maiatza 08 18
Filiala Donostian
Sergei Dovlatoven Filiala mintzagai izango dute maiatzaren 8an (asteartea) 19:30ean Donostiako liburutegi nagusian.
maiatza 08 18
Sergei Dovlatoven Filiala mintzagai izango dute maiatzaren 8an (asteartea) 19:30ean Donostiako liburutegi nagusian.
maiatza 08 18
Hektor Ortegak Tretatxu lapurren gobernadorea liburua aurkeztu eta irakurraldia egingo du maiatzaren 8an (asteartea) 19:30ean Bilboko Biran.
maiatza 07 18
Iban Zalduaren Ipuinak antologia bat bilduma hizpide hartuko dute maiatzaren 7an (astelehena) 18:15ean Baionako irakurketa klubean, hiri barneko mediatekan.
maiatza 05 18
Irakurle talde feministak izango dituzte mintzagai Bilboko Skolastikako Josune Muñoz, Gasteizko irakurle taldeko Malen Vilches, eta Iruñeko Katakrak liburudendako irakurle talde feministako Nerea Fillatek maiatzaren 5ean (larunbata) 19:00etan Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean.
maiatza 05 18
Arrutiren banda eta beste istorio batzuk gertutik ezagutzeko parada izango dute Jon Arretxerekin maiatzaren 5ean (larunbata) goizeko 11:30ean Basauriko udaletxetik hasita egingo duten ibilbidean.
maiatza 02 18
Duela 55 urte, 1963ko maiatzean eman zuen argitara, liburu euskarrian, Eichmann Jerusalemen, Hannah Arendt-ek (lehenago The New Yorker aldizkarian argitaratu zituen epaiketaren kronikak). Epaiketaren kronika baino gehiago den horrek, gaizki-az egindako gogoeta ere baden horrek are ezagunago egin zuen, eta polemikan sartu, ordurako pentsalari eta idazle gisa lan handia egindakoa zena (bereziki Totalitarismoaren iturburuak). Saiakera eta kronikaz gain, ordea, poesia ere idatzi zuen Hannah Arendtek, eta euskarara ekarri ditu ale batzuk Hedoi Etxartek. Hemen dituzu.
Api 28 18
Aingeru Epaltza eta Juanra Madariaga elkarrekin solasean jarriko ditu Miel Anjel Elustondok apirilaren 28an (larunbata) 18:00etan Bilboko Gutun Zurian.
Api 28 18
Kirmen Uribek bere literatur ibilbideari buruzko hitzaldia egingo du apirilaren 28an (larunbata) 12:00etan Mutrikuko Zabiel kultur etxean.
Api 28 18
Maialen Hegi-Luku Gigileri anderea liburuari buruz mintzatuko da apirilaren 28an (larunbata) goizeko 11:00etan Baionako Elkar liburudendan.
Api 27 18
Sergei Dovlatoven Filiala mintzagai izanen dute apirilaren 27an (ostirala) 20:00etan Katakrak liburu dendan.
Api 27 18
Ixiar Rozas idazlea eta Maider Lopez artistarekin arituko da solasean Iñigo Astiz apirilaren 27an (ostirala) 19:30ean Bilboko Gutun Zurian.
Api 27 18
Peru Magdalenak Joseba Sarrionandia. Hemen eta han dokumentala aurkeztuko du apirilaren 27an (ostirala) 19:00etan 13:00etan eta 19:00etan Bartzelonako Literaldian.
Api 26 18
Baiona munduko kale leloaz, 2018ko apirilaren 25etik 28ra Etiopikoak kultura eta arte jardunaldiak burutu dira Baionan. Musika eta dantza ikuskizunak, filmak, mintzaldiak, poesia errezitaldiak… apirilaren 26an Beñat Axiarik, Gaspar Claus biolontxelo-jotzailearen laguntzaz, Henri Michaux idazlearen bost poema kantatu zituen. Itxaro Bordak euskarara ekarriak, hemen dauzkazu irakurgai.
Api 26 18
Bernardo Atxaga eta Hasier Larretxea solasaldian arituko dira Karmele Jaiorekin apirilaren 26an (osteguna) 19:30ean Bilboko Gutun Zurian.
Api 26 18
Joaquim Machado de Assisen On Casmurro aztertuko dute apirilaren 26an (osteguna) 19:30ean Lizarrako liburutegian.