Abe 29 14
Kapital publikoa Durangon
Jose Luis Otamendik Kapital publikoa errezitaldia egingo du abenduaren 29an (astelehena) 19:00etan Durangoko Hitz liburu-dendan.

Abe 29 14
Jose Luis Otamendik Kapital publikoa errezitaldia egingo du abenduaren 29an (astelehena) 19:00etan Durangoko Hitz liburu-dendan.

Abe 26 14
Imanol Epeldek “Etxepare rap” eskainiko du abenduaren 26an (ostirala) 22:30ean Zumaiako Torreberri gaztetxean.
Abe 26 14
“Pobresiak” errezitaldia izango da abenduaren 26an (ostirala) 22:30ean Soraluzeko gaztetxean.
Abe 24 14
2014ko azaroaren 29an zendu zen Mark Strand poeta estatubatuarra. Poeta eta pintorea, pintorea eta poeta, absentziari kantatu izan dion idazlea. Kanadan jaioa eta AEBetan hazia, hainbat urte Hego Ameriketan eta Espainian bizi izan bada ere. Haren obra poetikoan oroiminak toki handia du, eta euskarara Kirmen Uribek ekarri duen poema luzea ere halako begirada da, aitari egindako eresia. Hemen daukazu.
Abe 24 14
Aliatuak aitzina omen doaz gerra-toki orotan. Alemanek xafraldi gaitzak hartu omen dituzte bai Belgikako bai Poloniako fronteetan. Aste honetako Eskualduna-k tarte zabala eskaintzen dio Poloniako fronteei. Errusiak aurre egin die Alemaniari Varsovia aldean eta Austriari Krakovia inguruan. Ingelesek nagusi darraite itsasaldean eta bestalde, Afrikako iparraldea ari dira bereganatzen, Egipto ingelesen esku eta Maroko Frantziarenean geratu dira. Serbia beti gerran, turkoen kontra, bulgariarren kontra, orain austriarrei hartu die aurre. Serbiarrak sorlekuari atxikiak dira. Eskualduna Alemania eta Turkiaren arteko adiskidantzaz trufatzen da, Turkiak Van der Goltz alemaniarra jarri omen du armada zuzentzen, aleman bat fedegabeen buru. Suitzan aldiz katoliko bat hautatu dute lehendakari, Motta Frantziaren aldeko jotzen du kazetak. Ez da poesiarik falta aste honetakoan, Gauberri armadetan bertsoak lekuko, eta ohi den gisara balentria bat pausatzen digu Eskualduna-k, Ekialdeko Pirinioetako Filipe soldadoaren egina aurreko astean loriatu zuen J.P. Bergararen balentriaren pare jartzen baitu.
Abe 20 14
Joxan Artzeren poemez errezitaldia egingo dute Asier Sarasolak eta Oier Guillanek abenduaren 20an (larunbata) 20:00etan Lezoko Gezala auditorioan. Musika. Bide Ertzean.
Abe 20 14
Itxaro Bordak, Danele Sarriugartek eta Kattalin Minerrek “Literatura, sexualitatea eta feminismoa” mahai-inguruan solas egingo dute abenduaren 20an (larunbata) 16:30ean Donostiako Tabakaleran.
Abe 20 14
Virginia Woolf idazleari buruzko hitzaldia egingo dute Ana Moralesek eta Itziar Diez de Ultzurrunek abenduaren 20an (larunbata) 10:00etan Literatura Eskolan, Txantreako Euskaldunon Biltokian.
Abe 19 14
Mikel Peruarenak Su zelaiak nobela aurkeztuko du abenduaren 19an (ostirala) 20:00etan Hernaniko Bodega tabernan.

Abe 19 14
Annie Ernauxen Gertakizuna nobela aztertuko dute abenduaren 19an (ostirala) 20:00etan Iruñeko Katakrak-en.
Abe 19 14
Patrick Modianoren Udaberri alua nobela aztertuko dute abenduaren 19an (ostirala) 19:30ean Eako Eskolondoko liburutegian.
Abe 19 14
Fermin Etxegoienek Eutsiko diogu? elkarrizketa liburua aurkeztuko du abenduaren 19an (ostirala) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.
Abe 18 14
Castillo Suarezen Urtebetetze festa poema liburuaz jardungo dute abenduaren 18an (osteguna) 20:00etan Gasteizko Ignacio Aldecoa kultur etxean.
Abe 18 14
Natalia Ginzburgen Gure etxeko aitormena nobela aztertuko dute abenduaren 18an (osteguna) 19:30ean Zarauzko Garoa liburu-dendan.
Abe 18 14
Bernardo Atxagaren Nevadako egunak liburuaz jardungo dute abenduaren 18an (osteguna) 19:00etan Sopelako Kurtzio kultur etxean.