Ots
02
17
Hogeita bost antzerki obra idatzi zituen Ugo Betti italiarrak 1926-1953 urte bitartean, bi hauek ezagunenak: Corruzione al Palazzo di Giustizia (1944) eta Delitto all’isola delle capre (1946). Bigarren hori euskaratu zuen Gabriel Arestik, baina ez dakigu zehazki noiz; makinaz jotako kopia Gabi del Moralengandik eskuratu zuen Karmelo Landak, eta Susak plazaratu zuen 1986an. Ugo Betti jaio zela 125 urte beteko direnez otsailaren 4an, Arestik itzulirik Ahuntz-herriko bidegabea antzezlana eskaintzen dizugu sarean. Misterio honekin hasten da: etxalde bakarti batean hiru emakumezko bizi dira, haietako bat alarguna; halako batean gizonezko arrotz bat iritsi da urrundik, esanez duela bost urte hil zen Henriko irakaslea ezagutu zuela preso zeudenean, eta haren azken hitzak eta mandatu bat jaso zituela alargunarentzat.
Urt
27
17
Koldo Izagirreren Franco hil zuten egunak ipuin liburuari buruz mintzatuko dira urtarrilaren 27an (ostirala) 19:30ean Eako Eskolondon.

Urt
26
17
Ramon Saizarbitoriaren Lili eta biok nobelaz ariko dira urtarrilaren 26an (osteguna) 19:30ean Gasteizko Ignacio Aldecoa kultur etxean.
Urt
26
17
Ramon Saizarbitoriaren Lili eta biok nobelaz mintzatuko dira urtarrilaren 26an (osteguna) 19:30ean Lizarrako liburutegian.
Urt
25
17
Patxi Larrionekin Feriatzaileak nobelari buruz solas egingo dute urtarrilaren 25ean (asteazkena) 19:00etan Iruñeko Txantreako liburutegian.

Urt
25
17
Ez gatoz idazle bakoitzarentzat kale edo enparantza bana eskatzera, gaur ez behintzat. Aspaldiko liburu bat dakargu sarera, 1975ean Kriselu bilduman argitaratutako saiakera labur bat, Txillardegi eta Saizarbitoriaren nobelagintza, non Ibon Sarasolak bizi-bizi aztertu zituen Txillardegiren lehen hiru eleberriak eta Saizarbitoriaren aurrenekoa: Leturiaren egunkari ezkutua (1957), Peru Leartzako (1960), Elsa Sheelen (1969) eta Egunero hasten delako (1969). Irakurleentzat gida moduan balio zezan plazaratu zen saiakera hau duela berrogei urte, baina bistan da Ibonek iritzia eman ere nahi zuela, 1969an argitaratutako bi nobeletatik Saizarbitoriarena goraipatzearren, ez baitzitzaion bidezkoa iruditu izan zituen “kritika negatiboak”.
Urt
24
17
Ramon Saizarbitoriaren Lili eta biok nobelaz berba egingo dute urtarrilaren 24an (asteartea) 19:30ean Las Karrerasko Haritzalde aretoan.
Urt
21
17
Ander Odriozolarekin Freeport nobelaz ariko dira urtarrilaren 21ean (larunbata) 17:30ean Erratzuko elkartean.
Urt
21
17
Miren Gorrotxategirekin 33 ezkil nobelaz solas egingo dute urtarrilaren 21ean (larunbata) 17:00etan Erratzuko elkartean.
Urt
21
17
Itxaro Bordarekin Ultimes dechets nobelaz jardungo dute urtarrilaren 21ean (larunbata) 16:30ean Erratzuko elkartean.
Urt
21
17
Eneko Aizpuruarekin Lehertu da festa nobelaz mintzatuko dira urtarrilaren 21ean (larunbata) 16:00etan Erratzuko elkartean.
Urt
21
17
Gorka Bereziartua eta Iratxe Fresneda “Fikziorako argudioak, politikaren trama beltzetik” mahai-inguruan ariko dira urtarrilaren 21ean (larunbata) 11:00etan Elizondoko kultur etxean.
Urt
20
17
Errealitateari eta existentziari so egiten dion idazlea da David Tijero, poesiara hurbildutakoa “inguruak eragiten diona deskribatzera”. Baina ingurukoa behatzean bere barne mundua kanporatzeko ere baliatzen ditu poemak. Molde narratiboan gehienetan, barnekoari bezala kanpokoari begi zoliz erreparatzen dio. 2001ean Kutxa saria irabazitako Dendako leihotik eta Birmingham etxearekin 2007an kaleratutako Porroten bilduma, Pasaia hiria saria irabazitakoa, eslaintzen dizkizuegu, Tijeroren mundu poetikoaren erakusgarri.
Urt
19
17
Miren Gorrotxategiren 33 ezkil nobelaz ariko dira urtarrilaren 19an (osteguna) 19:30ean Zarauzko Garoa liburu-dendan.
Urt
19
17
Patxi Larrionekin Feriatzaileak nobelaz berba egingo dute urtarrilaren 19an (osteguna) 19:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.
