Urt 14 15

Geltokiak edo helduta entzuteko abestiak Ordizian

Goiatz Labandibarren Geltokiak edo helduta entzuteko abestiak liburuaz ariko dira urtarrilaren 14an (asteazkena) 19:00etan Ordiziako Barrena jauregian.

Urt 14 15

Lotsaizuna Leitzan

J.M.Coetzeeren Lotsaizuna nobela aztertuko dute urtarrilaren 14an (asteazkena) 18:30ean Leitzako liburutegian.

Urt 14 15

Domingo Agirreren Ni eta ni

Euskal-Esnalea aldizkariak esklusiba gisa argitaratu zituelako dauzkagu eskura gaur Domingo Agirre “ohiturazko” nobelagile politikoaren Ni eta ni amaitubako nobelaren aurreneko bi kapituluak. Santi Onaindiaren arabera, hil aurretxoan erre zuen egileak berak burutua zeukan nobela hau. Ez dakigu zergatik. Bi atalok aditzera ematen dutenez, ezinezko edo galdutako maitasuna dateke gertakarien haria, gure Erdi Aro gatazkatsu hartan kokatua. Agirrerik Agirreena irakur genezake honakoan, anaforaz, pleonasmoz eta sinonimiaz beteriko deskripzioetan, pertsonaia nagusi eta azpikoen arteko kontrastean eta egilearen beraren fikzioaren erdiko presentzian irakurleon laguntzaile. Tamala da erre izana, gaur egun hain aparrean dabilen nobela historikoaren aurrekari zatekeen. Eta eredu, zenbaitentzat.

Urt 13 15

Xabier Montoiarekin berbetan Soraluzen

Xabier Montoiarekin solas egingo dute urtarrilaren 13an (asteartea) 19:00etan Soraluzeko Gaztelupe tabernan.

Urt 13 15

Kapital publikoa Donostian

Jose Luis Otamendik Kapital publikoa errezitaldia egingo du urtarrilaren 13an (asteartea) 19:00etan Donostiako Garoa KulturLaben.

Urt 12 15

Intimitatea Ermuan

Hanif Kureishiren Intimitatea aztertuko dute urtarrilaren 12an (astelehena) 19:30ean Ermuako liburutegia.

Urt 12 15

Hori da umorea, maisu Igorren

Mo Yanen Hori da umorea, maisu aztertuko dute urtarrilaren 12an (astelehena) 17:00etan Igorreko kultur etxean.

Urt 08 15

Frankenstein Basaurin

Mary Shelleyren Frankenstein nobela aztertuko dute urtarrilaren 8an (osteguna) 19:00etan Basauriko Pozokoetxe kultur etxean.

Urt 07 15

Erraiak Durangon

Danele Sarriugarteren Erraiak nobelari buruz jardungo dute urtarrilaren 7an (asteazkena) 19:30ean Durangoko liburutegian.

Danele Sarriugarte

Urt 07 15

Gerla Handia: Bihotza eta zentzua iskiluak baino

Bi bakeak galdegin ditu Eskualduna-k, kanpokoa zein barnekoa, Alemaniarekikoa zein frantsesen artekoa eta bizkitartean “oraino bethi aitzinatuz goazi” diosku kazetak, baina era berean gaztigatu, “gezurrez neke baita luzara triparen bethetzea”. Bada beste galderarik aste honetakoan, Zertako? Aleman eta frantses soldaduek eguberri garaian zenbait tokitan menia moduko bat adostu dute eta elkarrekin aritu dira solasean eta kantuan, janaria ere elkarri eman diote, adiskidantza hau ez du begi onez ikusten Eskualduna-k. Aspaldi ez genuen Kirikiñoren berri, aste honetakoan, Batxik Glasgow hiritik berritu dizkionak pausatu eta xalo-xalo Batekotown-go The Gizurting Herald izparringiko berri bat itzuli digu, nonbait, Alemanek Konstantinopoliko atsoen eta txakurren arkakuxo azkarrak erabili omen dituzte errusiar soldaduen kontra.

Urt 06 15

Gazteluren gaueko oihuak

Bigarrenez irabazi zuen Gazteluk Irun Saria Gauean oihu poemekin (CAP, 1972). Hitza, herria eta gizona ditu kantagai jesuitak: egoeraren gogorra eta Arestiren itzal luzea. Arestiren “ni” hura ni kolektiboa zela ohartarazi zuen Joxe Azurmendik zorrotz. Hezur-mamizkoa ere bazen ordea, kezka eta arazo pertsonalak azaltzen zituena, identifikazio bat sortuz. Talentua gorabehera, gizon korrientearen presentzia horrek alde handia ezartzen du Arestiren eta poesia soziala egin zuten gehienen artean. Esan liteke Arestik, kolpeak eman eta hartzeko zeukan ahalmenarekin, zinezkotasun bat eman ziola poesiari. Tamalez, zinezkotasuna zintzotasun bihurtu zuten epigonoek Aresti bera bizi zela, gure literaturak izan duen hainbatgarren aro “ondraua” ekarriz, Unamunoren berbetan esatearren. Gauean egiten genuen oihu, Arestik egun argiz eta kale okerretan.

Urt 05 15

Joxe Austin Arrietaren Trankart

Xaribari-aire gisa aurkezten digu Joxe Austin Arrietak Trankart antzerki-lana. Xaribari-aire eta ahaireko pieza, hiru agerralditan Koldo eta Mikel presoen eta Amaia eta Nathalieren amen eta haien seme-alaben gorabeheren berri izango dugu, vis-a-vis bisita berezi batean, pertsonak eta pertsonaiak nahasian dakartzan antzezlan honetan, obra barneko obra ere baduena. Osorik irakur dezakezu Armiarman Arrietaren lan argitaragabe hau.

Urt 01 15

Gerla Handia:
Harrabotsak ez du hiltzen

Ahulena omen da azkarrena, gisa horretan nahi du Eskualduna-k goratu Belgikak gerran erakutsi kuraia. Anitz diru ari dira gastatzen gerraren kari, eta kazetaria dirua nondik? galderari erantzuten ahalegintzen da. Zergak ez omen dituzte goitituko, baina nola lortu gerra sustengatzeko behar den dirutza?  “Ithurri ttipiak bilhakatuz itsaso” dugu Frantziako Gobernutik eman duten arrapostua. Jean Saint Pierrek kolpatu, preso edota hil diren soldaduen berri ematen digu. Gerra hasi zenez geroztik 489.733 soldado frantses dira kolpatuak, gainera gehienak sendatzen omen dira eta “arras guti” dira hilak, 12.144. Frontean zortziehun metro zilo erreka irabazi omen dituzte aliatuek, eta alemanen azantza handia bada ere, harrabotsak ez duela hiltzen gaztigatzen digute, “nahi dugunean xehatuko ditugu” esatera ausartu da berriemaileak. Bestalde, sukar ustelaren kontrako txertoa jarri omen diete euskaldunak diren ejerzitoko soldaduei. Euskaldunak eguberriaren prestaketan omen ziloetan.

Abe 30 14

Zuri-beltzeko argazkiak Donostian

Arantxa Urretabizkaiarekin Zuri-beltzeko argazkiak liburuaz mintzatuko dira abenduaren 30ean (asteartea) 19:00etan Donostiako Kaxildan.

Abe 30 14

Joan Vinyoliren hamar poema

1914ko uztailaren 3an Barcelonan jaioa, aurten gogoratu da Joan Vinyoli poetaren mendeurrena. Carles Riba eta R.M. Rilkeren poetikaren jarraitzaile, errealitatean iltzatutako poesia existentzialista eta metafisiko baterantz egingo du, batik bat 1970eko hamarkadatik aurrera, 1984an zendu zen arte. 500etik gora poema argitaratu zituen, hona hemen haietako batzuk, Aritz Galarragak euskaratuak.

Agenda

Efemerideak

Kritikak