Eka 24 15

Zinezko poeta

Maiteño (Kutxa, 1974), Xabier Azurmendik eman zigun bigarren poema bilduma, lehenagoztik —Izatearen malura (Gero, 1971)— ezagutarazi zizkigun kezketan eta moldeetan taxutua da. Asun zauri zaion Maiteño delakoa Jainkoa du. Min maite horretan bizi da Jainkorik ez balitz landareak behar duen hezetasuna bihurtu nahi lukeen apaiza. Naturak laguntzen dio ilunekoak argitaratzen, hartatik ekartzen du eraikuntzarako materiala, “masusta beltza baino trixteagoko bihotza” bezalako irudi delikatuekin. Batzuetan aski du deskripzio xumea giroa sortzeko, errekaren abaila, piku  hostoaren latza, barne egoera adierazteko. Espanturik gabeko arrangura existentziala da berea, eta ez esangura bakarrekoa: bihar edo etzi ezingo da konpondu huts hau, baina saiatzen ahal gara bizitzen “tente, Intxorta guda ostean bezala”. Bizi zelarik aipamen handirik jaso ez bazuen ere, zinezko poeta izan zen Xabier Azurmendi (1935-1996).

Eka 22 15

Jean Joseph Rabeariveloren bost poema

Erreka jotako familian sortua, ozta jesarri ahal izan zuen eskolan. Inprimategi batean aurkitu zuen akulturazioa gainditzeko modua, frantses okupatzaileen literatura irentsiz. Alabaina, malgatxez publikatu zituen bere lehen idatziak. Ez zuen inoiz galdu herri hizkuntzak zekarkion ondare poetikoa. Bizitza kaotiko baten erdian, hiru mila folio bete utzi zituen bi hizkuntzetan. Poemak, prosa poetikoak eta egunkari bat, izugarria, heriotzaren azken unea arte: zianuroa edan dut oraintxe azukrearekin, etzan egin naiz. Frantsesentzat ez zen aski zuri, herritarrentzat ordea frantximanta zen. Urradura horrek ere izan zuen zer ikusia egitate garratz hartan, bere heriotza bazterketa salatzeko garrasia ere izan zen. Rabearivelok modernitatea ekarri zuen Madagaskarrera Baudelaire eta Rimbauden ondotik ibili ondoren indar handiz eraiki zuen obra pertsonalarekin. XXI. mende honetan hasi dira Parisen “lehen idazle afrikar frankofonoa” omen denaren obra osoa argitaratzen. Hona bost poema, hurrengo batean ekarriko dugu sortatxoa malgatxez idatzi zuenetik.

Eka 19 15

Bi urtetako kronika fakultatiboa Iruñean

Joan Mari Irigoienen Bi urtetako kronika fakultatiboa poema liburuaz ariko dira ekainaren 19an (ostirala) 20:00ean Iruñeko Zaldiko-Maldikon.

Eka 19 15

Hain gutun luzea Ean

Mariama Baren Hain gutun luzea aztertuko dute ekainaren 19an (ostirala) 19:30ean Eako Eskolondon.

Eka 19 15

Ordaina, Philip K. Dick

Philip K. Dicken Ordaina ipuin liburua aurkeztuko du Aritz Gorrotxategik ekainaren 19an (ostirala) 11:30ean Donostiako Elkar aretoan. Argitaletxea: Meettok.

Eka 18 15

Samina Zarautzen

Marguerite Durasen Samina nobela aztertuko dute ekainaren 18an (osteguna) 19:30ean Zarauzko Garoa liburu-dendan.

Eka 18 15

Ezer ez Tolosan

Janne Tellerren Ezer ez nobelaz ariko dira ekainaren 18an (osteguna) 19:00etan Tolosako kultur etxean.

Eka 18 15

Itsasoa da bide bakarra Larrabetzun

Eider Rodriguezen Itsasoa da bide bakarra saiakerari buruz berba egingo dute ekainaren 18an (osteguna) 19:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.

Eka 18 15

Zorion handiegia Getarian

Alice Munroren Zorion handiegia ipuin liburuaz ariko dira ekainaren 18an (osteguna) 18:30ean Getariako Saiaz hotelean.

Eka 18 15

Gerla Handia:
Umezurtzen nonbrea

Gerlak anitz umezurtz utzi ditu pausaleku orotan. Eskualduna-ren aburuz bilatu behar da zer egin “Umezurtzen nonbrea bederen ttipitzeko ahalaz, eta heien zorigaitza eztitzeko”. Wilson AEBetako presidenta eta Bryan atzerri-ministroaren arteko liskarra bildu du kazetak. Gallipoli garaipen gisara ageri da. Aurreko ostiralean,  Parisen mundu bat omen zen Bihotz-Sakratuaren Pariseko elizan, gizon anitz, gehienak soldaduak, eta kronikariak fermuki gaztigatzen digu, gerra hasiz geroztik kazeta honek ez du ezer txarrik aipatu lehenagoko gure etsai naturalez, gorriez. Gorri batzuk aldiz, gezurrak hedatzen jaioak dira, eta Aita Santuaren inguruan esandakoak gezur hutsa direla salatzen du kazetariak. Hona galdea, frantses zenbaiten begietan katolikoak ez ote dira Alemanak baino etsaiago?

Eka 18 15

Kometaren eraginpean Bilbon

Jon Bilbaoren Kometaren eraginpean aztertuko dute ekainaren 18an (osteguna) 18:00etan Bilbon, Foru Liburutegian.

Eka 17 15

Nora ez dakizun hori Leioan

Irati Jimenezen Nora ez dakizun hori nobelaz berbetan ariko dira ekainaren 17an (asteazkena) 19:30ean Leioako liburutegian.

Eka 17 15

Bihotzero Arrasaten

Maider Agirrerekin Bihotzero nobelaz ariko dira ekainaren 17an (asteazkena) 19:00etan Arrasateko Kulturaten.

Eka 17 15

Dalloway andrea Arrasaten

Virgina Woolfen Dalloway andrea aztertuko dute ekainaren 17an (asteazkena) 18:15ean Arrasateko Kulturaten.

Eka 16 15

Bihotzero Tolosan

Maider Agirrek Bihotzero nobela aurkeztuko du ekainaren 16an (asteartea) 19:00etan Tolosako kultur etxean.

Agenda

Efemerideak

Kritikak