildu ditugu Armiarman.
Ots 01 12
Unai Elorriagaren Londres kartoizkoa da nobelaz jardungo dute otsailaren 1ean (asteazkena) 19:30ean Bartzelonako Euskal Etxean. Gidatzailea: Aritz Galarraga.
Ots 01 12
Mohamed Xukriren Ogi hutsa nobelaz jardungo dute otsailaren 1ean (asteazkena) 19:30ean Durangoko liburutegian.
Ots 01 12
Parisen, 1953ko otsaileko igande arratsalde batez supazterrean solasean eta zurrutean ari dira Ibinagabeitia (47 urte) eta Mirande (27 urte). Gazteari galde egiten dio amaitzen ari den lehen poema liburuaren inguruan. Erantzuten dio, laster dela argia ikustekoa; baina tamalez ez zen libururik plazaratu. Hementxe dauzkazu orduko poema haiek faksimilean. Bederatzi urte geroago, 1962ko otsailean, orain 50 urte, Saint Germain boulevardeko 15.ean Txomin Peillenek eta Jon Mirandek Igela aldizkaria sortu zuten: “elkar gorrota, elkar higuin dezazuen, doktrina bezala erabiliko dugu Igela, zuek kontrarioa egingo duzuelakoan”. Bukinista zuberotar batek lagundu zien roneotipoz, eta bigarren zenbakia ahalik eta lasterren maiatzean ager zedin, Ibinagabeitiak dirua bidali zien Caracastik. 1963ko udazkena bitartean sei zenbaki kaleratu zituzten.
Urt 30 12
Harkaitz Canoren Twist nobelari buruz jardungo dute urtarrilaren 30ean (astelehena) 19:30ean Donostiako Udal Liburutegi zaharreko sotoan. Gidatzailea: Iñigo Aranbarri.
Urt 28 12
Tere Irastortzak Eta orain badakit poesia irakurraldia egingo du urtarrilaren 28an (larunbata) 18:00etan Hendaiako Mediatekan.
Urt 26 12
Joseba Sarrionandiaren Kartzelako poemak liburuan oinarrituta, errezitaldia egingo dute Alex Arregik, Gotzon Barandiaranek, Itziar Castrillok, Lutxo Egiak, Mikel Etxaburuk eta Sonia Gonzalezek urtarrilaren 26an (osteguna) 20:00etan Bilboko 7 Katu gaztetxean.
Urt 26 12
Joseba Sarrionandiaren Moroak gara behelaino artean? saiakera aztertuko dute urtarrilaren 26an (osteguna) 20:00etan Gasteizko Ignacio Aldecoa kultur etxean. Gidatzailea: Iban Zaldua.
Urt 26 12
Josi Basterretxearen Azken tranbiaren itzala nobelaren gainean berba egingo dute urtarrilaren 26an (osteguna) 20:00etan Algortako Aldai patronatuan.