maiatza 28 15
Txanpaina, mesedez, Oier Santos
Oier Santosek Txanpaina, mesedez nobela aurkeztuko du maiatzaren 28an (osteguna) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Erein.
maiatza 28 15
Oier Santosek Txanpaina, mesedez nobela aurkeztuko du maiatzaren 28an (osteguna) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Erein.
maiatza 28 15
Lehenengo esalditik durduzarazi zituen hainbat Paul Nizanek 1931n, Aden Arabie bere lehen liburua plazaratu zuenean: “Hogei urte nituen. Ez diot inori esaten utziko bizitzaren adinik ederrena dela”. Idazle bainoago pentsalaritzat aurkezten da Paul Nizan, baina ukaezina da haren idatziek duten literatur balio handia. Intelektual konprometitua, 20 eta 30etako idazle giro ezkertiarreko kide izan zen: Aragon, Gide, Malraux, Rolland…, eta duela 75 urte Dunkerkeko guduan, II. Mundu Gerran, hil zen. Koldo Izagirrek ekarri dio euskarari Aden Arabie obraren hasierako zati bat.
maiatza 27 15
Joxemari Iturraldek Perlak, kolpeak, musuak, traizioak nobela aurkeztuko du maiatzaren 27an (asteazkena) 19:00etan Ibarrako kultur etxean.
maiatza 27 15
Xabier eta Martin Etxeberria Gizon gogorraren sekretua nobelaz mintzatuko dira maiatzaren 27an (asteazkena) 19:00etan Iruñeko Karrikirin.
maiatza 27 15
Garazi Kamiorekin Orube abandonatuak liburuaz mintzatuko dira maiatzaren 27an (asteazkena) 19:00etan Tolosako kultur etxean.
maiatza 27 15
Bernardo Atxagak irakurraldia egingo du maiatzaren 27an (asteazkena) 19:00ean Gasteizko Oihaneder-en. Musika: Anari.
maiatza 27 15
Irati Jimenezen Atsekabe zaitut liburuaz mintzatuko dira maiatzaren 27an (asteazkena) 18:30ean Zarauzko liburutegian.
maiatza 27 15
Iñaki Zabaletaren 110. Street-eko geltokia nobelaren irakurraldi jarraitua egingo dute maiatzaren 27an (asteazkena) 14:00etan hasita Hendaiako Mediatekan.
maiatza 27 15
Lorea Gernika, andrazko bat nobela berria aurkeztuko du Koldo Izagirrek maiatzaren 27an (asteazkena) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko Mandas aretoan. Argitaletxea: Susa.

maiatza 26 15
Oier Guillanek eta Rafa Ruedak “Munduaren neurria” errezitaldi musikatua eskainiko dute maiatzaren 26an (asteartea) 19:30ean Donostiako Ernest Lluch kultur etxean.
maiatza 26 15
“Nazioaren alegoria Gabriel Arestiren poesian” gaia jorratuko du Josu Bijuescak maiatzaren 26an (asteartea) 17:30ean Bilbon, Deustuko Unibertsitatean.
maiatza 26 15
Hiru bider ezkondu zen Lorea Gernika, eta beste horrenbesteko banantzeen edo alarguntzeen ondorioz –ez dago garbi– nahikoa eusko bildu ahal izan du bizimodu erosoan laketzeko. “Hortxe kokatu dut protagonista” azaldu digu Koldo Izagirrek, “mundua ulertzeko arazoekin, hunkiberatasunean, alegia, gizonezkook emakumea kondenatu izan dugun topikoan”. Lorea Gernika, andrazko bat nobela sarean osorik emana duzu jendaurrean aurkeztua izan aurretik. “Topikotik irteteko Lorea Gernikak egin dituen saioen bilduma da liburu hau”. Umorea eta malenkonia.
maiatza 26 15
Karlos Linazasorok Literatura hiztegi tekniko laburra aurkeztuko du maiatzaren 26an (asteartea) 10:30ean Donostiako Elkar aretoan.
maiatza 25 15
“Gabriel Arestiren lana eta bizitza” hitzaldia eskainiko du Xabier Monasteriok maiatzaren 25ean (astelehena) 17:30ean Bilbon, Deustuko Unibertsitatean. Musika: Rafa Rueda.
maiatza 25 15
Luis Gardek Ehiztariaren isilaldia nobela aurkeztuko du maiatzaren 25ean (astelehena) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Pamiela.