Mar 21 14

Munduko Poesia Kaierak

Martxoaren 21arekin, Munduko Poesia Egunean, Munduko Poesia Kaierak proiektua aurkeztuko du Susa argitaletxeak.  Egitasmo berri honen bitartez, euskarari ekarriko zaizkio munduko poeten lanak, kaieretan bilduta. Kalean dira lehen hiru zenbakiak: Georg Trakl, Maria Merce Marçal eta Aime Cesaire. XX. mende hasierako poeta aleman garrantzitsuenetako bat,  Kataluniako errealitate poetikoaren ikuspuntu emakumezkoa eta negritudearen ikurra. Beñat Sarasolaren zuzendaritzapean, hiru poetokin hasitako bidean, pixkanaka mundu osoko poetak ekarri nahi dira gure hizkuntzara. Anton Garikanok, Itxaro Bordak eta Iñigo Aranbarrik osatu eta itzuli dituzte antologia hauek, www.kaierak.com gunean aurkituko dituzunak.

Munduko Poesia Eguneko manifestua euskaraz

Mar 20 14

Ogi hutsa Zarautzen

Mohamed Xukriren Ogi hutsa nobelaz ariko dira martxoaren 20an (osteguna) 19:30ean Zarauzko Garoa liburudendan.

Mar 20 14

Parisen bizi naiz Iruñean

Parisen bizi naiz errezitaldia egingo du Koldo Izagirrek martxoaren 20an (osteguna) 19:00etan Iruñeko Katakrak liburu dendan.

Mar 20 14

Pendrive Larrabetzun

Arrate Mardarasen Pendrive ipuin liburuari buruzko berbaldia izango da martxoaren 20an (osteguna) 19:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.

Mar 20 14

Rossettiren obsesioa Bermeon

Ramon Saizarbitoriaren Rossettiren obsesioa kontakizuna aztertuko dute martxoaren 20an (osteguna) 18:30ean Bermeoko liburutegian.

Mar 18 14

Bernardo Atxagaren errezitaldia Bilbon

Bernardo Atxagak “Pierrot izeneko automata” errezitaldia egingo du martxoaren 18an (asteartea) 20:00etan Bilboko Arriagan.

Mar 18 14

Mussche Lazkaon

Kirmen Uriberekin Mussche nobelari buruz mintzatuko dira martxoaren 18an (asteartea) 18:30ean Lazkaoko Gerrikon.

Mar 15 14

Literatura Eskola Iruñean

Inma Erreak eta Irati Jimenezek “Harrikoa eta literatura” hitzaldia egingo dute Literatura Eskolan martxoaren 15ean (larunbata) 10:00etan Iruñeko Euskaldunon Biltokian.

Mar 14 14

Jakobian eraikina Iruñean

Alaa Al Aswaniren Jakobian eraikina nobela aztertuko dute martxoaren 14an (ostirala) 20:00etan Iruñeko Zaldiko Maldikon.

Mar 14 14

Literotura Diman

Edorta Jimenezek Txalapartako Literotura bildumako liburuak aurkeztuko ditu martxoaren 14an (ostirala) 19:30ean Dimako liburutegian.

Mar 14 14

Pendrive Ean

Arrate Mardarasekin Pendrive ipuin liburuaz solasaldia izango dute martxoaren 14an (ostirala) 19:30ean Eako Eskolondo herri etxean.

Mar 14 14

Genero-ariketak Iruñean

Genero-ariketak liburuaz solasaldia izango da martxoaren 14 (ostirala) 19:00etan Iruñeko Katakrak liburu dendan.

Mar 14 14

Abisalia, Asier Serrano

Asier Serranok Abisalia ipuin liburua aurkeztuko du martxoaren 14an (ostirala) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Txalaparta.

Mar 13 14

Iratxe Retolazaren hitzaldia Markinan

Iratxe Retolazaren hitzaldia egingo du narratibaz eta genero ikuspegiaz martxoaren 13an (osteguna) 19:00etan Markina-Xemeingo liburutegian.

Mar 13 14

Alter ero Tolosan

Bertol Arrietaren Alter ero ipuin liburuaren inguruan jardungo dute martxoaren 13an (osteguna) 19:00etan Tolosako liburutegian.

Agenda

Efemerideak

Kritikak