Emeki itxaropendutako egunkaria
Iker Bidegorri

Euskaltzaindia/BBK, 1982

 

 

                                                        «Bai doatsu justiziarengatik jazarpena pairatzen dutenak,

                                                        gehiago axola bait zaie justizia beren munduko zortea baino.»

                                                                                                                      Jorge Luis Borges

 

 

NI HEMEN,

patxara ederrean eseririk,

eta hor zehar,

gizonek elkar gorrototzen dute.

 

Deabruak bultzatuko bailituen,

elkar hiltzen dute.

Haizeak eramandako lorea bailiran

elkar ahaztutzen dute.

 

Igarotzen dutenean,

begiratzen dutenean,

entzuten dutenean,

gizonek elkar gorrototzen dute.

 

Ni hemen,

patxara ederrean eseririk,

eta hor zehar,

gizonek elkar gorrototzen dute.

 

Emeki itxaropendutako egunkaria
Iker Bidegorri

Euskaltzaindia/BBK, 1982