Ots 21 17
Scanner Zornotzan
Leire Bilbaoren Scanner eta Ezkatak poema liburuez ariko dira otsailaren 21ean (asteartea) 19.00etan Zornotzako liburutegian.

Ots 21 17
Leire Bilbaoren Scanner eta Ezkatak poema liburuez ariko dira otsailaren 21ean (asteartea) 19.00etan Zornotzako liburutegian.

Ots 21 17
Hobe kontatzen ez badidazu idazle katalanen ipuin bilduma aztertuko dute otsailaren 21ean (asteartea) 18:30ean Oñatiko liburutegian.
Ots 21 17
Otsailak 21 zituela jaio zen Ramon Intzagarai donostiar ez nolanahikoa, bere garaian eta gerotxoago ere Jarana zeritzan auzoan, kaian alegia, kaia portu zenean, baitzen sortu. Apaiztu eta luzera gabe izendatu zuten euskaltzain. Ganoraz ikasia zen latina, grekoa eta alemana, eta burutsuaren ospea zeukan. Berak maitetasuna zekarrela aipatu izan zuen beti, handia, euskararentzat, baina jakinduria gutxi. Harengana bidaltzen omen zuten euskaraz ikasi nahi zuen guztia, eta Integristen Zirkulutik deitu zioten euskarazko klaseak emateko. Badute bere artikulu askok, halako kutsu bat. Intzagarai atsegina egiten zaigu ordea kostunbrismoa egiten duenean, sortu zen kaiko gatza eta bixitasuna ageri baitu, dela pertsonaietan dela hizkeran. Gizonezkoak arrantzan edo tabernan baitaude, emakumezkoak agertzen dizkigu maiz, saregin edo arrain saltzaile, elkarren lehian eroslea atzitu nahirik… Emakume langileak dira, ez señoritak edo beatak, eta lotsagabeak ezin bestez, kaletarren artean nabarmen. Kontraste folkloriko honek lekukotza linguistiko eder bat ematen du ordea, Jarana zalapartariaren aberastasuna irain eta esamolde ironikoetan. Bazeukan Intzagaraik idazlearen eskua istorioak antolatzeko eta hizkeraren kontzeptu literario bat, lan jasoagoetan ere ezin hobekiago ageri dena, Donosti Atalak poema jostalari zorrotzean bezala. Haren oroigarri, Arrantzaleak ipuintxoa eskaintzen dizuegu.
Ots 19 17
Koldo Izagirrerekin Franco hil zuten egunak ipuin liburuari buruz berba egingo dute otsailaren 19an (igandea) 11:00etan Ondarroako Arrigorrin.

Ots 17 17
Jean Echenozen Isil-mandataria aztertuko dute otsailaren 17an (ostirala) 19:30ean Eako Eskolondon.
Ots 17 17
Unai Villenarekin Hauts haietatik nobelari buruz hitz egingo dute otsailaren 17an (ostirala) 17:30ean Beasaingo Igartza jauregian.
Ots 17 17
Latinoamerikak eman duen idazlerik berezienetako bat eta ipuinlari unibertsala da Horacio Quiroga. Uruguain jaioa, Argentinara egin zuen ihesi, eta han, maisu zeukan Leopoldo Lugonesen laguntzaile argazkilari gisa, Misiones eskualdea ezagutu zuen. Heriotzek eta suizidioek inguratua bizi izandakoa, haraxe erretiratu zen, oihan tropikalera, bakartasunera, bizitza burgesaren axalkeriari eta lantegietako alienazioari uko eginez. Eta hantxe aurkitu zuen bere literaturaren gaia, oihaneko piztiak eta gizakiak, natura eder bezain ankerra… “ukabilka idazteko”, berak zioen bezala, eskoletatik eta modetatik urrun, bizitza bortitza, inperfektua eta gizatasunik gabea izan zitekeen giroan. Horrelako biluztasuna estetika etiko baten bilaketa ere bazen. Zarpailak eta gaizki idatziak zirela bere ipuinak esan zuten literatur komisarioek bere garaian. Beste mundu batekoa zen Quiroga, eta mundu hark eskatzen zion bezala idatzi zuen: izua, alkohola, eromena, heriotza… Horacio Quirogaren ipuinen bi bilduma bikain dauzkagu euskaraz, Oihaneko ipuinak (Desclee De Brouwer, 1994) eta Eguzki kolpea (Alberdania-Elkar, 2009). Idazle handi honen omenez, bildumotan ageri ez den Yaguaí ipuina eskaintzen dizuegu, naturak eta gizakiaren zabarrak eragindako endekatze moral baten istorioa.
Ots 17 17
Berrogeita hamar urte bete dira otsailaren 17an Ciro Alegria nobelagile perutarra hil zela. Guraso lurjabeen etxean entzundakoek, amona mestizoaren ipuinek eta indioen borroka ezkutatuek esnatu zuten politikara. APRA alderdi iraultzaileko militantea bihurturik, formakuntza sendo bat hartu zuen ekintzetan eta kartzelaldietan. Erbesteratu zelarik idazteari eman zion eta Urrezko sugea (La Serpiente de Oro, 1935), Zakur gosetuak (Los perros hambrientos, 1938) eta Zabala eta arrotza da mundua (El mundo es ancho y ajeno, 1941) nobelekin abiatu zuen Indigenismoa esan izan zion mugimendua, bere ondotik Jose Maria Arguedasek jarraitu eta zabalduko zuena Perun bertan. Indigenismoa, alegia, folkloretik atera eta testuinguru sozial batean —terratenienteak, armada eta transnazional yankien zerbitzura dagoen gobernua— indioa kulturaren eta transformazioaren eragile bihurtzen duen literatura. Urrezko sugea-ren kapitulu bat eskaintzen dizuegu Ciro Alegriaren estiloaren osagarri lirikoaren adibide.
Ots 16 17
Aritz Gorrotxategirekin Zer egingo dugu orain opariekin? ipuin liburuaz jardungo dute otsailaren 16an (osteguna) 19:30ean Donostiako Ernest Lluch kultur etxean.
Ots 16 17
Don DeLilloren Zero K aztertuko dute otsailaren 16an (osteguna) 19:30ean Zarauzko Garoa liburu-dendan.
Ots 16 17
Miren Gorrotxategiren 33 ezkil nobelaz berba egingo dute otsailaren 16an (osteguna) 18:45ean Basauriko Pozokoetxe kultur etxean.
Ots 16 17
Kattalin Minerrek Nola heldu naiz ni honaino nobela aurkeztuko du otsailaren 16an (osteguna) 10:00etan Donostiako Elkar aretoan.
Ots 15 17
Mark Haddonen Txakurrari gauean gertatutako istripu bitxia aztertuko dute otsailaren 15ean (asteazkena) 19:30ean Leioako liburutegian.
Ots 15 17
Jon Alonsorekin Hiri hondakin solidoak nobelaz solas egingo dute otsailaren 15ean (asteazkena) 19:00etan Leitzako liburutegian
Ots 15 17
Karlos Linazasororen Trilogia hiperlaburra liburuaz ariko dira otsailaren 15ean (asteazkena) 19:00etan Tolosako kultur etxean.