Abe 10 14
Hobe kontatzen ez badidazu Arrasaten
Hobe kontatzen ez badidazu ipuin katalanen antologia aztertuko dute abenduaren 10ean (asteazkena) 18:15etan Arrasateko liburutegian.
Abe 10 14
Hobe kontatzen ez badidazu ipuin katalanen antologia aztertuko dute abenduaren 10ean (asteazkena) 18:15etan Arrasateko liburutegian.
Abe 10 14
Bide puska bat egina zeukan Juanra Madariagak Amodioa batzuetan (Euskaltzaindia/BBK, 2001) plazaratu zenerako, aurreko lau poema bildumetan kultismotik abiatu eta estilo zein iruditeria propio bat eraikitzerainoko lana garatu baitzuen. Poeta nagusiagoen erreferentzia nabarmenik gabe agertu zitzaigun obra honetan, indartsu, tituluak adierazten duen asmoan: egia erlatiboak dira nireak. Maitatu izan duenaren bihotzetik lekutu ezin den hegaztia dugu poeta, gizakion barrunbeetan egon litekeen argitasun apurra bilatzen duela. Naturak “zu” baten akordua ekartzen du, isiltasunak ate itxi guztiak suntsitzen ditu. Dolutan ezarria du zu horren hustasunak, baina mindura eraginkorra du, hala ere, malkorik gabeko negarra. Zeren, poeta batek ba ote dauka, azken finean, galduaren dolua egiteari uzteko modurik? Lerro libreko poema laburrak, trinkoak eta espanturik gabeak. Poeta heldutasunean.
Abe 09 14
Ernesto Pratekin Orpoz orpo nobelaz jardungo dute abenduaren 9an (asteartea) 19:30ean Iruñeko Katakraken.
Abe 09 14
Miren Agur Meaberekin Kristalezko begi bat nobelaz ariko dira abenduaren 9an (asteartea) 18:30ean Iurretako kultur etxean.

Abe 09 14
Lander Garrorekin Gerra txikia nobelari buruz solas egingo dute abenduaren 9an (asteartea) 18:30ean Segurako kultur etxean.

Abe 09 14
Jon Miranderen Haur besoetakoa nobelaz jardungo dute abenduaren 9an (asteartea) 18:00etan Zumaiako Alondegian.
Abe 09 14
Miren Agur Meaberekin Kristalezko begi bat nobelaz berba egingo dute abenduaren 9an (asteartea) 16:00etan Lekeitioko Eskolan.

Abe 08 14
Ana Jakak Ez zen diruagatik nobela aurkeztuko du abenduaren 8an (astelehena) 18:30ean Durangon, Ahotsenean, solasaldien karpan.
Abe 08 14
Elias Canettiren Mihia aske aurkeztuko du Ibon Uribarrik abenduaren 8an (astelehena) 17:00etan Durangon, Ahotsenean, solasaldien karpan.
Abe 08 14
Eider Rodriguezek Itsasoa da bide bakarra saiakera aurkeztuko du abenduaren 8an (astelehena) 13:30ean Durangon, Ahotsenean, solasaldien karpan.
Abe 08 14
Irati Goikoetxeak Andraizea liburua aurkeztuko du abenduaren 8an (astelehena) 12:00etan Durangon, Ahotsenean, solasaldien karpan.
Abe 08 14
Jon Arretxek Hutsaren itzalak nobela aurkeztuko du abenduaren 8an (astelehena) 11:15ean Durangon, Ahotsenean, solasaldien karpan.
Abe 07 14
Garazi Kamiorekin Orube abandonatuak nobelaz jardungo dute abenduaren 7an (igandea) 18:30ean Durangon, Ahotsenean, solasaldien karpan.
Abe 07 14
Ana Urkizak Mamuak ipuin liburua aurkeztuko du abenduaren 7an (igandea) 17:45ean Durangon, Ahotsenean, solasaldien karpan.
Abe 07 14
Hasier Larretxeak Larremotzetik liburua aurkeztuko du abenduaren 7an (igandea) 16:15ean Durangon, Ahotsenean, solasaldien karpan.