Ezten gorriak
Gorka Trintxerpe

Idatz, 1975

 

 

LIBURU POBRE BAT

 

      Sozialismoaren aurpegia lotsak dago!

      Ontzea borobiltzea bezela da, etsitzea bezela. Eta dudan hogeitazazpi urtetan ohartzen ari naiz, erreza dela, errezegia konformatzea. Erreza dela bere gisara egin gaituen elkartera gure buruak moldatzea eta zalantzazko lorpenen morrointzan gure grinak murgiltzea.

      Zaila zaigu gauza txikiek duten xamantari uko egitea; eta gure eguneroko hautaeren erabakiak harremanez, tratoz eta beldurrez borobiltzen ditugu.

      Galduak dira ia neratzat, jaio nintzenetikan ahalge batzuk, hainbeste eta hainbeste ahalge beste nonbait eta beste noizbait ahalak izan zitzaizkidakenak... Ito zidaten ene amets hura. Ito zidaten ezinaren ur izoztuetan eta zorionak ez dit zainik bota izan.

      Orain orduan baino zipotzagoa naiz, jenio txarregokoa; zirikatzea askotan atsegin zait, besterik deus egitea baino atseginago. Gorrotoa maitasuna baino atseginago izaten zaigun bezela...

      Baina hori dena ez garelako oharzen zeinen gutxi iraun dezakegun, zeinen gutxi egin dezakegun geure buruen bakartasun mugatu hontan.

      Herria maite duenari bejondaiola. Herriarengatik lan egiten duenari bejondaiola; eta bienbitartean biz gaitezen, iraun dezagun eta gure ondorekoak geure izatea lot dezaten...

      Liburuxka bau, ondorean etorriko diren beste hainbeste bezela,jar zazu gau mahaintxoan eta kuluxka tartetan bi arratsez irakur dezakezu; ondorean adiskidexeagoak izanen gara biok eta beharbada halakoren batean gure bizitzatako bidexkak topo eginen dute herriaren enparantzan... gure herria den soziedade honen sozialismoko plazan!

 

Ezten gorriak
Gorka Trintxerpe

Idatz, 1975