Urt
14
16
Nobela beltzari buruzko (H)ilbeltza jardunaldiak egingo dira urtarrilaren 18tik 24ra bitartean Baztanen, bigarren urtez. Hitzaldiak, solasaldiak, liburu aurkezpenak, irakurraldia, zinema… egitarau zabala izango da, parte hartuko baitute: Xabier eta Martin Etxeberriak, Harkaitz Canok, Xabier Olarrak, Miel Anjel Elustondok, Jon Arretxek, Gotzon Barandiaranek, Koldo Almandozek. Eta Jon Alonsok Beltzaren koloreak liburu berria aurkeztuko du. Antolatzaileek blog bat zabalduko dute, espreski nobela beltzari buruz arduratuko dena urte osoan.
Aza
02
15
Bartzelonako Biblioteca Esquerra de l’Eixample-n euskal literatur liburuez jardunaldiak egingo dituzte katalanez, azaroan abiatu eta maiatza bitartean, hilero laugarren asteartean arratsaldeko 19:00etan. Bernardo Atxagaren Soinujolearen semea azaroaren 24an, Unai Elorriagaren SPrako tranbia abenduaren 22an, Joseba Sarrionandiaren Ni ez naiz hemengoa urtarrilaren 26an, Kirmen Uriberen Bilbao-New York-Bilbao otsailaren 23an, Harkaitz Canoren Twist martxoaren 22an, Ramon Saizarbitoriaren Gorde nazazu lurpean apirilaren 26an eta Bernardo Atxagaren Zazpi etxe Frantzian maiatzaren 24an.
Abu
13
15
Makina zoriontsuak izeneko errezitaldi ekitaldia egin zuten udako gau batez Azpetian. Fabrika aurrean egin beharreko ekitaldia, eguraldiagatik San Agustin kulturgune ezin beteago batean jokatu zuten. Jose Luis Otamendiren gidoiarekin, eta inguruko irakurle, antzezle eta musikariek lagunduta, saio errepikaezina gauzatu zuten. Orain, testu guztiak sarean jarri ditugu: Xabier Gantzarainen Errezil errekan behera poema, Leire Bilbaok idatzitako Ez daukat eta Anariren letrekin egindako kantuak, antzerki moldez emandako ekitaldiak (I –II eta III) eta bukatzeko Joxe Azurmendiren Manifestu atzeratua.
Uzt
15
15
Ez da kabitzen botila baten barruan, munduko absenta goxoenarena balitz ere, naufragorik urrunenenari iritsiko ote zaion esperantzaz uretara jaurtia izanagatik ere. Horrela aurkeztu dituzte Eako poesia egunak aurten. Datorren uztailaren 17, 18 eta 19an ezin kabituzko egitaraua osatu dute antolatzaileek. Joxe Azurmendiren poesia aztertuz hasi, Miguel Hernandez poetaren kantuak, poesia eta bertsolaritzaren arteko zubiari buruzko solasaldia, Kapital publikoa errezitaldia, ITUskizuna, Kafkaren aulkia, Anariren aurrekari penalak edota antzerki emanaldi, solasaldi eta aurtengo poesia uztaren inguruko errezitaldiak.
Eako poesia egunetan ez da kabitzen poesia, Josu Landak dioskunez “ Ez zaizkio aski amodioa, abegia, adeia, profesionaltasuna, zaletasuna… espiritu librea da poesia berez, ez du gogoko inon kabiaraz dezaten“.
maiatza
21
15
Literaturiak Zarautz hartuko du maiatzaren 28tik 31ra. Odolean daramagu lelopean, ardoa izango da aurten literatur ekitaldien hari gidaria: “Ardoa idazle askoren inspirazio iturri izan da historikoki, baina baita galbide ere. Asko dira ardoaren inguruan idatzitakoak. Era berean, ez dugu ahaztu behar zer-nolako garrantzia duen Euskal Herrian gastronomiak, jateak eta edateak, eta, horri lotuta, Zarautzek eta inguruak txakolinarekin egiten dion ekarpena”. Euskal literaturak herrigunea hartuko du hiru egunez, ekitaldi asko Modelo aretoan eskainiko dira, liburu berriak Garoa liburu-dendan aurkeztu eta liburu azoka izango da bi egunez Zigordia kalean. Hainbat idazlek hartuko dute parte Literaturian: Anjel Lertxundi, Arantxa Urretabizkaia, Harkaitz Cano, Itxaro Borda, Karmele Jaio, Jon Alonso, Danele Sarriugarte, Edorta Jimenez, Jule Goikoetxea… besteak beste.
maiatza
04
15
Maiatz aldizkariaren 60. zenbakia plazaratzearekin batera abiatuko da Maiatz Literatur Solasaldien 31. edizioa. Baionako Euskal Museoan maiatzaren 12an eta 13an idazle hauek parte hartuko dute ekitaldietan: Joseba Aurkenerena, Patri Urkizu, Emilio Lopez Adan, Eneko Bidegain, Marikita Tanburin, Eric Dicharry, Agurtzane Anduetza, Ttittika Rekalt eta Josu Jimenez Maia. Jardunaldiei amaiera Itxaro Bordak emango die Zure hatsaren ez galtzeko errezitaldiarekin.
Urt
16
15
Baztango idazleekin solasean ekimenekoek Euskal Nobela Beltzaren Astea antolatu dute ilbeltzaren 21etik 25era bitartean. Liburu aurkezpenak, Mariano Izetaren Dirua galgarri nobelaren berrargitalpena, Baztango kontu beltzak istorio kontaketa, mahaingurua, liburu erakusketa, susmagarrien gaua Iruritan, kronika beltz baten ibilaldia, bertso trama, … betea dator ilbeltza Baztan aldean.
Aza
17
14
Durangoko Azoka egunetan 93 ekitaldi izango dira Ahotsenean, bi gune ezberdinetan: zuzeneko musika emanaldien karpa eta solasaldien karpa. Errezitaldi hauek iragarri dituzte: abenduaren 5ean Antonio Casado da Rochak Islandiera ikasten eskainiko du; eta abenduaren 6an Jose Luis Otamendik Kapital publikoa, Itxaro Bordak Zure hatzaren ez galtzeko, Danele Sarriugartek Erraiak eta Jule Goikoetxeak Tractatus. Ahotsenean liburu berriak aurkeztuko dituzte idazleok: Ernesto Prat, Eric Dicharry, Yolanda Arrieta, Pako Aristi, Fito Rodriguez, Alaine Agirre, Lander Garro, Juan Ramon Makuso, Unai Elorriaga, Patxo Telleria, Marikita Tambourin, Hasier Larretxea, Ana Urkiza, Garazi Kamio, Jon Arretxe, Irati Goikoetxea, Eider Rodriguez eta Ana Jaka.
Urr
03
14
Urriaren 25ean (larunbat goizez) Zarautzen abiatuko da 11. Literatura Eskola, Martin Ugalderen literaturari buruz Larraitz Ariznabarretak eskainiko duen hitzaldiarekin: “Deserriaren kartografia”. Hurrengo hilabeteetan aztergai izango dituzte: euskal literatur kritika (azaroan Larrabetzun), Virginia Woolf (abenduan Iruñean), Ulyssesen itzulpenak (urtarrilean Bilbon), Piarres Larzabalen antzerkia (otsailean Donostian), Xabier Amurizaren lanak (martxoan Durangon), komikiaren literatura (apirilean Hendaian) eta poesia feminismotik irakurria (maiatzean Gasteizen). Hizlari izango dira: Ibon Egaña, Ana Morales, Itziar Diez de Ultzurrun, Xabier Olarra, Ixabel Etxeberria, Andoni Egaña, Asisko Urmeneta eta Kattalin Miner. Izena emateko: eskola@literaturaeskola.org
Uzt
02
14
Asteburu honetan, uztailaren 11tik 13ra bitartean izango dira Eako Poesia Egunak. Harri eta herri poema liburuari buruzko hitzaldia eskainiko dute Karmelo Landak eta Laura Mintegik lehen egunean. Biharamunean, Eider Rodriguezen hitzaldia eta Koldo Izagirreren Parisen bizi naiz errezitaldia izango dira eguerdiz, eta arratsaldean bost poetek egingo dute irakurraldia: Mariluz Estebanek, Mikel Etxaburuk, Luis Gardek, Jule Goikoetxeak eta Felipe Juaristik. Azken egunean, igandez: Iratxe Retolazaren eta Danele Sarriugarteren hitzaldia Gabriel Arestiren imajinario poetikoari buruz eta, ondoren, “Hondakindegia” errezitaldia Mikel Ayerbe eta Iñigo Astizekin. Asteburuko gainerako emanaldiak: “Gabrielen lekua”, “Etxepare rap”, Laida Azkonaren dantzaldia, eta Joseba Irazoki eta Bide Ertzean taldearen kontzertuak.
Eka
16
14
Donostian EHUren udako ikastaroetan Txillardegik euskal literaturari egin dion ekarpena aztertuko dute ekainaren 23tik 25era bitartean. Fito Rodriguezek, Ander Iturriotzek, Koldo Izagirrek, Alaitz Aizpuruk eta Markos Zapiainek jardungo dute Txillardegiren saiakerez, nobelez, ipuinez, hizkera literarioaz; eta Dorleta Urretabizkaiak Elsa Scheelen eleberriaren irakurketa dramatizatua egingo du. Ekitaldi guztiak Miramar jauregian izango dira goizetik eguerdira.
maiatza
20
14
Literaturiaren seigarren edizioa Zarautzen egingo da maiatzaren 28tik ekainaren 1era bitartean, bost egunez. Iñigo Aranbarri, Jon Arretxe, Josetxo Azkona, Unai Baztarrika, Lander Garro, Jule Goikoetxea, Juan Kruz Igerabide, Ana Jaka, Juan Ramon Makuso, Ana Malagon, Asier Serrano eta Iban Zaldua idazleek beren liburu argitara berriei buruz solas egingo dute irakurleekin. Gabriel Arestiren Harri eta herri poema liburuaz hitzaldia egingo du Karmelo Landak, Etxepare rap eskainiko du Imanol Epeldek, Hodeien adorea bertsonobela izango da bertsolariekin, idazle zarauztarrek irakurraldia egingo dute, eta poesia errezitaldi batekin amaituko da Literaturia. Antzerki emanaldiak: Bada teatroa, Inpromatxa, Gabrielen Lekua eta Gilkitxaro taldea. Musika kontzertuak: Bide Ertzean, Petti eta Xabier Montoia.
maiatza
08
14
Maiatz literatur aldizkariaren ale berriaren aurkezpenarekin (58. zenbakia) abiatuko dira Maiatz Solasaldiak datorren astearte arratsaldean, maiatzaren 13an, Baionako Euskal Museoan. Egun berean mahai-inguruan parte hartuko dute Paulo Iztuetak eta Emilio Lopez Adanek, eta Itxaro Bordak errezitaldia egingo du iluntzean. Biharamunean, maiatzaren 14an, Xipri Arbelbidek Gogoetak liburua aurkeztuko du, Antton Lukurekin solasean ariko dira Libertitzeaz liburuaz, eta Itxaro Bordak beste errezitaldia batekin amaituko ditu jardunaldiak.
Mar
27
14
Urtero bezala, martxoaren 27arekin Antzerki eguna ospatzen da mundu osoan. Eta urtero, munduko antzerkigile batek manifestu bat idazten du egun honetarako. Hegoafrikako Brett Bailey antzerkigileak idatzi duen manifestua euskarari ekarri du Tartean teatroko Iñaki Etxarrik. Munduko hainbat hizkuntzatara egokitutako manifestu honetan egun gizarteak bizi duen egoera larria salatzen du Brett Baleyk, eta antzoki eta eszenatokietako artisten aldetik konpromisorako aldarria egiten du. “Antzoki eta eszenatokietako artistok, ez al da gure betebeharra merkatuaren eskaria eta gure eragiteko indarra baliatzea, bihotz eta buruetan gune askeak sortzeko? Gure inguruan jendea batzeko? Eragin eta informatzeko, eta elkartasuneaneta itxaropenean oinarritutako gizarte bat sortzen laguntzeko?”
Hainbat antzerkigile manifestua irakurtzen jarri eta bideoa zabalduko dugu sarean. teatro-testuak.com
Aza
22
13
Parisen bizi naiz poema liburu berrian oinarrituta, Koldo Izagirrek errezitaldiak egingo ditu datorren astetik aurrera. Lehendabizikoa Zarauzko Garoa liburu-dendan izango da, azaroaren 28an arratsaldeko 19:30ean. Hurrengoak: abenduaren 2an Urdulizen, abenduaren 8an Durangon (Ahotsenean), abenduaren 19an Donostian (Intxaurrondon), abenduaren 27an Gernikan, urtarrilaren 2an Larrabetzun, urtarrilarren 16an Oreretan, urtarrilaren 21ean Gasteizen, urtarrilaren 23an Durangoko Hitz liburu-dendan.