Api 24 18

7.000 liburu kritika

Susa argitaletxeak 2001ean sortutako Kritiken Hemerotekan 7.000 liburu kritika batu ditugu dagoeneko. Astero argitaratzen diren kritika berriak biltzeari ekin genionetik gure literaturaren ekosisteman -argitaletxeak, idazleak, irakurle taldeak…- funtsezkoa bilakatu den tresna da Kritiken hemeroteka.
2011. urteko maiatzean 5.000 batu
genituela kontatzen genuen orduko Literatur Emailuan, eta azken 7 urteotan beste 2.000 liburu kritika gehitu dizkiogu hemerotekari, horietarik 389 itzulpenei buruzkoak dira eta gainontzeko 1611 sortzezkoak.
Hedabideka sailkatuta; azken zazpi urteotan Berria egunkariko 440 liburu kritika jaso ditugu, Vocento taldeko egunkarietan 344, Argia aldizkarikoak 263, Garan 196 eta beste 160 liburu kritika Deia eta Noticias taldeko egunkarietan.

Api 23 18

Ez duzu abusatuko Bilbon

Alberto Barandiaran, Miren Rubio eta Iñigo Astizek Ez duzu abusatuko liburua aurkeztuko dute jendaurrean apirilaren 23an (astelehena) 20:00etan Bilboko Biran.

Api 23 18

Begoñaren itzalpean Galdakaon

Jose Inazio Basterretxearen Begoñaren itzalpean izango dute mintzagai apirilaren 23an (astelehena) 18:30ean Galdakaoko Topa tabernan.

Api 22 18

Tchicaya U’Tamsi, idazlea

Apirilaren 22an hogeita hamar urte Tchicaya U’Tamsi hil zela. Gérald-Félix Tchieuyo sortzez, bantua, Andre Gidek bisitatu eta salatu zuen Congo zanpatu hartakoa, Frantziako lehen diputatu beltzaren semea. Hamabost urteko Parisen. Baxoa amaitu eta aitagandik urrundu, bizimodua han eta hemen atereaz. Negritudeak gizaki beltzak jazza, soula, dantza eta kirola ez beste erreferentziak zeuzkala, beltza «afroa» zela agertu zioten munduari, kultura handi eta sakon baten oinordekoa zela. U’tamsik ordea kongotarra zela aldarrikatu zuen beti, ez afrikarra, errealitate gordin bati atxikia zela eta hartaz arduratua. Idatzia utzi zuen «belztasuna» aldarrikatzea kolonizatzailearen ikuspuntua hartzea zela. Iraultza bat suposatu zuen letretan negritudearen ukoak, besteak beste, U’tamsik bere lehen lanarekin erakutsi zuelako posible zela bestela idaztea (Epitomé, 1962). Sorterrira itzulirik, liberazio mugimenduaren egunkaria zuzendu zuen harik eta Europako potentziek Patrice Lumumba akabarazi zuten arte lider panafrikarra bihurtu aitzin. Parisera erbesteratu behar izan zuen U’tamsik. Urtebeteren buruan kolonialismotik independentziara eta independentziatik neokolonialismora, egundaino. “Bere herriari mintzo zaion hostotxoa” errealista, fabulatzaile, liriko eta surrealista izan liteke batera, sailkatzeko zaila beti ere, konplexua eta ederra izugarri: idazle handi bat. Hona bere bi poema.

Api 22 18

Oroitzen naizeino Hazparnen

Maddi Zubeldiak Oroitzen naizeino obraren irakurketa antzeztua eskainiko du apirilaren 22an (igandea) 18:00etan Hazparneko Mediatekan.

Api 21 18

Frantzia eta nazioa Maulen

Jean Louis Davant idazleak Frantzia eta nazioa izango ditu hizketagai apirilaren 21ean (larunbata) goizeko 10:00etan Mauleko Mediatekan, Barnekaldeko Irakurle Klubak gomitaturik.

Api 20 18

Goldsmithen ikaslea Zaldiko Maldikon

Joxean Agirre Goldsmithen ikaslea nobelari buruz solastko da apirilaren 20an (ostirala) 20:00etan Iruñeko Zaldiko Maldikon.

Api 20 18

Que vol foc, Mr Churchill? Palman

Koldo Izagirrek Que vol foc, Mr Churchill? aurkeztuko du apirilaren 20an (ostirala) 19:30etan Palmako Drac Màgic liburudendan. Antolatzaileak: lleonardmuntanereditor.cat eta Literaldia.

Api 20 18

Zauri Bolodia Ean

Oier Guillanen Zauri Bolodia hizketagai izango da apirilaren 20an (ostirala) 19:30ean Eako Eskolondon.

Api 20 18

Ohe Hutsetan Irunen

Izaskun Gracia Quintanak Ohe Hutsetan poema liburua aurkeztuko du apirilaren 20an (ostirala) 19:00etan, Irungo Bront? liburudendan.

Api 20 18

Arrotz eta eder Donostian

Pako Aristik Arrotz eta eder poema liburuaren errezitaldia egingo du Itziar Gomezekin batera apirilaren 20an (ostirala) 19:00etan Donostiako San Telmo museoan. Idazle Eskola

Api 20 18

Ohe hutsetan Izaskun Gracia Quintana

Izaskun Gracia Quintanak Ohe hutsetan poema liburua aurkeztuko du apirilaren 20an (ostirala) 11:30etan Donostiako Udal Liburutegi Zaharreko sotoan. Argitaletxea: Balea Zuria.

Api 19 18

Oroitzen naizeino Kanbon

Maddi Zubeldiak Oroitzen naizeino lanaren irakurketa antzeztua eskainiko du apirilaren 19an (osteguna) 20:30ean Kanboko Mediatekan. Elepika.

Api 19 18

Zu entzuteko gaude Donostian

Xabier Mendiguren eta Andoni Tolosa Morau kontu kantari arituko dira apirilaren 19an (osteguna) 19:30ean Donostiako Ernest Lluch kultur etxeko areto nagusian. Zu entzuteko gaude liburuaz arituko da Mendiguren, eta Egunsentiak alperrentzat diskoko kantuak eskainiko ditu Morauk.

Api 19 18

Sormenaren geografiara itzulera Bilbon

Asier Serranorekin Sormenaren geografiara itzulera izango dute berbagai apirilaren 19an (osteguna) 19:00etan Bilboko Foru liburutegiko hitzaldi aretoan.

Agenda

Efemerideak

Kritikak