Mar 04 15

Ez tiro egin anbulantziei, Mikel Ayllon

Mikel Ayllonek Ez tiro egin anbulantziei liburua aurkeztuko du martxoaren 4an (asteazkena) 10:30etan Donostiako Elkar aretoan.

Mar 03 15

Zure hatzaren ez galtzeko Ondarroan

Itxaro Bordak Zure hatzaren ez galtzeko poema liburuan oinarritutako errezitaldia egingo du martxoaren 3an (asteartea) 20:30ean Ondarroako Beikozinin.

Mar 03 15

Biribilgune Donostian

Katixa Dolhare-Zaldunbideren Biribilgune nobelaz mintzatuko dira martxoaren 3an (asteartea) 19:30ean Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.

Mar 03 15

Fikzioaren izterrak Eibarren

Ur Apalategiren Fikzioaren izterrak ipuin liburuaz jardungo dute martxoaren 3an (asteartea) 19:00etan Eibarko liburutegian.

Mar 03 15

Mahai-ingurua Bilbon

Joseba Sarrionandiaren kantuez mahai-inguruan solasean izango dira Harkaitz Cano eta Maialen Lujanbio martxoaren 3an (asteartea) 19:00etan Bilbon, Euskaltzaindian.

Mar 01 15

Urari ostutako poemak Oñatin

Urari ostutako poemak errezitaldia egingo du Pako Aristik martxoaren 1ean (igandea) 18:00etan Oñatiko gaztetxean.

Mar 01 15

Jose Manterolaren hiru lan

Jakintza ekiteko tresnatzat zeukan foruzale ilustratua izan zen Jose Manterola: lege zaharra, tradizioa eta hizkuntza Euskal Herria hondamenetik ateratzeko oinarri ideologikoak ziren (Jainkoa lagun, noski). Oso gazterik nabarmendu zen polemista bezala hemen eta Madrilen. Diario de San Sebastián egunkariko zuzendari zelarik “¡Los fueros han muerto! ¡Vivan los fueros!” argitaratu zuen 1876ko uztailaren 21ean. Institutuko katedra kendu zioten. Hegoaldeko lehen kantutegia biltzeari lotu zen orduan, lan eredugarria. Campionek Iruñean eginaren miresle, Euskal-Erria aldizkaria sortu eta zuzendu zuen Gipuzkoako kultur elitea bilduz (1880), luze iraungo zuen ildoa urraturik. Post tenebras spero lucem laudorio antzezgarriak Ama Euskadi azaldu aurreko Ama Euskerak suposatu zuen sinboloa erakusten digu; Munduko esamesak Manterolak bertsolaritzari zion abegiaren froga polita da; Gizon beharra eta aberats zikotza alegia morala, gure lehen ipuin modernoa dateke.

Ots 28 15

Alkasoroko Benta Ondarroan

Mikel Tabernaren Alkasoroko Benta nobelaz berba egingo dute otsailaren 28an (larunbata) 12:00etan Ondarroako liburutegian.

Ots 27 15

Errezitaldia Oñatin

Markel Ormazabalek eta Oier Gonzalezek “Burdin hariak eta plastikozko koilarak” errezitaldia egingo dute otsailaren 27an (ostirala) 20:00etan Oñatiko gaztetxean.

Ots 27 15

Munduko Poesia Kaierak Iruñean

Maria-Merçé Marçal eta Emily Dickinson poeten antologia kaierez jardungo dute otsailaren 27an (ostirala) 20:00etan Iruñeko Katakrak-en.

Ots 27 15

Dallloway andrea Ean

Virginia Woolfen Dallloway andrea aztertuko dute otsailaren 27an (ostirala) 19:30ean Eako Eskolondo liburutegian.

Ots 26 15

Hobe kontatzen ez badidazu Gastezien

Hobe kontatzen ez badidazu ipuin antologiaz ariko dira otsailaren 26an (osteguna) 20:00etan Gasteizko Ignacio Aldecoa kultur etxean.

Ots 26 15

Hoben-ordaina Lizarran

Ian McEwanen Hoben ordaina nobela aztertuko dute otsailaren 26an (osteguna) 19:30ean Lizarrako liburutegian.

Ots 26 15

Mahai-ingurua Andoainen

Laura Mintegi eta Hedoi Etxarte “Adierazpen askatasunaren hari muturrak” gaiaren inguruan mintzatuko dira otsailaren 26an (osteguna) 19:00etan Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean.

Ots 26 15

Miguel Hernandez Bilbon

Miguel Hernandez kantuz” errezitaldia eskainiko du Josu Landak Munduko Poesia Kaierak bilduman argitaratutako antologiaren harira otsailaren 26an (osteguna) 19:00etan Bilboko Café Bilbaon.

Agenda

Efemerideak

Kritikak