Urt 24 14

Gauzen ordena naturala Ean

Lobo Antunesen Gauzen ordena naturala nobelari buruz berba egingo dute urtarrilaren 24an (ostirala) 19:30ean Eako Eskolondo etxean.

Urt 24 14

“Sexualitateak euskal literaturan” Ondarroan

“Sexualitateak euskal literaturan” hitzaldia egingo du Iratxe Retolazak urtarrilaren 24ean (ostirala) 17:00etan eta 25ean (larunbata) 10:00etan Ondarroako Etxelilan.

Urt 23 14

Parisen bizi naiz Durangon

Koldo Izagirrek Parisen bizi naiz errezitaldia egingo du urtarrilaren 23an (osteguna) 19:00etan Durangon, Hitz liburu-dendan.

Urt 23 14

Kristalezko begi bat Bermeon

Miren Agur Meaberen Kristalezko begi bat nobelaz ariko dira urtarrilaren 23an (osteguna) 18:30ean Bermeoko liburutegian.

Urt 22 14

Muskuiluak afaltzeko Iurretan

Birgit Vanderbekeren Muskuiluak afaltzeko liburuaz mintzatuko dira urtarrilaren 22an (asteazkena) 19:00etan Iurretako liburutegian.

Urt 22 14

Joxean Muñozen
poesia apurtzailea

Poetak, oro har, gazterik jalgi ohi dira plazara. Barne sukar batek umotzen ditu azkarki hitzeraino. Autore gazte hauen estreinako obrak, gainera, pindarka egiten du batzuetan begira. Horrela jo gintuen 1984an Joxean Muñozen Parentesiak (etabar) bildumak: zehaztasun obsesiboa sekulako estiloan. Gaur, 30 urte geroago, harrigarria egiten zaigu gramatika apurtzaile hura, poetak jauzi estetikora ematen digun bultzazo gupidagabea. Ildo bereko lirikan eta planteamendu ausartean publikatu zuen Begien bizkar, maitasun poema sorta bat (Susa aldizkariaren separata, 1992), Jose Luis Otamendiren sarrera argigarri batekin: “Luze isilean gordetakoak peto-petoan deklaratzen dakizki, ez da amarrurik, ez eskupekorik, ez keinu lagunkoirik. Zauri zahar eta berriek zimelduak ditugu barnemuinak. Estimatzen diogu. Muñozek ez dio beldurrik poesiari”.

Urt 21 14

Parisen bizi naiz Gasteizen

Koldo Izagirrek Parisen bizi naiz errezitaldia egingo du urtarrilaren 21ean (asteartea) 19:00etan Gasteizko Zuloa liburu-dendan.

Urt 20 14

Nevadako egunak Gasteizen

Bernardo Atxagak Nevadako egunak nobela aurkeztuko du urtarrilaren 20an 19:00ean Gasteizen, Ignacio Aldekoa kultur etxean. Aurkezlea: Miel Anjel Elustondo.

Urt 20 14

Gaur 50 urte hil zen
Anibal Machado

1964ko urtarrilaren 20an hil zen Anibal Machado, idazle brasildarra. XIX. mende amaieran jaioa, XX. mendeko Brasilgo literatur mugimenduen eta idazle handien garaikide eta lankide izan zen, eta Idazleen Elkarteko presidente, Getulio Vargasen diktaduraren kontra jardunez. Antzerki munduari lotua, hainbat talde sustatu zuen, obren egile eta itzultzaile ere aritu zuen. Prosan ipuinak idatzi zituen, eta obra oso handia ez duen arren, pieza eder askoak utzi ditu, Hamahiru ate liburuan (Elkar, 1985) Joseba Sarrionandiak eta Mitxel Sarasketak euskaratu zuten Biaduktoko suizida, gaur hemen eskaintzen dizueguna, kasu. Herri giro eta gai arruntetan zentzu ezkutuak eta poesia berezia atzematen dakiten idazle brasildarren artekoa da Anibal Machado. Biaduktoko neskatila suizidatuaren istorio laburrean ere, hiriko jendearen kronika legez beti, gertaera goibeletik giro harrigarri eta poetikora eramanen gaitu.

Urt 18 14

Saizarbitoriari buruzko hitzaldia Oreretan

Markos Zapiainek “Ramon Saizarbitoria eta iragana” hitzaldia eskainiko du Literatura Eskolan urtarrilaren 18an (larunbata) 10:00etan Oreretako Mikelazulon.

Urt 17 14

4×4 operazioa Iruñean

Xabier Amurizak 4×4 operazioa nobela aurkeztuko du urtarrilaren 17an (ostirala) 20:30ean Iruñean, Txantreako Biltokin.

Urt 16 14

Zorion handiegia Tolosan

Alice Munro-ren Zorion handiegia ipuin liburua aztertuko dute urtarrilaren 16an (osteguna) 19:30ean Tolosako kultur etxean.

Urt 16 14

Euli-giro Larrabetzun

Uxue Alberdirekin Euli-giro ipuin liburuaz berba egingo dute urtarrilaren 16an (osteguna) 19:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.

Urt 16 14

Parisen bizi naiz Oreretan

Koldo Izagirrek Parisen bizi naiz errezitaldia egingo du urtarrilaren 16an (osteguna) 19:00etan Oreretako Mikelazulon.

Urt 16 14

Annabel Markinan

Kathleen Winterren Annabel nobela aztertuko dute urtarrilaren 16an (osteguna) 19:00etan Markina-Xemeingo liburutegian.

Agenda

Efemerideak

Kritikak