Api 30 17

33 ezkil Ondarroan

Miren Gorrotxategirekin 33 ezkil nobelari buruz berba egingo dute apirilaren 30ean (igandea) 11:00etan Ondarroako Arrigorrin.

Api 29 17

Juanba Berasategi bide-laguna

Zinemagilea, ilustratzailea, sortzaile oparoa eta, ororen gainetik, euskal kulturaren aldeko lan izugarria egindakoa. Lan konprometitu eta eskuzabala. Politikoa eta profesionala. Hori eta gehiago izan da Juanba Berasategi. Bidaide izan duguna Susa literatura argitaletxean, mugarri bat baino gehiago jarria da animaziozko zinemaren alorrean. Euskarazko zinemagintzan. Sormen lanaz gain, orobat, produkzio eta industriaren egiturak eratzen jardun zuen. Oh Euzkadi aldizkariko proiektuan hasieratik zegoena, betidanik izan du literaturarekin harreman estua. Ilustrazioak, azalak eta, azken lana, Uhartearen Altxorra erakusketa, Haur eta Gazte Literaturaren ingurukoa. Juanba Berasategik utzi gaitu, hura gabeko bidea egiten ikasi beharko dugu. Bidaia on.
[Uhartearen Altxorra erakusketaren paneletako batzuk ikus ditzakezu jarraian] (gehiago…)

Api 29 17

Poz aldrebesa Bilbon

Juanjo Olasagarrerekin Poz aldrebesa nobelaz mintzatuko dira apirilaren 29an (larunbata) 12:30ean Bilboko Biba!n.

Api 29 17

3 Mariak Ondarroan

Arantxa Urretabizkaiaren 3 Mariak nobelaz mintzatuko dira apirilaren 29an (larunbata) 10:00etan Ondarroako liburutegian.

Api 28 17

Larrua Iruñean

Curzio Malaparteren Larrua aztertuko dute apirilaren 28an (ostirala) 19:30ean Iruñeko Katakraken.

Api 28 17

Jaioren testuen irakurraldia Iruñean

Karmele Jaioren liburuetako pasarteak irakurriko dituzte apirilaren 28an (ostirala) 8:15etik 13:45era Iruñeko Biurdanan.

Api 27 17

Antonio Gramsciren sei gutun

Apirilaren 27 honetan laurogei urte betetzen dira Italiak eman duen pentsalari argienetakoa dugun Antonio Gramsci hil zela. Torinon, ikasle zela, mugimendu sozialak ezagutu zituen, langileriaren egoera. Borrokan murgildu zen eta 1921ean Italiako Alderdi Komunista sortu zuen Palmiro Togliattirekin. Bost urte geroago atxilotu zuten.  “Eragotzi behar dugu hogei urtez garun honek funtzionatzea”, fiskalaren eskaera gardena. “Nire lana, mediku faxista gisa, ez da zu bizirik gordetzea”, presondegiko medikuaren aitortza. Zortzi urteko giltzapea nahikoa izan ziren gorputz ahula hondatzeko. Ez ordea garuna: irakurri, ikertu, aztertu, pentsatu eta proposatuz,  marxismoa arnasberritzen eman zuen itxialdia (Coaderni del Carcere, 1972, Togliattiren edizio zaharrean kendutako pasarte guztiak barne), eta egun indarrean dauden bloke soziala eta proletalgoaren hegemonia kontzeptuak garatu zituen, besteak beste. Indarra erabiliz, dominazioa erdietsi genezake; kontsentsua erabiliz, hegemonia. Koaderno eta gutun politikoak ez ezik, gutun pertsonal ugari idatzi zuen, eta Gramsciren alderdi hori eskaini nahi izan dizuegu, bere haurren heziketaz kezkatutako guraso gisa egindako batzuk euskaratuta Sei gutun kartzelatik izendatu dugun bildumatxoan.

Api 27 17

Farorantz Lizarran

Virginia Woolfen Farorantz aztertuko dute apirilaren 27an (osteguna) 19:30ean Lizarrako liburutegian.

Api 27 17

Eszterren ondarea Zarautzen

Sandor Marairen Eszterren ondarea aztertuko dute apirilaren 27an (osteguna) 19:30ean Zarauzko Garoa liburu-dendan.

Api 27 17

Karmele Jaioren hitzaldia Iruñean

Karmele Jaiok “Fikzioaren egiak” hitzaldia eskainiko du apirilaren 27an (osteguna) 19:30ean Iruñeko Kondestablen.

Api 27 17

Monzoni buruzko errezitaldia Bergaran

Telesforo Monzonen bizitzaz eta idatziez ariko dira Joseba Tapia eta Koldo Izagirre apirilaren 27an (osteguna) 19:00etan Bergarako Olaso Dorrean.

Api 27 17

Fotogramak Tolosan

Goiatz Labandibarrekin Fotogramak ipuin liburuaz ariko dira apirilaren 27an (osteguna) 19:00etan Tolosako kultur etxean.

Api 27 17

Alde erantzira nabil Basaurin

Ekhine Eizagirreren Alde erantzira nabil poema liburuaz jardungo dute apirilaren 27an (osteguna) 18:45ean Basauriko Pozokoetxe kultur etxean.

Api 27 17

X hil da Getarian

Alaine Agirrerekin X hil da nobelaz jardungo dute apirilaren 27an (osteguna) 18:30ean Getariako liburutegian.

Api 26 17

Elkarrekin esnatzeko ordua Aretxabaletan

Kirmen Uriberekin Elkarrekin esnatzeko ordua nobelaz ariko dira apirilaren 26an (asteazkena) 19:00etan Aretxabaletako kultur etxean.

Agenda

Efemerideak

Kritikak