Ots 04 15

Sechu Senderen
Sorgin ehiztaria

2012an ezagutu genuen Sechu Sende idazle galiziarra euskaraz, Made in Galiza narrazio bildumaren bitartez. Orain, Txerra Rodriguezek euskaratuta, haren prosaz gozatzeko aukera berria dago Sorgin ehiztaria narrazio luzearen bitartez. Herri hustuak, emigrazioa eta jazarpen politikoa nahasten dira Kaliforniaraino eramango gaituen istorio hunkigarri honetan.

Ots 03 15

Apirila Eibarren

Iñigo Aranbarrirekin Apirila nobelari buruz jardungo dute otsailaren 3an (asteartea) 19:00etan Eibarko liburutegian.

Urt 30 15

Autoa Iruñean

Harry Crewsen Autoa nobela aztertuko dute urtarrilaren 30ean (ostirala) 20:00etan Iruñeko Katakrak-en.

Urt 29 15

Frankestein Gasteizen

Mary Shelleyren Frankestein nobela aztertuko dute urtarrilaren 29an (osteguna) 20:00etan Gasteizko Ignacio Aldecoa kultur etxean.

Urt 29 15

Nevadako egunak Lizarran

Bernardo Atxagaren Nevadako egunak nobelari buruz solas egingo dute urtarrilaren 29an (osteguna) 19:30ean Lizarrako liburutegian.

Urt 29 15

Ez zen diruagatik Algortan

Ana Jakaren Ez zen diruagatik nobelaz mintzatuko dira urtarrilaren 29an (osteguna) 19:30ean Algortako Villamonte kultur etxean.

Urt 29 15

Erraiak Getarian

Danele Sarriugarterekin Erraiak nobelaz ariko dira urtarrilaren 29an (osteguna) 18:30ean Getariako Saiaz hotelean.

Danele Sarriugarte

Urt 29 15

Gerla Handia: heretikoak katolikoen kontra

Eskualduna-ren aburuz frantsesen erlijioa omen da alemanen etsairik gehienetariko bat. Nonbait, Alemaniako katolikoek, katoliko baino prusiarrago dira. Aste honetan ere “aitzina” da kazetan gehien-gehien errepikatzen den hitza. Bestalde, negu beltz eta ustel honetan artilleriaren lan ederra nabarmentzen du  Gobernuak diru gutxiago bildu du zergen kontura, itxuren arabera gerra honek ez dezake iraun heldu den negu arte, hori dela eta harrigarria egiten zaigu Zerbitzarik aipatu hau “bake iraunkor batentzat, batere ez litzaukuke sobera, hemen bertze sei ilabetheren iragaitea.” Errumania eta Italiaren jokamoldeak aztertzen ditu, baina Aita Sainduaren hitzak epelak edota zuhurrak izan ote diren ez du ebazten kazetak. Erromakoak ez du Alemania aipatu ere egin. Jean Saint-Pierrek bildu duenez marokiarrak algeriarrak baino gerlari hobeak omen. Bi salaketa dakarzkigu Kirikiñok Euzkadi-n, bata alemanen txakurkerien kontrakoa eta bestea ustezko “itxaspe-ontziak” direla kausa doitxiarren alde ari diren bertako egunkarien jokamoldea agerian uzten duena.

Urt 28 15

Kristalezko begi bat Azkoitian

Miren Agur Meaberen Kristalezko begi bat nobelari buruz ariko dira urtarrilaren 28an (asteazkena) 19:30ean Azkoitiko liburutegian.

Urt 28 15

Zaindari ikusezina Zarautzen

Dolores Redondoren Zaindari ikusezina nobela aztertuko dute urtarrilaren 28an (asteazkena) 18:30ean Zarauzko liburutegian.

Urt 28 15

Xabier Kintanaren astinduak

Behin batean (Kriselu, 1972) ipuin bildumak liburu gutxik bezala harrotu zuen gure intelligentsia zuhurraren arima minbera. Kritika gogorrak jaso zituen Xabier Kintanak, irainak ere bai, zintzotasun historikoa errespetatzen ez zuelako. Tituluak berak ordea, “Behin batean”, aski garbi gaztigatzen zuen barnekoa fikzioa zela oroz lehen. Bost ipuin leku eta kultura urrunetan kokatuak dira, bi Euskal Herrian. Biotako bat, Ukronia, egun EAE dukegun lurralde hipotetiko baten deskribapena da, EAJ izeneko alderdia eta euskara sabindarra nagusi, botere autoritarioaren jabe. Ez zioten barkatu Kintanari ez umorea, ez ausardia, ez fabulatzeko ahalmena. EAJz trufatzen zen! Traizioa! Euskaltzaindiaz ere bai! Eskandalua! Xabier Kintanaren ipuinok, besteak beste, munduaren eta gizakion hipokrisia dute jomuga, espantuzko kritikak, zeharbidez eta nahi gabe, agerian utzi zuen gisan. Haizeberritu ederra gure literatura txepelari.

Urt 27 15

Itsasoa da bide bakarra Durangon

Eider Rodriguezekin Itsasoa da bide bakarra liburuaz ariko dira urtarrilaren 27an (asteartea) 19:00etan Durangoko Arte eta Historia Museoan.

Urt 27 15

Amaren heriotzak libreago egin ninduen Lasarten

Mari Luz Estebanekin Amaren heriotzak libreago egin ninduen poema liburuaz mintzatuko dira urtarrilaren 27an (asteartea) 19:00etan Lasarteko Villa Mirentxun.

Urt 27 15

Kapital publikoa Soraluzen

Jose Luis Otamendik Kapital publikoa errezitaldia egingo du urtarrilaren 27an (asteartea) 19:00etan Soraluzeko Gaztelupe tabernan.

Urt 27 15

Literatura Unibertsaleko liburu berriak

Hermann Hesseren Siddhartha, Françoise Saganen Tristezia, zer berri, Rebecca Westen Soldaduaren itzulera eta Marguerite Durasen Samina nobelak aurkeztuko dituzte urtarrilaren 27an (asteartea) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.

Agenda

Efemerideak

Kritikak