Emeki itxaropendutako egunkaria
Iker Bidegorri

Euskaltzaindia/BBK, 1982

 

 

HARRITU EGITEN NAU

gizonak, berak sorturiko

egoera larrietan ere,

borrokaldian...,

gerraldian....

hestualdian....

lor dezakeen kemenak.

 

Harritu egiten nau

gizonak, edozein lekutan,

itsasoan....

lehorrean....

probeta batetan...,

gizon izateko duen ahalmenak.

 

Gizonak harritzen nau.

Edonora noanean eta

gizaseme haztarnarik topatzen dudanean,

gizonak harritu egiten nau.

 

Emeki itxaropendutako egunkaria
Iker Bidegorri

Euskaltzaindia/BBK, 1982