Emeki itxaropendutako egunkaria
Iker Bidegorri

Euskaltzaindia/BBK, 1982

 

 

HAN,

izar berri bat

topatu uste izan nuen lekuan,

gaur

zerraldo hilotzez betetako

hilobi bat aurkitu dut.

 

Amestu nuen

mundu osoa

esku bakar batez

eustea.

 

Borrokatu nintzen

neure ametsetako

hondo beltza,

neure eroaldiko

etsai zakarra

leuntzearren.

 

Eta, han,

bizi berri bat

topatu uste izan nuen lekuan,

gaur,

gizon hutsez betetako

mundu zahar bat aurkitu dut.

 

Emeki itxaropendutako egunkaria
Iker Bidegorri

Euskaltzaindia/BBK, 1982