Assata Shakur idazle eta ekintzailearen oroimenez
2025eko irailaren 25ean hil da Habanan Assata Shakur ekintzailea. AEBetan jaio eta hazia arrazismoa eta esplotazioa bete-betekoa zen garai eta jendartean, haren aurka altxatu zen gaztetandik; Askapen Armada Beltzean, lehenik, eta Pantera Beltzekin gerora. Poliziarekin izandako enfrentamendu batean agente bat hiltzeaz eta beste zenbait delituz salatua eta zigortua, espetxetik ihes egin 1979an eta iheslari bizi izan zen, 1984an Kuban aterpetu zen arte. Terrorista eta gaizkiletzat AEBetara estradita zezaten hainbatetan saiatuak estatubatuar agintariak, mugimendu anti-inperialistaren erreferentea, Autobiografia bat idatzi zuen 1987an. Katakrak argitaletxeak eman zuen euskaraz 2022an, Danele Sarriugartek itzulia. Edizio horretako Angela Davisen eta Joseba Sarrionandiaren hitzaurreak jarri ditugu irakurgai. 2017an Hedoi Etxartek euskaratuak zizkigun lau poema ere.


