Api 15 15
Arimen maisua Leitzan
Irene Nemirovskiren Arimen maisua nobela aztertuko dute apirilaren 15ean (asteazkena) 18:00etan Leitzako liburutegian.
Api 15 15
Irene Nemirovskiren Arimen maisua nobela aztertuko dute apirilaren 15ean (asteazkena) 18:00etan Leitzako liburutegian.
Api 14 15
Jose Luis Otamendirekin Kapital publikoa poema liburuaz solas egingo dute apirilaren 14an (asteartea) 19:30ean Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.

Api 14 15
Danele Sarriugarteren Erraiak nobelari buruz jardungo dute apirilaren 14an (asteartea) 19:00etan Eibarko liburutegian.

Api 14 15
Annie Ernauxen Pasio hutsa liburuaz jardungo dute apirilaren 14an (asteartea) 18:00etan Zumaiako Alondegian.
Api 13 15
2015eko apirilaren 13an zendu dira bi idazle handi, Eduardo Galeano eta Gunter Grass. Nobel sari alemanak baditu euskaratuta bi lan, Katua eta sagua (Ibaizabal, 1994) eta Batzarra Telgten (Alberdania, 2002). Maisu uruguaitarrak, berriz, Istorio hiperlaburrak (Erein, 1995), Hitz ibiltariak (Txalaparta, 2000) eta Ispiluak (Txalaparta, 2013). Hiltzeko egunaz gain, aurkitu diegu beste elementu komunik: biek izan zuten aipagai bi aste barru urteurrena izango den Gernikako bonbardaketa. Nire mendea liburuko pasarte batean Grassek, eta Ispiluak eta Boca del Tiempo liburuetako banatan Galeanok. Hementxe eskaintzen dizkizuegu hirurak.
Api 13 15
Danele Sarriugarterekin Erraiak nobela izango dute berbagai apirilaren 13an (astelehena) 19:00etan Santurtziko Mamarigako kultur gunean.
Api 09 15
Gu jendeago gara. Atxiko direnen bizi baldintzak aletzen ditu Eskualduna-k. Frantzian aleman presoek maniarik ez baina behar duten guzia dute eskura, Alemanian aldiz, oro da bortxa, alemanendako frantsesa sortzetikako etsaia baita. Ez dezala irakurleak gal jatorri ezberdineko presoen jokaera aztertzean kronikariak ondorioztatzen duena. Bestalde Felix Heguy Arrosako apez gazteak Berlin ondoko Zossen presondegiko bizimodua lehen eskutik berritu digu. Alemanian preso den euskaldun batek gutuna igorri dio familiari, ezin izan du euskaraz idatzi, baina esaldiren bat isuri zaio, hona horietako bat, “Egor azue ogi bat aste guziez”. Baina oro ez da lanturua, bular guziz Biba alemanak! egin du oihu Eskualduna-k, armada alemana jaioa da itsasontziak hondoratzeko arteak hedatzen, baina honetan sei ontzi aleman suntsitu ditu. Gilen antikristoa bertso-sorta irakur dezakezu kazetan. Kirikiñok dioskunez jateko gauza urri dabil Dotxerrian eta bere kronikan ingelesen gizontasunaz, alemanen ankerkeriaz eta zenbait politikari espainiarrek lelokeriak esateko duten joeraz mintzo zaigu.
Api 08 15
Orain hogeita hamar urte hildako Paben Loidi (1909-1985) Olerti Egunetan azaldu zen aurrenekoz plazara 1934an, bertsoaren eta olerkiaren arteko lanetarako zen “euzko poemak” atalean aurreneko saria jasorik Orioko umezurtza hamabi zatiko poemarekin. Gerrak eta gerraondoak eten zuten garapen posiblea: olerkaria gabe, bertsogile txukun ugarien arteko bat dugu Paben Loidi gaur. Gerra bezperetan apaiztua, frankisten eliteko tropetan izan zen kaperau, Regulares izenekoetan, bortxazko. Gerra amaiturik, eta 1945ean Igeldora bidali zuten arte, Karrantzako Aldeacueva eta Sierra herrixketako apaiz eduki zuten. Han bizitutakoen oroitzapen interesgarria utzi zigun aste honetan eskaintzen dizuegun Karrantzako izpiak bertso sailean.
Api 02 15
Erlijio ospakizunen egun hauetan, bestelako jainkoaren hitz batzuk dakartzagu Armiarmara. Ramon Valle-Inclanek 1919an eman zuen argitara Jainkoaren hitzak antzezlana, esperpento deitutako generoan gailurretako bat Buhame-argiak obrarekin batera. Ferietan dirua ateratzeko baliatzen duten Laureanotxo mutiko idiota bere senideetatik nork edukiko sesioaren ingurukoak dakartzan tragikomedia da Jainkoaren hitzak, eta Gabriel Arestik euskaratu zuen, 1963an, eta gerora Susa argitaletxeak 1986an egin zuen Arestiren lanen argitalpenean plazaratu zuen.
Api 02 15
Berriz ere gerla noiz finituko galdera pausatu digu Eskualduna-k. Noiz baino nola den amaituko du arrangura, ez du bake oker eta maingurik nahi, hobe aski luze joan dadin , etsaia osoki garaitu arte. Kazetak hamaikagarrenez alemanen ankerra agerian utzi du, batetik anaiaren hiltzea gutunean eta bestetik Jainkoa gurekin kantan, gerla honetan, alemanek egin demasak ikusirik Jainkoa beti Frantziarekin da. Ez alferrik, euskaldunak fedea erakusten ere nagusi dira. Alemania ahulduz doa eta aliatuak azkartuz, jeneral japoniar baten aburuz primadera honetan azken ukaldia emanen diote Alemaniari, “Euskaldunak, altxa bihotzak, udan gure herria, gure mendiak eta gure itsasoa ikusiko ditugu”. Errusiarren garaipen gaitza erdietsi dute Przmysl hirian eta frantziar gerlariek baso bat arno gehiago ukan dute errusiarren ohoretan. Eskasia ari dira nozitzen Alemanian, Frantzian aldiz Desclaux moltseroa itzalpean da. Zuberoako kronikan errefuxiatu belgikarrei legez eman beharreko diru-laguntzaz mintzo dira.
Mar 29 15
Markel Ormazabalek eta Oier Gonzalezek “Burdin hariak eta plastikozko koilarak” errezitaldia egingo dute martxoaren 29an (igandea) 20:00etan Azkoitiko Mataderoan.
Mar 28 15
Markel Ormazabalek eta Oier Gonzalezek “Burdin hariak eta plastikozko koilarak” errezitaldia egingo dute martxoaren 28an (larunbata) 15:00etan Besaingo gaztetxean.
Mar 27 15
Bernardo Atxagaren Txoriak kolpeka liburuaz berba egingo dute martxoaren 27an (ostirala) 19:30ean Eako Eskolondo liburutegian.
Mar 26 15
David Albahariren Götz eta Meyer liburua aztertuko dute martxoaren 26an (osteguna) 20:00etan Gasteizko Ignacio Aldecoa kultur etxean.
Mar 26 15
Uxue Apaolazaren Umeek gezurra esaten dutenetik ipuin liburuaz jardungo dute martxoaren 26an (osteguna) 19:30ean Lizarrako liburutegian.