Mar 24 17
Leire Bilbaoren errezitaldia Durangon
Leire Bilbaok errezitaldia egingo du martxoaren 24an (ostirala) 19:00etan Durangoko Andragunean.
Mar 24 17
Leire Bilbaok errezitaldia egingo du martxoaren 24an (ostirala) 19:00etan Durangoko Andragunean.
Mar 24 17
Ana Malagonek Gelditu zaitezte gurekin ipuin liburua aurkeztuko du martxoaren 24an (ostirala) 11:00etan Donostiako Elkar aretoan.
Mar 23 17
Mende erdi bat betetzen da martxoaren 23an Otto Rene Castillo poeta eta gerrillari guatemalarra torturatu, fusilatu eta erre zutela. Hemezortzi urte zituen CIAk Jacobo Arbenz lehendakari aurrerakoia kenarazi zuenean putx batez: nekazaritza erreformatu nahiak talka egiten zuen United Fruit Companyren interesekin. Nerabe zenetik politikan jarduna, Castillok El Salvadorrera egin behar izan zuen ihesi laster. (gehiago…)
Mar 23 17
“Isturitzetik Etiopian Barrena” ikuskaria egingo dute martxoaren 23an (osteguna) 19:30ean Gasteizko Oihaneder etxean.
Mar 23 17
Eider Rodriguezen Katu jendea ipuin liburuaz hitz egingo dute martxoaren 23an (osteguna) 18:30ean Zarauzko liburutegian.
Mar 23 17
Juanjo Olasagarrek Poz aldrebesa nobela aurkeztuko du martxoaren 23an (osteguna) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegi zaharreko sotoan.. Argitaletxea: Susa.

Mar 23 17
Bi gizonezkok hemeretzi urte daramatzate bikote izaten. Azken aldian, ordea, bien arteko harremana apaldu egin da, eta batek besteri galdetu dio: “Kanpoan maiz larru jotzen ari al zara?”. Fideltasunaren eta leialtasunaren artean diferentzia egiten badakite biek, baina egia esatearen eta egia ezkutatzearen artean dagoen tarte txikia amildegia bilaka liteke une kritiko batean. Juanjo Olasagarreren Poz aldrebesa nobela berriak Axiren eta Josebaren bizimodu gorabeheratsua kontatzen du: amodioa, lagunartea, politika. Gaur, martxoak 23, Donostian liburua aurkezteaz batera eskaintzen dizugu osorik sarean.
Mar 22 17
Ainara Maiak “Muxuak” poesia errezitaldia egingo du martxoaren 22an (asteazkena) 19:00etan Irungo Oiasso Museoan.
Mar 22 17
Mikel Peruarenaren Su zelaiak nobelaz mintzatuko dira martxoaren 22an (asteazkena) 18:15ean Arrasateko liburutegian.

Mar 22 17
Duela hiru urte hil zen Pete Seeger kantaria. Orduko hartan hainbat kanta ekarri zizkion euskarari Josu Landak. Oraingoan sorta berri batekin dator Lou Topet, Harkaitz Canok euskaratutako 13 kanturekin. Loraldia jaialdian aurkeztuko dute datorren martxoaren 26an Bilboko Arriaga antzokian.
Mar 21 17
Julen Belamunoren Gaueko zaintzailea nobelaz ariko dira martxoaren 21ean (asteartea) 20:00etan Oiartzungo liburutegian.
Mar 21 17
Uxue Alberdiren Euli-giro ipuin liburuari buruz berba egingo dute martxoaren 21ean (asteartea) 19:00etan Zornotzako liburutegian.

Mar 21 17
Itxaro Bordarekin Basilika nobelari buruz mintzatuko dira martxoaren 21ean (asteartea) 18:30ean Lasarteko Ttakunenean.
Mar 21 17
Miren Agur Meaberekin Kristalezko begi bat nobelari buruz berba egingo dute martxoaren 21ean (asteartea) 18:30ean Berriatuko liburutegian.

Mar 20 17
Patxi Zubizarretak “Hegan egin nahi duten arrainak gara” errezitaldia egingo du martxoaren 20an (astelehena) 19:30ean Donostiako Victoria Eugeniako Club aretoan.