Literaturiaren edizio berria egingo da maiatzaren 24tik 27ra bitartean Zarautzen, Aingura lemapean. Maiatzaren 24an, osteguna, Autobiographical poesia-antzerki interpretatu saioa eskainiko dute Ane Zubeldia eta Eider Perezek. Maiatzaren 25ean (ostirala) EIZIEk mikroipuinen itzulpen tailerra antolatu du eta Artze gogoan izango dute Andoni Salamero eta Miriam Lukik Antoniano aretoan. Maiatzaren 26an (larunbata) goizeko 10:20an hasita aurtengo liburu berrien aurkezpenak egingo dituzte idazleek: Errepidean liburuaren itzulpena Iñigo Roquek, Zauri Bolodia Oier Guillanek Iraia Elias ondoan duela, Lucien Etxezaharreta eta Juankar Lopez-Mugartzak Arima Animalia, Zu entzuteko gaude Xabier Mendigurenek, Neska bat leku inposiblean Xabier Amurizak eta Bioklik Asel Lusarragak. Arratsaldean berriz, Judith Butler idazlearen Genero nahasmendua aurkeztuko du Ana Isabel Moralesek, Keinu konplizeak errezitaldia egingo du Karlos Cid Abasolok Arantza Plaza eta Xabier Amurizarekin, Erreka haizea saiakerari buruz mintzatuko dira Sonia Gonzalez eta Miren Agur Meabe eta Emakume burugabea aurkeztuko dute Antxiñe Mendizabal eta Miriam Lukik. Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak Alice Munroeren itzulpenaren berri emango du Isabel Etxeberriak. Maiatzaren 27an (igandea) Oroimenaren aingura izeneko mahainguruan Anjel Lertxundi, Andoni Tolosa Morau eta Maddi Zubeldia Alzheimerra eta gaixoen zaintzari buruz arituko dira, Jon Abrilen gidaritzapean.
Baiona munduko kale leloaz, 2018ko apirilaren 25etik 28ra Etiopikoak kultura eta arte jardunaldiak burutu dira Baionan. Musika eta dantza ikuskizunak, filmak, mintzaldiak, poesia errezitaldiak… apirilaren 26an Beñat Axiarik, Gaspar Claus biolontxelo-jotzailearen laguntzaz, Henri Michaux idazlearen bost poema kantatu zituen. Itxaro Bordak euskarara ekarriak, hemen dauzkazu irakurgai.
Urtarrilaren 15etik 21era Baztanen euskal nobela beltzaren inguruko ekitaldiak antolatu dituzte (H)ilbeltza aurten ere. Liburu aurkezpenak, solasaldiak, zinema, susmagarrien gaua eta testuen irakurketa izango dira besteak beste. Itxaro Borda idazleak adierazi moduan, “krimen bakarra, huts egitea da“.
Gabriel Arestik sarritan ekarri zuen Gernikako sarraskiaren oihartzuna bere poemetara; haietako konposizio zenbaiten irakurraldiarekin Mikel Martinez aktoreak abiatuko ditu asteburu honetan, uztailak 14-15-16, Eako Poesia Egunak. Isaac Xubinek Joseba Sarrionandiaren poemak errezitatuko ditu, Alfonsina Stornirenak Uxue Alberdik. Antzerki eta musika ikuskarian Lauaxetaren eta Garcia Lorcaren piezak entzungo ditugu. Eta haurrentzako poemak eskainiko dituzte Ana Urkizak, Leire Bilbaok eta Yolanda Arrietak. Asteburuko kontzertuak: Errime, Inun, Estomatolito.
Idazlea ispiluaren aurrean jarrita, galdera batekin abiatu zuten haien ikuskizuna Bea Salaberrik eta Katixa Dolharek 2017ko Literaturia jaialdian: Zergatik bi? Hori eta galdera gehiago: “Zergatik ederra edo zorrotza? Zergatik errealitatea edo inpresioa? Posizionatua edo ez? Zergatik barneak hustu ala egiak gorde? Zergatik beti bi?”. Irakurri gabeko irakurketa batean, galdera hori eta gehiago, eta erantzunak ere, eskaini zituzten bi idazleek testu eder eta oso indartsu batean. Hemen orain osorik irakur dezakezun testuan.
Dia das Letras Galegas izendatua dute galegoek aspalditik Maiatzaren 17a: halako egunez, 1863an, Rosalia de Castroren Cantares Gallegos argitaratu zen, Galiziako literaturaren Rexurdimento ekarri zuena, mende ilunen ondoko pizkundea, “izotz ondoko eguzkia”, Lizardiren baimenarekin. Aurten Carlos Casares idazleari eskaini diote egun hori eta urte osoa. (gehiago…)
Txillardegiri gorazarre egingo diote Literaturiaren bederatzigarren edizioan Zarautzen; bi erakusketa paratuko dituzte (Modelo Aretoan eta Garoa liburu-dendan) eta Elsa Scheelen nobelaren irakurketa dramatizatua eskainiko dute. Literaturia gure isla da leloarekin, maiatzaren 25ean abiatu eta 28ra bitartean egitarau zabala daukazu: azoka, errezitalak, solasaldiak eta liburu aurkezpenak. Bea Salaberrik eta Katixa Dolharek jardungo dute sarrera ekitaldian, Irati Jimenezek eta Pettik errezitaldia egingo dute, Iban Zaldua eta Miren Gorrotxategi elkarrizketatuko dituzte jendaurrean, Amagoia Gurrutxagak prestatutako ikuskaria izango da. Baita ere: ArteDramaren eskutik Hozkailua antzezlanaren estreinaldia, eta Pete Seegerren abestiak Lou Topet taldearekin.
Euskal literaturari buruzko jardunaldiak egingo dituzte aurten ere Bartzelonan: Literaldia. Egitarau zabala du, besteak beste: apirilaren 19an Bernardo Atxagaren eta Jabier Muguruzaren errezitaldia, apirilaren 25ean Eider Rodriguezekin solasean, maiatzaren 12an Miren Agur Meaberen errezitaldia, maiatzaren 15ean Jon Elordiren hitzaldia, maiatzaren 22an Aritz Galarragaren hitzaldia, maiatzaren 23an Kirmen Uriberekin solasean.
Urtarrilaren 16tik 22ra egingo dira nobela beltzari buruzko (H)ilbeltza jardunaldiak Baztanen. Patxi Larrionen Feriatzaileak nobelaren inguruko solasaldiaren abiatuko dira, eta astean barrena hitzaldiak, mahai-inguruak, irakurraldiak eta liburu aurkezpenak izango dituzte. Arreta berezia eskainiko diete Gotzon Garateren nobela beltzei, aurten beteko dira-eta 40 urte Esku leuna eta Elizondoko eskutitza argitaratu zirela: “Esku leuna Azpeitiko Enparangain baserrian bukatu nuen, gero Elizondoko eskutitzak Amaiurko Iriartea baserrian”, kontatu zuen Gotzon Garatek.
Asteburu honetan, uztailak 15-16-17, izango dira Eako Poesia Egunak, hamahirugarren urtez. Aurten “…eta paisaia hitz egin zen” izenburuarekin dator, egitarau zabalaz eta idazle ugariren parte hartzeaz, hala nola: Eider Rodriguez, Kattalin Miner, Jule Goikoetxea, Danele Sarriugarte, Elurre Iriarte, Goizalde Landabaso, Iñigo Astiz, Lutxo Egia, Pako Aristi, Celosamente Gordea taldea. Eta bidenabar, poesiaren eta kantuaren arteko zubiak eraikiko dituzte musikariek: Mursego, Anari, Oier Aldekoa, Gari, D’Capicho, Kalakan, Napoka Iria, Joseba B. Lenoir. Euskal poesiari eskainitako jaialdi handiena da, zalantzarik gabe, Ean urtero egin ohi dena.
Literaturiaren zortzigarren edizioa egingo da maiatzaren 19tik 22ra bitartean Zarautzen, larrua gai gisa hartuta eta “Plazer hutsa” lelopean. Miren Agur Meabek egingo du sarrera hitzaldia, Isaac Xubin idazle galiziarrak Sarrionandiaren poemak irakurriko ditu, Anne Sextonen poemen errezitaldia eskainiko du Harkaitz Canok, Itu Bandak “Isabel Iturberen bizitza eta heriotza” estreinatuko du, Ekhine Eizagirreren Alde erantzira nabil poemetan oinarritutako ikuskaria izango da, Eider Rodiguezekin eta Kirmen Uriberekin solasean jardungo dute. Eta Garoa liburu-dendan liburu berriak aurkezten ariko dira: Oier Guillan, Peru Magdalena, Joxean Agirre, Asier Serrano, Aritz Mutiozabal, Pako Aristi, Goiatz Labandibar, Egoitz Zelaia, Markos Gimeno. Antzerkia Metrokoadroka kolektiboaren eskutik. Eta musika emanaldiak: Ruper Ordorikak, Beñat Axiarik eta Joseba Irazokik. Hementxe duzu egitaraua.
Saudi Arabiak heriotzara kondenatu du Ashraf Fayadh idazle palestinarra, poema liburu batean argitaratutakoak kaltegarritzat jo dituelako. Fayadh askatzeko eskatuz urtarrilaren 14an mundu mailako elkartasun irakurraldiak egin zituzten 29 herrialdetan, 76 ekitalditan. Euskal Herrian bi errezitaldi izan ziren: Euskal PEN klubak Donostiako Garoa liburu-dendan; eta Iruñean Katakrakek antolatutakoa. Ashraf Fayadh-en hamar poema euskaratu ditu Ignazio Aiestaranek, eta beste zazpi poemaLeire Azkargortak eta Urtzi Urrutikoetxeak.