Abu 31 17

150 urte Baudelaire hil zela

Charles Baudelaire zendu zela 150 urte bete dira abuztuaren 31n. Poeta erreferentziazkoa, « lirika modernoaren aita » kalifikatu du Xabier Bovedak  gaur hemen eskaintzen dizkizuegun poemen aurkezpenean. Les Fleurs du Mal obra seinalatuko zortzi poema dakartzagu, Bovedak euskaratuak eta  Idatz&Mintz aldizkariaren 56. zenbakian, 2014an, argia ikusi zutenak.

Abu 25 17

Gelditu zaitezte gurekin Ean

Ana Malagonen Gelditu zaitezte gurekin ipuin liburuaz jardungo dute abuztuaren 25ean (ostirala) 19:30ean Eako Eskolondon

Abu 22 17

W.B. Yeatsen hamar poema

Poeta eta antzerkigile irlandar handia ekarri du euskarara, bere azken zenbakian, Idatz& Mintz aldizkariak. Irlandako herriarekiko idazle konprometitua, herri hartako kultura alorrean erreferentzia ezinbestekoa da William Butler Yeats. Xabier Bovedak haren ibilbideko liburuetatik aukeraketa egin eta hamar pieza argitaratu ditu, orain hemen aurkezten dizkizuegunak.

Abu 16 17

Langston Hughesen oihua

Amerikari berriro ere Amerika izaten uzteko aldarrikatzen zuen 1935ean Langston Hughes idazleak; ostera ere beltzena, indioena, pobreena… Ez du gaurkotasunik galdu Hughesen oihuak. XX. mendeko AEBetako ahots ezinbestekoa, herri soilaren, langilearen eta beltzaren aldarria bikain jaso zuena hala literaturan nola bestelako lanetan, Espainiako Gerran eta beste zenbait mugimendu politikoetan, poema hori eta beste dozena erdi itzuli dizkio Iñigo Astizek, hemen eskaintzen dizkizuegunak.

Abu 06 17

Patxi Ezkiagaren poemak

Bi poema liburu dakartzagu aste honetan, biak ere Patxi Ezkiagarenak. Poeta zela Ezkiaga esan zion kritikari batek bere lehen liburua, Beldur naiz, plazaratu zuenean, garaiko modatik kanpo ibiliagatik ere (80ko urteak ziren, poeta gazte askoren agerpen garaiak), poeta, eta  poesian gehiago emango zuena. Eta eman du gehiago, bai horixe. Beldur naiz eta Aiodi herriko kantak bi lehen poemarioen ondotik, beste 15 plazaratu baititu Ezkiagak, gaurdanik irakurrita nabari denez, garapena izan duen ibilbide poetiko batean. Bere lehen biak irakur ditzakezue orain.

Uzt 28 17

Hiru lore beltz ikuskizuna Azpeitian

Dantza, poesia, musika eta antzerkia batzen dituen Hiru lore beltz ikuskizuna eskainiko dute uztailaren 28an (ostirala) 22:00etan Azpeitiko San Agustin Kulturgunean.

Uzt 28 17

Gloria Fuertesen mendeurrena

Ehun urte bete dira uztailaren 28an Gloria Fuertes poeta espainiarra jaio zela. 36ko gerra ondorengo lehen idazle belaunaldiko kide, garai ilun haietako gaiak landuko ditu bere poesiak, baina irakurlearengana hurbilduko duen soiltasuna galdu gabe, eta gizonezkoak nagusi ziren inguru batean emakume izatearen kontzientziaz. Telebistak eta haur literaturarekiko loturak haren idazle izaera ostendu bazuten ere, produkzio handiko poeta dugu Gloria Fuertes. Haren jaiotzaren mendeurrenean, Josu Landak bere lanaren antologia mamitsu bat egin eta euskaratu du.

Uzt 26 17

Roberto Arlten aguafuerteak

Argentinako idazle handietariko bat da Roberto Arlt, egungo idazle goren askorengan eragina izan duena. Narrazio ezagun batzuen egile (berriki euskaratu du Egan aldizkarian Gillermo Etxeberriak El JorobaditoKonkorduna—), oso azpimarratzekoa da haren kazetari lana. Errealitateari eta hura osatzen duten pertsonaiei begiratzeko, eta, umore gordinez, haien ezaugarri behinenak detektatzeko gaitasun aparta zuen. Aguafuerte deituta osatu zituen hainbat kronika, horien artean Euskal Herrira 1936an egindako bidaian idatzi eta El Mundo egunkarian argitaratu zirenak. Horietako hiru euskaratu ditu Iñigo Aranbarrik Arlt hil zela 75 urte bete diren honetan, hemen eskaintzen dizkizugunak.

Uzt 18 17

Mixel Thikoiperen heriotzan

Hotz bero liburuarekin ezagutu genuen Mixel Thikoipe, idazle amizkutarra. Bere lurreko eta bere haurtzaroko kontakizunak zekartzan lehen liburu hartan, Maiatz argitaletxearekin 2007an argitaratua. Bere inguruko paisajeko istorioak kontatuz jarraitu zuen,  eta Jin bezala liburuan (Maiatz, 2009) bildu. 2017ko uztailaren 18an zendu da idazle eta musikari amikuztarra, eta haren omenez bere azken liburuko bi kontakizun dakartzagu.

Uzt 18 17

Euskal Literaturaren Apalategia

2.000.ean hasita, Juan Luis Zabalak urtero osatu du jatorriz euskaraz idatzi eta argitaratutako liburuen zerrenda, eta paperezko euskarrian argitara eman. Horiek denak, XXI. mendeko jatorrizko euskarazko lanen bibliografia hau, orain, sarean da kontsultagai, EHUren Euskara Institutuaren eskutik. Liburu bakoitzari buruzko oinarrizko datuez gain, urtez urteko zerrendak kontsulta daitezke, eta, jakina, bilaketak egin. Urtero berrituko den Euskal Literaturaren Apalategia abian da, beraz, 6.094 erreferentziarekin une honetan.

Uzt 16 17

Aho bete amets: haurrak, poesia eta gu errezitaldia Ean

Haurrentzako poemak irakurriko dituzte Yolanda Arrietak, Leire Bilbaok eta Ana Urkizak uztailaren 16an (igandea) 17:30ean Natxituko bolatokian.

Uzt 16 17

Assata Shakurren poemak

AEBetako FBIren bilatuenen zerrendan egon den lehenengo emakumea Assata Shakur da (2013an bera atzemateagatiko saria bikoiztu zuten, 2 milioi dolar). Poeta, Pantera Beltzetako militantea, errepide-kontrol batean polizia bat hil zuen salaketapean —ebidentziek hori ezinezkoa zela erakutsi arren, lehenik bera tirokatu baitzuten besoetan—, preso sartu zuten 1973an. Assata Shakurrek kartzelatik ihes egin zuen eta 1984an Kubara heldu zen. Kartzelaz kartzela egon zen garaian, AEBetan, torturatu zutela salatu zuen, zoratu zela ia. Baina, berak dio zutitzen jarraitu zuela, eta askoz modu hilgarriagoan. Haren 70. urtebetetzean, Hedoi Etxartek euskaratutako lau poema eskaintzen dizkizuegu.

Uzt 16 17

Ele! Lorca-Lauaxeta ikuskizuna Ean

Karabansai Konpainiak “Ele! Lorca-Lauaxeta” ikuskizuna eskainiko du uztailaren 16an (igandea) 13:00etan Eako Eskolondon.

Uzt 16 17

Artea literaturaren kontra Ean

Ismael Manterolak Artea literaturaren kontra hitzaldia egingo du uztailaren 16an (igandea) 11:00etan Ean, Eskolondoko liburutegian.

Uzt 15 17

Engunsentitik ilunabarrera errezitaldia Ean

Amaiur Blascok Egunsentitik ilunabarrera errezitaldia egingo du uztailaren 15ean (larunbata) 17:30ean Bedaronako plazan.

Agenda

Efemerideak

Kritikak