Abe 14 16

Behi euskaldun baten memoriak Leitzan

Bernardo Atxagaren Behi euskaldun baten memoriak liburuaz ariko dira abenduaren 14an (asteazkena) 18:00etan Leitzako liburutegian.

Abe 14 16

Atzerri Bilbon

Mikel Antzaren Atzerri nobelaz berba egingo dute abenduaren 14an (asteazkena) 18:00etan Bilboko Bidebarrieta liburutegian.

Abe 13 16

12etan bermuta Oiartzunen

Jasone Osororen 12etan bermuta nobelaz ariko dira abenduaren 13an (asteartea) 20:00etan Oiartzungo liburutegian.

Abe 13 16

Elur bustia Donostian

Pello Lizarralderen Elur bustia nobelaz ariko dira abenduaren 13an (asteartea) 19:30ean Donostiako Alde Zaharreko liburutegiko sotoan.

Abe 13 16

Perlak, kolpeak, musuak, traizioak Eibarren

Joxemari Iturralderekin Perlak, kolpeak, musuak, traizioak nobelaz berba egingo dute abenduaren 13an (asteartea) 19:00etan Eibarko liburutegian.

Abe 13 16

12etan bermuta Iurretan

Jasone Osororen 12etan bermuta liburuaz ariko dira abenduaren 13an (asteartea) 17:30ean Iurretako liburutegian.

Abe 09 16

Mr. Señora Lesakan

Oier Guillanen Mr. Señora antzerkiaren irakurraldia izango da abenduaren 9an (ostirala) 22:00etan Lesakako Arrano tabernan.

Abe 09 16

Natsume Sosekiren Gizakia

Gaur, 2016ko abenduak 9 dituela, ehun urte betetzen dira Natsume Soseki hil zela. Urte osoa dute Sosekiri eskainia japoniarrek kazetetan, telebistan, museoetan, eta omenaldia ez da aurten amaituko, heldu den urtean ehun eta berrogeita hamar urte izango baitira jaio zela. Soseki, balio literarioaz gain, Japoniak Meiji aldian (1868-1912) bizi izan zuen mendebaldetartzearen sinboloa dugu: 1900ean Europara jo zuen bere ingelesa sakontzeko, eta bertan bizi izan zen bi urteetan, Oxford eta Cambridgen saiatu gabe, irakasle partikular batekin jardun zuen Shakespeare ikasten. Aldi berean, Londres leku exotiko bat egin zitzaion, jende erraldoiz betea, emaztekiek lehoi adardunak ziruditela beren orrazkera eta kapelu bereziekin, lainoa nork bere burua bilatzera behartzen zuen itsumena… Mundu hark indibidualismora lerratu zuen, eta ikuspegi kritiko bat hartu zuen ez Europaz, Japoniaz baizik. Satiragile ingelesak ikertu zituen, Jonathan Swift eta Laurence Sterne bereziki, eta haien lanetan aurkitu zuen haikuak ez ezik, ipuinak eta nobelak idazteko ildoa. Horrela bihurtu zen Japoniako literatura modernoaren idazlerik handienetako bat. Esandakoaren adibide Gizakia izeneko satira eskaintzen dizuegu, frantsesetik ekarria.

Abe 06 16

“Mara Feat. Milay” emanaldia Ahotsenean

Mikel Ayllon eta Igor Arzuagak “Mara Feat. Milay” emanaldia eskainiko dute abenduaren 6an (asteartea) 18:00etan Durangon, Ahotsenean.

Abe 06 16

Estalien gradora Ahotsenean

Joxe Austin Arrietarekin Estalien gradora poema liburuaz ariko dira abenduaren 6an (asteartea) 16:30ean Durangon, Ahotsenean.

Abe 06 16

(Euskal) Literaturaren kontra (eta alde) Azokan

Iban Zaldua (Euskal) Literaturaren kontra (eta alde) liburuaz ariko da abenduaren 6an (asteartea) 14:00etan Durangon, Azokako aretoan.

Abe 06 16

Solasladia Durangoko Azokan

Harkaitz Canok eta Lara Izagirrek istorio bat asmatzeaz solas egingo dute abenduaren 6an (asteartea) 12:30ean Durangon, Azokako aretoan.

Abe 06 16

Airearen isla Ahotsenean

Mikel Hernandez Abaituarekin Airearen isla nobelaz jardungo dute abenduaren 6an (asteartea) 11:30ean Durangon, Ahotsenean.

Abe 06 16

Erleak, satorrak, beleak Ahotsenean

Gaizka Sarasolarekin Erleak, satorrak, beleak antzezlanaz mintzatuko dira abenduaren 6an (asteartea) 11:00etan Durangon, Ahotsenean.

Abe 05 16

Lo zaudela zabaldu dizkizut begiak Ahotsenean

Mikel Etxabururekin Lo zaudela zabaldu dizkizut begiak poema liburuaz ariko dira abenduaren 5ean (astelehena) 18:30ean Durangon, Ahotsenean.

Agenda

Efemerideak

Kritikak