Urt 12 18

Zaldi beltzak zeruan, Txomin Peillen

Txomin Peillenek Zaldi beltzak zeruan ipuin liburu berria aurkeztuko du (H)ilbeltzaren eskutik urtarrilaren 12an (ostirala) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegi Zaharreko sotoan. Argitaletxeak: Maiatz eta Pamiela.

Urt 11 18

Iker Bidegorriren poesia oparia

Txiroa delako, oparirik ezin duela egin dio, poema batean, Iker Bidegorrik. Poesiaren alorrean bat egin zuen, Emeki itxaropendutako egunkaria izenburuko poemarioa, 1982an Euskaltzaindiaren poesia sariketa irabazitako lana, obra  intimista eta barnekoia. Beste opari asko egin ditu, egin dituenez,  Jose Ignazio Ansorena Iker Bidegorri-k. Gaur poesiaren alorrean egindakoa dakarkizuegu.

Urt 11 18

Leturiaren egunkari ezkutua Markinan

Txillardegik idatziako Leturiaren egunkari ezkutua izango dute hizketagai urtarrilaren 11an (osteguna) 19:00etan Markina Xemeingo liburutegian.

Urt 11 18

(H)ilbeltza laugarrenez Baztanen



Urtarrilaren 15etik 21era Baztanen euskal nobela beltzaren inguruko ekitaldiak antolatu dituzte (H)ilbeltza aurten ere. Liburu aurkezpenak, solasaldiak, zinema, susmagarrien gaua eta testuen irakurketa izango dira besteak beste. Itxaro Borda idazleak adierazi moduan, “krimen bakarra, huts egitea da“.

Urt 10 18

Barbaroak baratzean Iruñean

Luis Gardek Barbaroak baratzean aurkeztuko du urtarrilaren 10ean (asteazkena) 19:00etan Iruñeko Katakrak liburudendan.

Urt 09 18

Elurra ikusi dut Donostian

Xabier Leteren Elurra ikusi dut poema antologiaz jardungo dute urtarrilaren 9an (asteartea) 19:30ean Donostiako Udal Liburutegi zaharreko sotoan.

Urt 09 18

Begoñaren itzalpean Eibarren

Jose Inazio Basterretxearen Begoñaren itzalpean nobelaz berba egingo dute urtarrilaren 9an (asteartea) 19:00etam Eibarko liburutegian.

Urt 09 18

Azken patriarka Iurretan

Najat El Hachmiren Azken patriarka izango dute berbabai gai urtarrilaren 9an (asteartea) 18:30ean Iurretako herri bibliotekan.

Urt 09 18

Baionak ez daki Baionan

Bea Salaberrirekin Baionak ez daki liburuaz mintzatuko dira urtarilarren 9an (asteartea) 18:15etan Baionako Mamitxula ostatuan.

Urt 09 18

Bihotz handiegia Zumaian

Eider Rodriguezen Bihotz handiegia ipuin liburuaz jardungo dute urtarrilaren 9an (asteartea) 18:00etan Zumaiako Alondegian.

Urt 03 18

Beila, Dr. Atl idazlearen erretratu bat

Ponte-izenez Gerardo Murillo Cornado eta pintore gisa ezagunagoa bada ere, idazlea ere bazen Dr. Atl. Idazle eta beste hainbat talentutako pertsona: pintura sustatzaile, sukaldari, belarretan aditu, politikari, geologo… Mexikoren mende ia oso baten lekukoa, bere ipuinek, laburrak gehienetan, gizartearen erretratu gordina egiten dute. Heriotza da maiz Dr. Atl-en narrazioetako protagonista, pertsonaiak marrazteko balio duena, Iñigo Aranbarrik euskaratu duen Beila ipuinean adibidez. Hemen duzue.

Abe 28 17

Koldo Mitxelenaren ipuin kartzelakoa

Agirre lehendakariaren zerbitzu sekretuetakoa izan zen Koldo Mitxelena, Joseba Rezolaren agindupean, kide zituela Sabin Barrena, Pello Mari Irujo, Ander Arzelus “Luzear”, Bernabe Orbegozo “Otarbe”. Madrilen lan egiten zuen Mitxelenak, kontulari Jose Urangaren Maderas Decorativas enpresan, eta bitartean Clasicas ikasten zuen unibertsitatean; baina atxilotu egin zuten 1946ko apirilaren 10ean, eta preso eduki zuten 1948ko urtarrilaren 30a arte. Alcala de Henaresko kartzelan ipuin bat idatzi zuen 1947an, Motivo español izenburua ipini ziona; 1977ra arte gordeta eduki zuen, eta Elizalde sinadurarekin orain 40 urte argitaratu zuen Egan aldizkarian. Preso egondako bat du narratzailea, oso gaixorik zegoen beste preso batez gogoratzen dena.

Abe 22 17

Poesia errezitaldia Zarautzen

Martin Bidaurrek eta Iñigo Astizek poesia errezitaldia egingo dute abenduaren 22an (ostirala) 20:00etan Zarauzko Marina Txiki tabernan.

Abe 21 17

Dora Bruder Zarautzen

Patrick Modianoren Dora Bruder aztertuko dute abenduaren 21ean (osteguna) 19:30ean Zarauzko Garoan.

Abe 21 17

Geratu zaitezte gurekin Gasteizen

Ana Malagonen Geratu zaitezte gurekin ipuin liburuaz jardungo dute abenduaren 21ean (osteguna) 19:30ean Gasteizko Ignacio Aldecoa kultura etxean.

Agenda

Efemerideak

Kritikak