Ots
07
19
1986ko udaberrian abiatu zen Enseiucarrean aldizkaria, Miguel Angel Elkoroberezibarren zuzendaritzapean, Deustuko Unibertsitatearen babesarekin, Euskal Kultura Mintegiaren itzalean. Lau zenbaki atera zituzten bi urtean, eta gero itzali egin zen. Baina 1990ean beste talde batek heldu, formatua aldatu eta segitu zuen aldizkariarekin, 1999ra arte (tartean talde eta formatu aldaketekin). 1990etik aurrera batez ere hizkuntzalaritza alorreko artikuluek osatua izan da, baina literatur aldizkari gisa jaio zen eta sormen-lana da nagusi (jatorrizko euskarazkoa eta itzulpena) lehenengo urteetako aleetan. Deustuko Unibertsitateak orain on-line jarri du Enseiucarrean.
Ots
06
19
Harkaitz Cano Fakirraren ahotsa nobela berriari buruz berbetan arituko da otsailaren 6an (asteazkena) 19:30ean Bilboko Biran.

Ots
05
19
Harkaitz Cano Fakirraren ahotsa nobela berriari buruz solasean arituko da otsailaren 5ean (asteartea) 19:30ean Donostiako udal liburutegiko sotoan.

Ots
05
19
Maite Darcelesen Bihotzean daramagun mundua berbagai hartuko dute otsailaren 5ean (asteartea) 19:00etan Eibarko Juan San Martin liburutegian.
Ots
02
19
Joseba Sarrionandiaren Es morta la poesía? / Hilda dago poesia? bilduma (katalana/euskara) aurkeztuko dute otsailarean 2an (larunbata) 18:30ean Donostiako Kaxilda liburudendan. Argitaletxea: Pol-len.
Ots
01
19
Joseba Sarrionandiaren Es morta la poesía / Hilda dago poesia? bilduma (katalana/euskara) aurkeztuko dute otsailarean 1ean (ostirala) 19:00etan Iurretako Herri bibliotekan. Argitaletxea: Pol-len.
Urt
31
19
Harkaitz Canok Azken aurreko manifestua irakurriko du urtarrilaren 31n (osteguna) 20:00etan Iruñeko Zaldiko-Maldiko elkartean.
Urt
31
19
Maixa Zugastirekin L.A.A mintzagai izango dute urtarrilaren 31ean (osteguna) 19:30ean Algortako Villamonte kultur etxean. Uribe Kostako irakurzaleen txokoa.
Urt
31
19
Aingeru Epaltzaren Mendi-joak narrazio liburua berbagai izango dute urtarrilaren 31an (osteguna) 19:30ean Gasteizko Irakurle Klubean.
Urt
31
19
Dashiell Hammeten Kristalezko giltza mintzagai izango dute urtarrilaren 31an (osteguna) 19:00etan Erronkaribarren.
Urt
31
19
Anthony Burgessen Laranja mekanikoa hizpide hartuko dute urtarrilaren 31an (osteguna) 18:30ean Getariako irakurle taldean.
Urt
30
19
Anjel Lertxundiren Zoaz infernura, laztana liburuari buruz mintzatuko dira urtarrilaren 30ean (asteazkena) 19:00etan Donostian, Egiako kultur etxean.
Urt
30
19
Arantxa Urretabizkaiaren Bidean ikasia berbagai hartuko dute urtarrilaren 30ean (asteazkena) 19:00etan Plentziako Topalekuan.
Urt
27
19
XIX. mendetik hasi eta XXI.era bitartean euskal literaturan ipuingintzak egin duen tokia eta bidea bilduko du ipuina.eus webguneak, Armiarma proiektuaren egitasmo berrienak. Koldo Izagirrek batu eta aukeratu ditu ipuinak, liburuetan argitara emanak batzuk, aldizkarietan publikatuak beste asko, gure egile ezagunenak gehienak, eta baita halako oihartzunik ez dutenenak ere. Oso genero inportantea da ipuinarena, eta asmo honek euskal literaturan izan duen garrantzi eta bilakabidea erakutsi nahi du. Oraingoz 21 ipuin daude irakurgai, eta hilero gehiago gehituko dira Literatur Emailuen bitartez horren berri emanez. Gure literaturaren atal oso eder eta garrantzitsu batez gozatzeko aukera paregabea, batetik; eta testuen bitartez gure literaturaren bestelako ikuspegi batzuk ezagutzeko parada, bestetik.
Urt
27
19
Iban Zalduak Sekula kontatu behar ez nizkizun gauzak liburuko ipuinak irakurriko ditu pianoarekin lagunduta urtarrilaren 27an (igandea) 19:00etan Gasteizen, Oihanederreko klaustroan.