Api 11 17
X hil da Zumaian
Alaine Agirrerekin X hil da nobelaz jardungo dute apirilaren 11n (asteartea) 18:00etan Zumaiako liburutegian.
Api 11 17
Alaine Agirrerekin X hil da nobelaz jardungo dute apirilaren 11n (asteartea) 18:00etan Zumaiako liburutegian.
Api 11 17
Euskaltzalea, politikoa, idazlea, argitaratzailea… ekintzailea izan zen, izan zenez, Ixaka Lopez Mendizabal. Eusebio Lopez inprimatzaile lodosar-tolosarraren semea, haren segidan jardun zuen Tolosan argitaratzaile lanetan, euskalgintzan eta politikagintzan (alkate, EBBko kide) 36ko Gerrak Argentinara bidali zuen arte. Tolosako plazan erre zioten liburutegia, baina ez zion etsi, eta Ekin argitaletxea sortu zuen Buenos Airesen. Inprimatzaile-editorea, idazten ere jardun zuen, bokazio pedagogikoz batez ere, Xabiertxo liburua horren isla. Dibulgatzailea, 1932an erlegintzari buruz emandako hitzaldia liburuxka bihurtua zuen 1933an, Erleak: beren bizitza eta ohiturak, haren heriotzaren urteurrenean osorik eskaintzen duguna.
Api 11 17
Gaurko egunez duela 40 urte, 1987ko apirilaren 11n, hil zen Primo Levi, itxura batean bere buruaz beste eginda. Ikasketez eta lanbidez kimikari izandakoari, Auschwitz-eko kontzentrazio-esparruan bizi izandakoek markatu zioten, ezinbestean, bizitza osoa. Eta obra. Euskaraz irakur daitekeen Hau gizon bat bada (Alberdania, 2011) eleberritik hasi eta ondorengo lanetara. Batik bat prosan jardundakoa, beste generorik ere landu zuen: Xabier Bovedak Leviren 11 poema euskaratu ditu Idatz&Mintz aldizkariaren 61. zenbakian, hemen eskaintzen dizkizuegunak.
Api 08 17
Juanjo Olasagarrerekin Poz aldrebesa nobelaz mintzatuko dira apirilaren 8an (larunbata) 12:30ean Iruñeko Katakraken.

Api 07 17
Jon Alonsok “Txakolina Iruñeko edaria zenean” hitzaldia egingo du apirilaren 7an (ostirala) 19.00etan Iruñeko Karrikiri elkartean.
Api 06 17
Lorenza Mazzetiren Zerua gainbehera dator aztertuko dute apirilaren 6an (osteguna) 19:00etan Markina-Xemeingo liburutegian.
Api 06 17
Juan Kruz Igerabidek Ez lemaio – Arrasateren erreketa nobela aurkeztuko du apirilaren 6an (osteguna) 19:00etan Arrasateko liburutegian. Argitaletxea: Beta.
Api 06 17
Oier Guillanen Mr. Señora antzerkiaz jardungo dute apirilaren 6an (osteguna) 19:00etan Irungo CBA liburutegian.
Api 06 17
Elurre Iriartek Landa eremua eta Baztan literaturak kontatua saiakera aurkeztuko du apirilaren 6an (osteguna) 17:00etan Erratzuko Zubi Punta ostatuan.
Api 06 17
Alaine Agirrek Txoriak etortzen ez diren lekua poema liburua aurkeztuko du apirilaren 6an (osteguna) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Erein.
Api 06 17
Martxel Mariskalek Azken zakatzak poema liburu berria aurkeztuko du apirilaren 6an (osteguna) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegi zaharreko sotoan. Argitaletxea Susa.

Api 05 17
Kirmen Uriberekin Elkarrekin esnatzeko ordua nobelaz solas egingo dute apirilaren 5ean (asteazkena) 20:00etan Deustuko Euskararen Etxean.

Api 05 17
“Miguel Hernandez kantuz” errezitaldia eskainiko du Josu Landak apirilaren 5ean (asteazkena) 20:00etan Andoaingo Ernaitza liburudendan.

Api 05 17
Javi Cilleroren Ero hiria ipuin liburuaz berba egingo dute apirilaren 5ean (asteazkena) 18:00etan Bilboko Bidebarrieta liburutegian.
Api 04 17
Anne Sextonen poesia kaiera aztertuko dute apìrilaren 4an (asteartea) 19:30ean Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.