Aza 10 16
Feriatzaileak Durangon
Patxi Larrionekin Feriatzaileak nobelaz berba egingo dute azaroaren 10ean (osteguna) 19:00etan Durangoko Hitz liburudendan.

Aza 10 16
Patxi Larrionekin Feriatzaileak nobelaz berba egingo dute azaroaren 10ean (osteguna) 19:00etan Durangoko Hitz liburudendan.

Aza 10 16
Harkaitz Canok, Laura Mintegik eta Aingeru Epaltzak mahai-inguruan solas egingo dute azaroaren 10ean (osteguna) 19:00etan Tolosako udaletxean.
Aza 09 16
Hasier Larretxeak Poesia eta aizkora errezitaldia eskainiko du azaroaren 9an (asteazkena) 19:30ean Atarrabiako kultur etxean.
Aza 09 16
Koldo Izagirrek Musde Kixot zaldunaren mentura ikaragarriak euskaldunen munduan solasaldia eskainiko du azaroaren 9an (asteazkena) 19:30etan Durangoko Plateruenean.
Aza 09 16
Xipri Alberbidek 14eko Gerla 14 Lekuko liburua izango du mintzagai azaroaren 9an (asteazkena) 18:00etan Baionako Euskal museoan.
Aza 09 16
Birgit Vanderbekeren Muskuiluak afaltzeko aztertuko dute azaroaren 9an (asteazkena) 18:00etan Leitzako liburutegian.
Aza 08 16
Sandor Marairen Azken hitzordua aztertuko dute azaroaren 8an (asteartea) 19:30ean Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.
Aza 08 16
Unai Elorriaga, Katixa Agirre eta Ander Izagirre mahai-inguruan solastatuko dira Lutxo Egiarekin azaroaren 8an (asteartea) 19:30ean Bilbon, San Mamesko aretoan.
Aza 08 16
Antton Kazabonek Ilunpetik argira poema liburua aurkeztuko du azaroaren 8an (asteartea) 11:30ean Donostiako Udal Liburutegiko Mandas aretoan. Argitaletxea: Maiatz.
Aza 08 16
Mikel Hernandez Abaituak Airearen isla nobela berria aurkeztuko du azaroaren 8an (asteartea) 11:00etan Donostiako Bilintx liburudendan. Argitaletxea: Elkar.
Aza 07 16
115 urte beteko dira azaroaren 7an Brasilgo literatura modernoan zigilu pertsonalenetako bat utzi zuen Cecilia Meireles jaio zela. Guraso biak oso umetan galdu zituen, eta gazterik hil zitzaion lehen senarra. Zorigaitz horietan bakardaderako eta introspekziorako joera hartu zuen, gerora poemagintzan garatuko zituen ildoak. Bizitzarekiko jarrera patxadakoa da bere poesiaren ezaugarri nagusia, oihurik eta saminik gabea, fatalismorik ez daukan igarotze batean. Espectros (1919), Nunca mais e… poema dos poemas (1923), Baladas para El-Rei (1925) sinbolismoaren barruan kokatu ohi diren poema intimistez osatuak dira, eta Romanceiro da Inconfidência (1953), historiaren ikerketa poetikoz. Cecilia Meireles sinadura finkoa izan zen hainbat egunkari eta aldizkaritan. Artikuluotan kronikari bezala nabarmendu zen oroz gain, lehen ustean jenero horretan ezinezkoa den intimismoa landuz. Bizitza hezkuntzaren hedapenean eta hobekuntzan eman zuen. Hizlari ere ibili zen munduan barrena Brasilgo literatura ezagutarazten. Hemen dituzu haren hamar poema.
Aza 04 16
Patxi Larrionen Feriatzaileak nobelari buruz solas egingo dute azaroaren 4an (ostirala) 20:00etan Iruñeko Zaldiko Maldikon.

Aza 03 16
Azaroan hasi eta 2017ko maiatza bitartean, Bartzelonako Biblioteca Esquerra de l’Eixample-n euskal literatur liburuez jardungo dute katalanez, hilero laugarren asteartean arratsaldeko 19:00etan. Liburu hauek izango dituzte mintzagai: Bernardo Atxagaren Zeru horiek azaroan, Itxaro Bordaren %100 basque abenduan, Miren Agur Meaberen Kristalezko begi bat urtarrilean, Karmele Jaioren Amaren eskuak otsailean, Lourdes Oñederraren Eta emakumeari sugeak esan zion martxoan, Eider Rodriguezen Eta handik gutxira gaur apirilean eta Kirmen Uriberen Bitartean heldu eskutik maiatzean.
Aza 01 16
Itsaso guztiak, itsaso bera izenburuarekin, lau poeta galiziarren lana ezagutzeko aukera izan da Ondarroan Literatur Amuak jardunaldien baitan. Iñigo Astizek euskaratuta, Galizaleak elkartearen ekimenez, lehen ere euskaraz irakur genezakeen Arsenio Iglesias Pazosez gain, Rosalia Fernadez Rial, Estevo Creus eta Eduardo Estevez ezagutu ahal izan ditugu. Hemen duzue bakoitzaren poema sorta bat, irakurgai.
Aza 01 16
Kirmen Uribek Elkarrekin esnatzeko ordua nobela berriaren aurrerapena eskainiko du azaroaren 1ean (asteartea) 19:00etan Ondarroako Kofradia Zaharrean.