Urr 28 15
Hori da umorea, maisu! Arrasaten
Mo Yanen Hori da umorea, maisu! aztertuko dute urriaren 28an (asteazkena) 18:15ean Arrasateko Kulturaten.
Urr 28 15
Mo Yanen Hori da umorea, maisu! aztertuko dute urriaren 28an (asteazkena) 18:15ean Arrasateko Kulturaten.
Urr 28 15
Irribarre gaizto bat eragingo dizute Andoni Urzelairen kontakizunek. Pentsatu bai, baina normalean egiten ez diren gauzak egiteko gai dira-eta istorio hauetako protagonistak: idazlea, itzultzailea, psikoanalista, tabernaria, itsua, ertzaina edo hoteleko langilea izan, berdin da, denek badute motiborik konforme ez egoteko. Urriaren 29an jendaurrean aurkeztu aurretik sarean eskaintzen dizugu Karanbola toxikoak. Inor ez da perfektua, esaera komikoa da; baina batzuk badira, gainera, harreman toxikoak sortzen bereziki trebeak. Nahastuko dute hurkoa zeregin zail batean, berotuko diote gogoa, baldintzatuko bizimodua.
Urr 27 15
Xabier Etxaberekin Lurtarra da begiratua liburuaz solas egingo dute urriaren 27an (asteartea) 19:00etan Andoaingo liburutegian.
Urr 27 15
Aingeru Epaltzaren Mailuaren odola nobelaz solas egingo dute urriaren 27an (asteartea) 19:00etan Zumarragako Zelai-Arizti kultur etxean.
Urr 27 15
Hirurogeigarren hamarraldiko boom ekonomikoaren erdian, Giorgio Scerbanencok bestelako Italia bat erakusten digu, modaren, autoen, zinemaren eta futbolaren mundu distiratsutik urrun: pertsonaia apalak, klase xumea, gorantza egin nahi eta ezina, liluragaltzea… Horretarako, genero beltza edo polizakoa erabili zuen, eta Milano mitikoa hartu zuen gertaleku. Oso gazterik umezurtz, hainbat ogilan egin ondoren eta karrera luze baten buruan lortu zuen arrakasta eta onespena. Nazioarteko hedadura hartu zuen Duca Lamberti detektibeak, eta ipuingintzaren maisu aitortu zuten Scerbanenco. Gaurkoan proposatzen dugun Luisa korapiloa bere eskuaren eta bere munduaren eredua da. Scerbanencoren pertsonaietan beti da nabarmena, kasu honetan bezala, emakumezkoaren presentzia eta garrantzia. Ama hizkuntza italiera zuen arren, jatorriz ukrainarra izanik, arrotz, kanpokotzat hartu izan zuten urteetan italiarrek. Mintasun handiz bizi izan zuen uko hori.
Urr 25 15
Urtzi Urkizuk “Kakatua dabel ur 2015” errezitaldia eskainiko du urriaren 25ean (igandea) 19:00etan Errenteriako Mikelazulo kultur elkartean. Musika: Urko Menaia.
Urr 23 15
Mikel Ayllonen Ez tiro egin anbulantziei nobelaz jardungo dute urriaren 23an (ostirala) 19:30ean Eako Eskolondo herri etxean.
Urr 23 15
Karlos Gorrindok Ezpainak arrainak bezala nobela aurkeztuko du urriaren 23an (ostirala) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Erein.
Urr 22 15
Mikel Peruarenaren Su zelaiak nobelaz ariko dira urriaren 22an (osteguna) 19:30ean Zarauzko Garoa liburu-dendan.

Urr 21 15
Agustin Arrieta Urtizbereak Irlak ipuin liburua aurkeztuko du urriaren 21ean (asteazkena) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Erein.
Urr 20 15
Sofi Oksanenen Garbiketa aztertuko dute urriaren 20an (asteartea) 18:30ean Lasarte-Oriako liburutegian.
Urr 20 15
Goizalde Landabasok Babeserako kopia poema liburua aurkeztuko du urriaren 20an (asteartea) 11:00etan Bilboko Elkar aretoan.
Urr 19 15
Arantxa Urretabizkaiaren 3 Mariak nobelaz ariko dira urriaren 19an (astelehena) 19:45ean Trintxerpen, liburutegian.
Urr 19 15
Katherine Mansfielden Lorategiko festa aztertuko dute urriaren 19an (astelehena) 17:00etan Igorreko kultur etxean.
Urr 19 15
Oroz gain, gaztetasunaren eta emetasun erreboltatuaren ahots poetikoa dugu Edna St. Vincent Millay, sentibera, indartsu eta iradokitzaile. Xalotasuna eta sakontasuna baliatzen ditu, molde modernoak eta arkaikoak nahasten ditu emaitza harrigarritan. Tristura, heriotza, maitasunaren gazi-gozoa, natura hartu izan zituen kantagai. Intimista eta aldi berean munduari irekia, poema militante asko idatzi zituen Italia eta Espainia faxistak salatzeko, baina Lidiceren hilketa gailentzen da sail honetako poemetan (The Murder of Lidice, 1942), naziek Txekoslovakiako herrixka hartan egindako sarraskiaren dolua eta urradura. Aipatu xalotasunaren eta sakontasunaren eredu, molde klasiko eta modernoen adibide, Harpa ehulearen balada proposatzen dizuegu: amaren inmolazioa semearen alde… Lirikotasun jantzian, pobrearen patu madarikatua.