Aza
19
22
Maddi Zabalo, Izaro Bilbao, Nora Garmendia, Dafne Gonzalez, Leire Ugadi, Amaia Barrena eta Libe Goitia Artetxe Leire Vargasek gidatuta Berbak sare poesia errezitaldia egingo dute azaroaren 19an (larunbata) 17:00etan Bilboko Euskalduna jauregian. BEST.

Aza
19
22
Laura Mintegi, Alaine Agirre eta Lizar Begoña Erreferenteak literaturan gaiaren bueltan berbetan arituko dira Leire Palacios gidari dutela Bizkaiko Emakume Sortzaileen Topaketan azaroaren 19an (larunbata) 12:30ean Bilboko Euskalduna jauregian. BEST.

Aza
18
22
Itzultzearen garrantziaz eta autore eta itzultzaileen arteko harremanez hausnartuko dute Itxaro Borda, Ainara Maya eta Leire Martinez de Marigorta itzultzaileek eta Mireia Callafell eta Miren Agur Meabe idazleek, Aiora Jaka gidari dutela azaroaren 18an (ostirala) 19:00etan Donostiako Okendo kultur etxean. Literaktum.
Aza
18
22
Annie Ernauxen Pasio hutsaz aztertuko dute azaroaren 18an (ostirala) 19:00etan Eako Eskolondon.

Aza
18
22
Hannah Arendt idazlearen Indarkeriaz saiakerari buruz arituko dira azaroaren 18an (ostirala) 19:30ean Orioko Salatxo aretoan.

Aza
17
22
Nerea Ibarzabal Salegiren Bar Gloria nobela berriari buruz berba egingo dute azaroaren 17an (osteguna) 19:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.

Aza
17
22
Anari Alberdi Santestebanek Gari eta goroldiozko liburu berria aurkeztuko du azaroaren 17an (osteguna) 12:00etan Donostiako udal liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Susa

Aza
17
22
Garizkoak eta goroldiozkoak, bi paisaiek egiten dute bat lehen pertsonan emandako kontakizun honetan. 50 urteak bete eta aspaldi aita baino zaharrago dela jabetu den emakume bat ageri da, astearte iluntze batez, zinematik etxeranzko bidean; asteazken goizez, berriz, auto bidaia bateko denboraren eta espazioaren tolesturetan. Semaforoan bi galgo, bidearen errebueltetan ilaje kizkurdun emakume beltzaran bat, itsasoa gainezka, kontainerrak, fetuak, olibondoak, heskai artifiziala eta matematikaren poetika. Orainaren gogoa eta oroimenaren galdera Anari Alberdi Santestebanen lehen liburuan. Osorik irakur dezakezue sarean.

Aza
17
22
Gorka Arresek atondutako Liburuaren arbola erakusketa azaroaren 17tik (osteguna) aurrera egongo da ikusgai Getxoko Punta Begoñan. Antolatzailea: Euskararen Etxea.
Aza
16
22
Iban Zalduak Ipuina engainua da liburuan oinarritutakoko irakurraldia egingo du Mice musikariarekin azaroaren 16an (asteazkena) 19:00etan Donostiako Victoria Eugeniako klubean. Literaktum.
Aza
15
22
Joseba Sarrionandiak Munduari bira eman zion untzia aurkeztuko du azaroaren 15ean (asteartea) 19:00etan Bermeoko kultur etxean.

Aza
15
22
W. G. Sebald idazle alemanaren Austerlitz euskaratu du Idoia Santamariak, eta azaroaren 15ean (asteartea) 19:00etan liburuari buruz arituko dira Donostiako udal liburutegiko San Jeronimoko aretoan. Gidaria: Iñigo Aranbarri.
Aza
15
22
Eider Rodriguezen Eraikuntzarako materiala nobelari buruz arituko dira azaroaren 15ean (asteartea) 18:30ean Lasarteko irakurle taldean.Gidaria: Uxue Alberdi.

Aza
15
22
Jean-Louis Davant Blanca eta Viana Nafarroako Blanca Trajeria liburuaz, Txomin Peillen Ene bertsoen bilduma – 1951-2021 liburuarekin eta Battittu Coyos Allande Socarros (1957-2021) Euskal idazlan eta lekukotasun lanari buruz arituko dira azaroaren 15ean (asteartea) 18:00etan Baionako Euskal Museoan.

Aza
14
22
Eider Rodriguezen Bihotz handiegia ipuin liburuaz berba egingo dute azaroaren 14ean (astelehena) 19:30ean Getxon, Villamonteko kultur etxean. Gidaria: Lizar Begoña.
