maiatza 23 15
Zangotraba Hendaian
Juan Kruz Igerabideren Zangotraba nobelaz jardungo dute maiatzaren 23an (larunbata) 18:00etan Hendaiako Antoine Abadia aretoan.
maiatza 23 15
Juan Kruz Igerabideren Zangotraba nobelaz jardungo dute maiatzaren 23an (larunbata) 18:00etan Hendaiako Antoine Abadia aretoan.
maiatza 23 15
“Poesia feminismotik irakurtzen” hitzaldia egingo du Kattalin Minerrek maiatzaren 23an (larunbata) 10:00etan Literatura Eskolan, Gasteizko El Pilar kultur etxean.
maiatza 21 15
Adam Bodorren Artzapezpikuaren bisita nobela aztertuko dute maiatzaren 21ean (osteguna) 19:30ean Zarauzko Garoa liburu-dendan.
maiatza 21 15
Jose Luis Otamendiren Kapital publikoa poema liburuaz solas egingo dute maiatzaren 21ean (osteguna) 19:00etan Sopelako Kurtzio kultur etxean.

maiatza 21 15
Irati Goikoetxearen Andraizea ipuin liburuaz berba egingo dute maiatzaren 21ean (osteguna) 19:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.
maiatza 21 15
“Nobela beltza, errealitate beltza” mahai-inguruan solas egingo dute Jon Alonsok, Joserra Senarrek, Ivan Gimenezek eta Patxi Urrutiak maiatzaren 21ean (osteguna) 19:00etan Iruñeko Hizkuntza Eskolan.
maiatza 21 15
Ana Jakaren Ez zen diruagatik nobela izango dute mintzagai maiatzaren 21ean (osteguna) 18:30ean Bermeoko liburutegian.
maiatza 21 15
Literaturiak Zarautz hartuko du maiatzaren 28tik 31ra. Odolean daramagu lelopean, ardoa izango da aurten literatur ekitaldien hari gidaria: “Ardoa idazle askoren inspirazio iturri izan da historikoki, baina baita galbide ere. Asko dira ardoaren inguruan idatzitakoak. Era berean, ez dugu ahaztu behar zer-nolako garrantzia duen Euskal Herrian gastronomiak, jateak eta edateak, eta, horri lotuta, Zarautzek eta inguruak txakolinarekin egiten dion ekarpena”. Euskal literaturak herrigunea hartuko du hiru egunez, ekitaldi asko Modelo aretoan eskainiko dira, liburu berriak Garoa liburu-dendan aurkeztu eta liburu azoka izango da bi egunez Zigordia kalean. Hainbat idazlek hartuko dute parte Literaturian: Anjel Lertxundi, Arantxa Urretabizkaia, Harkaitz Cano, Itxaro Borda, Karmele Jaio, Jon Alonso, Danele Sarriugarte, Edorta Jimenez, Jule Goikoetxea… besteak beste.
maiatza 20 15
Arnaldur Indridasonen Hilobiko isiltasuna nobelaz berbetan ariko dira maiatzaren 20an (asteazkena) 19:30ean Leioako liburutegian.
maiatza 20 15
Jule Goikoetxeak, Leire Bilbaok eta Castillo Suarezek errezitaldia egingo dute maiatzaren 20an (asteazkena) 19:00ean Gasteizko Oihaneder-en.
maiatza 20 15
Julio Cortazarren Antologia apetatsua aztertuko dute maiatzaren 20an (asteazkena) 18:15ean Arrasateko Kulturaten.
maiatza 20 15
Gorka Trintxerpek bigarren poema bilduma zuen Ezten gorriak (Idatz, 1975). Eztenak ez min emateagatik, akuilagarri gisa baizik, eta gorriak ezinbestez sozialismoko plazan elkar topatuko bagenuen. Zentsurak bahitu zion Zorion baten zainak (Gero, 1972) hartan ageri ziren ildoen segida dugu bigarren hau, biluziagoa, zuzenagoa, baina egilearen nortasuna ezabatu gabe: maitasuna ageri da plusbalioaren eta alienazioaren artean, eta malenkonia tantak han-hemen aldarri gordinaren ondoan. Edertasuna eraikitzeko gogo handi batek gidatzen zituen eskua eta burua. Dena zegoen bestelakotzeko. Eta egiten ahal zuela sumatzen zuen belaunaldi berriak. Argitaletxe bat, esaterako, Idatz izan behar zuena. Eta halakoxea liburua bera, fisikoki: ezohikoa, apaina, marrazkiduna, eskurakoa, gordegarria. Garaiaren lekuko.
maiatza 19 15
“Erronkak euskal literaturan” mahai-inguruan solas egingo dute Iban Zalduak eta Laura Mintegik maiatzaren 19an (asteartea) 19:30ean Bilboko Bidebarrietako liburutegian. Moderatzailea: Pili Kaltzada.
maiatza 19 15
Jule Goikoetxearekin Tractatus poema liburuaz mintzatuko dira maiatzaren 19an (asteartea) 18:30ean Lasarteko Villa Mirentxun.

maiatza 19 15
Koldo Izagirreren Lorea Gernika, andrazko bat nobela iragartzeko irudi aurkezpena prestatu dute Imanol Zinkunegik eta Juanba Berasategik.