Mar 30 17
Elkarrekin esnatzeko ordua Muskizen
Kirmen Uriberekin Elkarrekin esnatzeko ordua nobelaz jardungo dute martxoaren 30ean (osteguna) 18:00etan Muskizko kultur etxean.

Mar 30 17
Kirmen Uriberekin Elkarrekin esnatzeko ordua nobelaz jardungo dute martxoaren 30ean (osteguna) 18:00etan Muskizko kultur etxean.

Mar 30 17
Munduko Poesia Kaierak bilduman Adrienne Rich, Alfonsina Storni eta Dylan Thomas idazleen antologiak aurkeztuko dituzte Maialen Berasategik, Uxue Alberdik eta Iker Alvarezek martxoaren 30ean (osteguna) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegi zaharreko sotoan. Argitaletxea: Susa.
Mar 29 17
“Badakizu ederki, mon ami, amarrua da dena, dedio, goitik behera”. Halaxe dio Hasier Etxeberriak argitaratutako azken nobelaren azken esaldiak. Amarrua ote da gaur jazo den bere heriotza? Bere obrek behintzat —eta ez literarioek soilik— magia handiz iraungo dute inoiz ikusi gabeko truko bat bezala. Beti izan da Hasier bere lana guztiekin partekatzeko zalea, eskuzabal, eta hala 2006an Alua mundua blogean denon eskura ipini zituen argitaratutako liburu ia guztiak. Oraingoan, zerrenda horretan falta ziren bi liburu ekarri nahi izan ditugu hona, harekiko esker on eta maitasun keinu gisa: Ipuin ezberdinak eta erregalokoak (Elkar, 1984; bere lehen liburua) eta Mugetan (Elkar, 1988). Betiko duzu tokia, Hasier, euskal letren errepublikan.
????Dylan Thomas idazlearen poema Hasier Etxeberriaren omenez, Iker Alvarez itzultzaileak
Eta ez da gailenduko heriotzahttps://t.co/q1ugEj9r1s— Susa literatura (@armiarma) 2017(e)ko martxoak 30
Mar 29 17
Poeta estatubatuar batek jaso ditzakeen sari garrantzitsuenak jaso zituen Adrienne Richek (1929-2012). National Book Award for Poetry saria eman ziotenean, Alice Walker eta Audre Lorderekin batera jaso zuen, “patriarkatuak isilarazitako emakume guztien izenean”. Neurri batean, jatorrizko bere identitate zuri, heterosexual, klase ertainekoa deseraikitzen ahalegindu zen, eta gatazka horren zauri eta zantzuak topatuko ditu irakurleak Richen poesian, Maialen Berasategik euskarara lehen aldiz itzulirik.
Mar 29 17
Mikel Peruarenaren Su zelaiak nobelaz solastatuko dira martxoaren 29an (asteazkena) 19:00etan Barañaingo liburutegian.

Mar 29 17
Kirmen Uriberekin Elkarrekin esnatzeko ordua nobelaz solas egingo dute martxoaren 29an (asteazkena) 18:30ean Eskoriatzako kultur etxean.

Mar 29 17
Felipe Juaristik Iraganik gabe nobela aurkeztuko du martxoaren 29an (asteazkena) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Erein.
Mar 29 17
Kirmen Uribe Elkarrekin esnatzeko ordua nobelaz mintzatuko da martxoaren 29an (asteazkena) 10:30ean Leioan, Magisteritza Eskolan.

Mar 28 17
Kirmen Uriberekin Elkarrekin esnatzeko ordua nobelaz ariko dira martxoaren 28an (asteartea) 19:00etan Amezketako kultur etxean.

Mar 28 17
Kattalin Miner Nola heldu naiz ni honaino nobelaz mintzatuko da martxoaren 28an (asteartea) 19:00etan Bilbon, Elkar aretoan.
Mar 28 17
Maddi Zubeldiak Deserria haurtzaro nobela aurkeztuko du martxoaren 28an (asteartea) 15:00etan Baionako Elkar aretoan.
Mar 28 17
Talentu goiztiarrak eta bizimoldeak —edanari emana, eskandaluak, diru arazoak— hanpatu egin zuten Dylan Thomasen mitoa. 1914an jaio zen eta berrogei urte bete baino lehen hil zen. Poeta anglosaxoien artean ezagun eta arrakastatsuenetakoa bihurtu zen XX. mendean. Dylan Thomasen poesiaren dohain nabarmena dugu hizkuntzaren intentsitatea, hein handi batean soinuzko elementuen erritmiko berezien bidez lortzen zuena. Iker Alvarezek bilduma bat osatu du Munduko Poesia Kaieretan.
Mar 27 17
Miren Agur Meabek, Anjel Lertxundik eta Antton Valverdek “5/8 Hitzakots” eskainiko dute martxoaren 27an (astelehena) 20:00etan Bilbon, Arriagako Foyer aretoan.
Mar 27 17
Uxue Alberdik Alfonsina Storni (1892-1938) poeta argentinarraren antologia bat apailatu eta euskaratu berri du Munduko Poesia Kaierak bildumarako, martxoaren 30ean jendaurrean aurkeztekoa. Gizarte patriarkal batean emakume izatearen esperientziak blaitzen du haren obra osoa, bereziki gizonen maitale izatearen neke-zorigaitzak. Alfonsina Storniren poesiaren ezaugarri agerikoenetakoa da idazkeraren indarra; hitzak aho zorrotzeko aizto dira.
Mar 24 17
Alberto Ladronen Gezurren basoa nobelaz solas egingo dute martxoaren 24an (ostirala) 20:00etan Iruñeko Zaldiko Maldikon.