Api 04 17
Airearen isla Las Karrerasen
Mikel Hernández Abaituarekin Airearen isla nobelaz berba egingo dute apirilaren 4an (asteartea) 19:30ean Las Karrerasko Haritzalde aretoan.
Api 04 17
Mikel Hernández Abaituarekin Airearen isla nobelaz berba egingo dute apirilaren 4an (asteartea) 19:30ean Las Karrerasko Haritzalde aretoan.
Api 04 17
Iban Zalduak (Euskal) Literaturaren alde (eta kontra) liburuaz jardungo du apirilaren 4an (asteartea) 19:00etan Bilbon, Elkar aretoan.
Api 04 17
Arrate Egañaren Paradisua ipuin liburuaz mintzatuko dira apirilaren 4an (asteartea) 19:00etan Eibarko Portalean.
Api 04 17
Karlos del Olmok Arestiren nazioa, antzerkia saiakera aurkeztuko du apirilaren 4an (asteartea) 18:30ean Donostiako Tabakaleran.
Api 04 17
Unai Villenarekin Hauts haietatik nobelaz jardungo dute apirilaren 4an (asteartea) 17:30ean Iurretako liburutegian.
Api 04 17
Apirilaren 6an Donostian Azken zakatzak liburu berria jendaurrean aurkeztu aurretik, Martxel Mariskalek sarean eskaini du osorik. Beti Mugan, Lisabö eta beste musika talde batzuentzat idatzitako kantuetatik ezagutzen genuen Martxelen ahotsa. Liburu honen konposizio barrenkorrak zabaldu egin du bere indar espresiboaren sakontasuna, arnas luzekoa eta oparoa, lanketa gaitz baten emaitza trinkoa. Itsasoa eta oinazea, bi horiek dira Mariskalen lehendabiziko poema liburuak dakartzan gai askoren artean nabarmenak: bizi baldintza zailen aurreko ahaleginak eta nekeak, edertasunaren aurreko atsegina eta ikara.
Api 03 17
Apirilaren 2an hil da, 78 urte zituela, Luis Mari Mujika idazle eta euskalaria. 11 poesia-liburu argitara emandakoa, beste hainbeste narratibakoak, eta hainbat saiakera, hizkuntzaren alorrekoak bereziki, baina baita bestelakoak ere. Idazle eta ikerlari ekina, Luis Mari Mujika. 1975ean eman zuen argitara haren heriotza kari osorik ematen dugun poemarioa, Hitzak ebakitzean (Kriselu), bere lan lirikorik aipagarrienetakoa, urte horretara bitarte idatzitako poema asko biltzen dituena: poema existentzalak, sozialak, sinbolismoak blaituak…
Api 03 17
Jasone Osorok 12etan bermuta liburua hartuko du hizpide apirilaren 3an (astelehena) goizeko 10:30ean Legazpiko liburutegian.
Api 02 17
11itzulpenen eraginez, booktegi.eus webgunea sortu da, liburu elektronikoak argitaratzeko eta gozatzeko plataforma berria. “Guztion liburuak, guztiontzat” azpititulu adierazgarriarekin, askotariko liburuak daude euskarri digitalean irakurtzeko moduan, sortzezkoak zein itzulpenak: narratiba, poesia, kronika, kantuen letrak, artikuluak, saiakera…. Beti ere, hiru formatutan: epub, mobi eta pdf. Mimo handiz egindako edizioak, kalitate irizpide zorrotzez bururatutakoak. Ale bakoitzaren jabetza egilearena da. Liburuak dohainik eskaintzen dira, eta edonork dauka bere lana bertan argitaratzeko aukera, baldin eta argitaratzaileek gutxieneko baldintzak betetzen dituela irizten badiote. On egin.
Mar 31 17
Mikel Antzaren Ametsak ere zain liburuko poemen errezitaldia egingo dute Josu Landak, Gotzon Barandiaranek eta Itziar Castrillok martxoaren 31n (ostirala) 20:30ean Baionako Zizpa gaztetxean.

Mar 31 17
Iñaki Irasizabalek Politika zikina nobela aurkeztuko du martxoaren 31n (ostirala) 10:30ean Donostiako Elkar aretoan.
Mar 30 17
Patxi Zubizarretaren Laranja bat zaborretan liburuaz ariko dira martxoaren 30ean (osteguna) 19:30ean Algortako Villamonte kultur etxean.
Mar 30 17
Eider Rodriguezen Katu jendea ipuin liburuaz ariko dira martxoaren 30ean (osteguna) 19:30ean Gasteizko Ignacio Aldecoa kultur etxean.
Mar 30 17
Katixa Agirreren Atertu arte itxaron nobelaz mintzatuko dira martxoaren 30ean (osteguna) 19:30ean Lizarrako liburutegian.
Mar 30 17
Michel Houllebecqen Sumisioa aztertuko dute martxoaren 30ean (osteguna) 18:30ean Getariako liburutegian.