Ira 21 17
“XX. mendeko emakume idazleak” Larrabetzun
“XX. mendeko emakume idazleak” ekitaldian hogei idazleri buruzko literatur lanak izango dituzte hizpide irailaren 21ean (osteguna) 19:00etan Larrabetzuko Angulerin.
Ira 21 17
“XX. mendeko emakume idazleak” ekitaldian hogei idazleri buruzko literatur lanak izango dituzte hizpide irailaren 21ean (osteguna) 19:00etan Larrabetzuko Angulerin.
Ira 21 17
Hiromi Yoshidarekin Takiji Kobayashiren Nagusia kanpoan bizi da aztertuko dute irailaren 21ean (osteguna) 19:00etan Zarauzko Garoa liburu-dendan.
Ira 21 17
Idazle ezagutzen dugu, eragile ere bai, baina marrazkilari fina ere bazen Alfonso R. Castelao. Eta bere herriaren erretratu zorrotza egiteko baliatu zuen marrazkia, hitza baliatu zuen ber gisan. 1920an marrazki erakusketa bat egin zuen, Nos izenekoa, Galiziako herria azaltzen zuela marrazki eta oin-ohar moduan idatzitako komentarioetan. 1931n argitaratu zen liburu gisa, eta 1974an Jucar argitaletxeak egin zuen argitalpen bat, marrazki-albumarena, testuak Gabriel Arestik euskaratuta. Hemen eskaintzen dizuegu.
Ira 21 17
1969ko uztailaren 10ean hil zen Rikardo Arregi, auto istripuz, Bilbora Gabriel Arestirengana zihoala. Hileta elizkizuna Andoainen egin zen, egun batzuk geroago, eta ekitaldian hainbat lagunek hitza hartu zuten, Gabriel Arestik horien artean. Poema bat irakurri zuen, Auhenaren sentimendua, gerora Harrizko Herri Hau (Kriselu-Lur, 1970) liburuan argitaratu zuena. Poema irakurketa hori grabatu egin zuen Joseba Agirre Zugastik, eta orain ezagutu da grabazio hura. Gara egunkariak kaleratu du, eta hemen entzun dezakezu.
Ira 20 17
Hiromi Yoshidarekin Takiji Kobayashiren Nagusia kanpoan bizi da aztertuko dute irailaren 20an (asteazkena) 20:00etan Iruñeko Zaldiko Maldikon.
Ira 20 17
Kirmen Uriberen Elkarrekin esnatzeko ordua nobelari buruz jardungo dute irailaren 20an (asteazkena) 19:00etan Tolosako kultur etxean.

Ira 20 17
“Literatura eta irratiari buruzko elkarrizketa ezohiko bat” izango dute Harkaitz Cano eta Arantxa Iturbek irailaren 20an (asteazkena) 19:00etan Elgoibarko musika-eskolako auditoriumean.
Ira 16 17
Jean Genet Beiruten zegoen 1982ko irailaren 15ean (duela 35 urte) armada israeldarra sartu zelarik: “Au petit matin, les chars israéliens étaient dans Beyrouth-ouest. Les regardant venir, je vis donc le premier char et les autres, quand ils passèrent près de l’ambassade de France“. Biharamunean hasita, hiru egunez, irailaren 16-17-18an gertatu ziren Libanoko Sabra eta Xatilako sarraskiak: 3.000 gorpu palestinar. Jean Genet Xatilara joan zen irailaren 19an, eta lau orduz egon zen izugarrikeria ikusten. Haren kronika idatzi zuen Revue d’études palestiniennes-en: “Quatre heures à Chatila”, Mikel Antzak euskaratua: Lau orduz Xatilan (Susa, 1991); osorik irakur dezakezu hemen. Ondoren, palestinarrek liburu handi bat egin zezan eskatu zioten Jean Geneti; 1983ko abuztuan idazten hasi zen “Le Captif amoureux”, 1986an argitaratu zena (Genet hil eta bost astera).
Ira 14 17
Disko ederra kaleratu zuen Txomin Artolak 1978an, autoprodukzioan, Belar hostoak izenekoa. Abesti gogoangarriak dituena. Eta tituluak berak aitortzen duenez, Walt Whitmanen Leaves of Grass (Belar-hostoak) poema-liburua da iturria. Liburuko zazpi poema euskaratu zituen Artolak, eta musikatu. Entzutez gozatzen dena bereziki, irakurgai duzu orain.
Ira 14 17
Jon Ariza de Miguelek Haizeari begira nobela aurkeztuko du irailaren 14an (osteguna) 10:00etan Donostiako Elkar aretoan.
Ira 13 17
Itxaro Bordak “Kantuaren bidetik” hitzaldia eskainiko du irailaren 13an (asteazkena) 19:30ean Iruñean, Kondestablearen Jauregian.
Ira 12 17
Svetlana Aleksievitxen Gerrak ez du emakume aurpegirik aztertuko dute irailaren 12an (asteartea) 19:30ean Donostiako Udal Liburutegi zaharreko sotoan.
Ira 07 17
Euskaltzaindia-BBKren eleberri saria lortuta 2006an, hurrengo urtean argitaratu zen Arkitektoa lana, Txema Garcia-Viana Kartxi idazlearen orain arteko azken lana. Ihesi (Susa, 1986) poemarioarekin abiatu zuen bere ibilbidea Kartxik, eta narratibara jo zuen, ipuin-bilduma eta eleberrietara. Nobela beltz edo thrillerrak dira harenak, intriga ardatz dutenak, eta halakoa da Arkitektoa ere, Erdi Aroan Donostiara Gaztelatik iritsitako arkitekto baten istorioaren bitartez orduko gizartearen hainbat borroka eta gatazka erakusten dizkiguna, hizkuntza gozo eta bizi batean emana. Osorik eskaintzen dizuegu.
Ira 05 17
Beatriz Chivitek Pekineko kea errezitaldia egingo du irailaren 5ean (asteartea) 19:30etan Donostiako Victoria Eugenian. Musika: DJ Itsua eta Oier Flores.
Ira 04 17
Paddy Rekaldek “Jukebox EkaHitza” poesia emanaldia eskainiko du irailaren 4an (astelehena) 19:30etan Donostiako Victoria Eugenian. Musika: DJ Itsua eta Oier Flores.